80.000 langile baino gehiago, 11.000 milioi eurotik gorako irabaziak eta 266 enpresa eta kooperatiba izanik, kooperatiba-jardunaren erreferentzia nagusietako da mundu osoan. Industrian, finantzetan eta banaketan aritzen da, eta, horrez gain, ezagutzaren eta hezkuntzaren eremuetan ekimen garrantzitsuak garatzen ditu.

Haren bilakaeraren ezaugarri bereizgarrienak dira jarduerak nazioartekotzearen aldeko apustua egiten duela eta berrikuntza lehenesten duela. MONDRAGON Korporazioak 15.000 pertsona baino gehiago ditu kanpo-lanetan, ekoizpen-filialak eta ordezkaritza korporatiboak 41 herrialdetan, eta salmentak 150 herrialde baino gehiagotan 15 zentro teknologikoko sare baten bitartez jarrera berritzailea bidertzen du.

MONDRAGON Korporazioa enpresa-proiektu lehiakorra eta arrakastatsua da, eta haren 60 urtetik gorako ibilbidean zehar lankidetzaren erreferente bihurtu da mundu osoan. Era berean, MONDRAGON Korporazioak islatzen duen ereduan pertsonak dira enpresaren protagonistak, eta konpromisoa, gizarte-erantzukizuna, partaidetza eta gardentasuna dira baliozko DNA kooperatiboaren funtsa, kontsumitzailearentzat zein erkidegoarentzat. Jarduera honen parte handi bat EROSKI Fundazioaren bidez gauzatzen dugu.