Langileak

Langileak

Lan arduratsu eta integratzaile batekiko konpromisoa

Konpromiso integratzailearen eredua

Gure enpresak egiten duen pertsonen kudeaketaren ezaugarri nagusia langile izateaz gain, jabe ere bagarela da: EROSKIko plantillako 9.796 pertsona langile bazkideak gara (guztizkoaren % 32,6), eta horregatik, enpresaren kudeaketa kooperatiboan parte hartzen dugu. Eta ezaugarri horrek beste banaketa enpresetatik bereizten du EROSKI Taldea: jarrera proaktibo bat eta proiektuarekiko konpromiso maila handia, maila guztietako jardunean islatzen dena.

Sortzen dugun enpleguak gure kudeaketa ereduari eta plantillarekiko, bezeroekiko eta gizartearekiko konpromisoari jarraitzen dio, eta horregatik ahalegintzen gara egonkorra eta kalitatezkoa izan dadin.

30.048 langile EROSKI taldea
32,6% Bazkide langileak
22.802 Kontratu mugagabea duten langile
7.246 Aldi baterako kontratua duten langile
18.155 Lanaldi osoa duten langile
11.893 Lanaldi partziala duten langile
2.453 langile berriak
1.950 emakume

Gure lanaren funtsezko 10 balioak

  1. 1

    Parte hartzea sustatzen dugu

  2. 2

    Garapen pertsonala eta profesionala sustatzen ditugu, ezagutzak, jarrerak eta trebetasunak hobetuz

  3. 3

    Kide izatearen sentimendua: EROSKIko kide izateaz harro gaude, eta hobekuntza arloak bilatzen ditugu

  4. 4

    Informazioa eta komunikazioa sustatzen ditugu erakundearen barruan, bi noranzkoetan

  5. 5

    Barne elkartasunari esker, kolektiboa indibidualari nagusitzen zaio, eta epe luzea epe laburrari

  6. 6

    Dinamismoa aldaketara egokitzeko eta berrikuntza bultzatzeko

  7. 7

    Bezeroa aintzat hartzen dugu, egokitzeko eta bere beharrei aurrea hartzeko

  8. 8

    Lan baldintzak etengabe hobetzen ditugu, bizi kalitate egokia bermatzeko

  9. 9

    Kanpoko elkartasuna, gizarteari ematen diguna itzultzeko

  10. 10

    Kooperatiban lan egiten dugun pertsonok ahalik eta profesionalizazio mailarik handiena lortu nahi dugu

Langileen kudeaketa arduratsuaren 6 ardatzak

Soldata mailako elkartasuna

EROSKI Koop. E., bere korporazio balioei jarraituz, soldata mailako elkartasunaren printzipioa aplikatzen du erakunde osoan. Hori dela eta, barne mailan, soldata alde txikia dago erantzukizun txikieneko lanpostuen eta goi zuzendaritzako lanpostuen artean; hain zuzen, alde hori 8,29koa izan zen 2018an.
Bestalde, kanpo mailan, ordainsari mailako elkartasunak honako hau dakar berekin: Zuzendaritza Kontseiluaren ordainsaria merkatuko balioa baino % 68 eta % 73 inguru txikiagoa da. Informazio gehiago

Berdintasuna

EROSKIn emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasuna kudeaketan oinarrizko printzipio estrategiko bat da. Desberdintasuna ezabatzeak berekin dakarren aldaketa prozesua oso errotuta dago gure kultura kooperatibo eta berdintasunezkoan. Ildo horretan, EROSKIk diskriminaziorik ezaren printzipioari jarraitzen dio, Fundazio estatutuetan jasota baitago, eta ez bakarrik generoari dagokionez, baita arrazari, sexu orientazioari, erlijio sinesmenei, iritzi politikoei, nazionalitateari, gizarte jatorriari, desgaitasunari eta diskriminazioa eragin dezakeen beste edozer ezaugarriri dagokionez ere.
Horretarako, 2005ean, Berdintasunerako Batzordea sortu genuen. Haren ardura EROSKIren Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko Diagnostikoa eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Plana egitea eta aldin aldian eguneratzea da. Gainera, Berdintasun Behatokiak printzipio hori erakundean betetzen dela zaintzen du. Informazio gehiago

Lana eta familia bateragarri egitea

Gure Berdintasun Planaren lan arloetako bat lana eta familia bizitza bateragarri egitea da. Bizitza pertsonala eta profesionala bateragarri egiteari dagokionez, EROSKIk beste baimen batzuk ditu legeek ezartzen dituztenez gain, eta bizitza pertsonala eta profesionala orekatzea ahalbidetzen duten inguruneak eta ordutegiak bultzatzen ditu. Informazio gehiago

Laneko osasuna eta segurtasuna

EROSKIn lan proaktiboa egiten dugu langile guztien segurtasun eta osasunarekiko dugun konpromisoa gauzatzeko. Laneko arriskuen prebentzioaren eta osasunaren arloko prestakuntzaren eta sustapenaren arloetan jarduten dugu, eta etengabe hobetzen ditugu laneko arriskuak prebenitzeko gure sistemak, eta enpresaren kudeaketa orokorrean txertatzen ditugu. Informazio gehiago

Garapen profesionala

EROSKIko lantaldeetako langileen garapen profesionala eta pertsonala sustatzea 2020ra arteko Plan Estrategikoaren hiru zutabeetako bat da, eta, horri esker, pertsonen prestakuntza gako gisa kokatzen da lehiakortasuna hobetzeari dagokionez. Gure langileak gaituz, errendimendu handiko lantaldeak osatu nahi ditugu, hazkunde profesionala bultzatu eta autokudeaketaren kooperatiba kultura sustatu. Informazio gehiago

Parte hartzea eta barne komunikazioa

EROSKIren eredu kooperatiboaren ezaugarri Nagusia langileek erakundearekiko duten konpromiso handia da. Horretarako, gure kudeaketa ereduak entzute aktiboa eta etengabeko komunikazioa ahalbidetzen ditu. Gure iritziz, bi elementu horiek funtsezkoak dira gure gardentasuna eta gure plantillaren motibazioa bermatzeko, eta kalitatezko lana egin dadin errazteko. Informazio gehiago

Lan munduan txertatzea eta gizarte berrikuntza

EROSKI, kontsumo kooperatiba bat denez, proiektu kolektibo bat da, kasu honetan kontsumitzaileei eta gizarteari laguntzen ahalegintzen dena. Eta, hortaz, gizarte egoera ahulean eta gizarte bazterketako arriskuan diren pertsonak lan munduan txertatzeko konpromisoa daukagu. Hori dela eta, lanerako prestakuntza hitzarmenak egin ditugu enplegu zerbitzu publikoekin eta zenbait erakunderekin; besteak beste, Gurutze Gorriarekin. Hitzarmen horien bidez, prestakuntza programak eta lanekoak ez diren praktikak antolatzen ditugu urtero, lan munduan sartzeko zailtasun handienak dituzten kolektiboentzat. Horri esker, pertsona horiek gaikuntza profesionala lor dezakete eta, horrenbestez, gure salmenta puntuetan lan egiten hasteko aukera dute.

2018an, 86 erakunderekin elkarlanean, 450 pertsonari baino gehiagori eman genien prestakuntza, eta haietatik, gaikuntza programak amaitutakoan, 120 baino gehiago kontratatu zituen EROSKIk.

Gizarte prestakuntza eta integrazioa

2018an egoera ahulean edo gizarte bazterkeria arriskuan dauden kolektiboetako pertsonekin lan egiten duten 41 erakunderekin lankidetzan aritu gara; esaterako, Gurutze Gorriarekin, Zabaltzen elkartearekin, Ilundain fundazioarekin eta Koopera-rekin. Guztira, 391 pertsonak parte hartu dute ikastaro horietan, eta haietatik 75 kontratatu ditu enpresak ikastaroa amaitzean.

Produktu inklusiboak

EROSKI Lantegi Batuak erakundearekin lankidetzan hasi zen 2018an, hain zuzen “Naia” proiektuan, % 100 ekologikoak diren entsaladak eta barazki freskoak merkaturatzeko, gizarte garapenarekin eta jasangarritasunarekin duen konpromisoaren ildotik. Kooperatibak merkaturatuko diren lehen erreferentzietako bi eskaintzen ditu Euskadiko bere establezimenduetako 29tan: batavia entsalada eta nahasketa entsalada. Jateko prest dauden entsalada eta barazki fresko eta ekologiko marka berri hau Bizkaiko hainbat ustiategi ekologikorekin eginiko lankidetzaren esparruan egin da.

Supermerkatu inklusiboak

EROSKIk eta GUREAKek desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea sustatzeko elkarrekin gauzatu dugun proiektua sendotu dugu eta horren isla da Gasteizen ireki berri dugun supermerkatua, oso-osorik desgaitasuna duten pertsonek kudeatua. Duela hiru urte jarri genuen gizarte berrikuntzako ekimen aitzindaria martxan, hura hedatzeko asmoz. Aurreko esperientzien balantze positiboak gure denda frankiziatuaren ereduaren lehiakortasuna berretsi du; ekintzaileekin, kooperatibekin eta gizarte ekonomiako enpresekin partekatzeko aukera eskaintzen duen eredu bat, gure ingurunean enplegua eta aberastasuna sortzeko eta gizarte enplegua dibertsifikatzeko helburua duena.