EROSKIren jarduerak eta harremanak zintzoak eta etikoak direla segurtatzeko, Barne Erregimeneko Araudi Kooperatibo bat dugu eta gure langileei, bazkideei eta hornitzaileei jakitera emandako Jardunbide Kode bat, interes-talde guztien eskura.

Oro har, gure erakundearen izen ona eta sinesgarritasuna zaintzeko, alde batera uzten ditugu gure interesekin bat ez datozen jarduerak, ezarri ditugun arauak betetzen ditugu, eskumeneko agintariei laguntzen diegu, eta egokiak ez diren ordainketa, opari eta adeitasun guztiak baztertzen ditugu.

EROSKIk Kodearekin eta haren prozedurarekin lotutako edozein gai kontsultatzeko edo jakinarazteko isilpeko kanalak eta bitartekoak ditu. Esate baterako, horrelako jakinarazpenak egiteko, helbide elektroniko bat, telefono-zenbaki bat eta posta bidez entrega daitekeen formulario bat daude bazkideen eta langileen esku. Artezkaritza Kontseiluko Auditoretza eta Betetze Batzordeak betetze-arduraduna izendatzen du, jakinarazpen eta kontsulta horiek jaso, bideratu, haien jarraipena egin, haien berri eman eta dokumenta ditzan. Auditoretza Batzordea arduratzen da kontsultak eta jakinarazpenak hartzeko ezarritako prozeduren funtzionamenduaz, eta emandako erantzunak balioztatzen ditu.

Kode etikoa

Gure kode etikoa eguneroko kudeaketaren ardatza da. Praktikan, jardunbide-lerro hauek hartzen ditu barne:

Gure kode etikoa eguneroko kudeaketaren ardatza da. Praktikan, jardunbide-lerro hauek hartzen ditu barne:

  • Zuzendaritzaren helburu nagusien artean kudeaketa etikoa sartzea.
  • Legeetan jasotako gizarte-erantzukizunaren mailak etengabe hobetu behar direla onartzea eta horretan laguntzea.
  • Adierazleen bidez, erakundearen jokabide etikoa egiaztatzea, hobetu behar diren jarduera-arloak zein diren zehazteko.
  • Kudeaketa etikoan hobekuntza-helburuak zehaztea, eta haiek lortzeko planak egitea eta martxan jartzea.
  • Kudeaketa-sistema ezartzeko prozesuan parte hartzen duten pertsona guztiek prestakuntza eta informazioa ematea, eta Gizarte Erantzukizuneko jardunbide onak sustatzea.
  • Hornitzaileei eta azpikontratistei kode etikoari buruzko informazioa ematea, eta gizarte-erantzukizunari buruzko ezagutza transferitzeko mekanismoak sortzea.
  • Kanpoko alderdi interesdunei (kontsumitzaileak, jabekideen erkidegoak, Administrazioa, bezeroak, hornitzaileak, etab.) erantzutea, gure gizarte-jokaerari buruzko interesa agertzen badute.
  • Gizarteari gure kodearen, haren arauen eta haren helburuak betetzearen berri ematea, modu irekian eta eraginkorrean.

Interes-gatazken prebentzioa eta kudeaketa

Zenbait mekanismo ezarri ditugu sor daitezkeen interesgatazkak prebenitzeko edota kudeatzeko, barne-arau hauen bidez: EROSKI Kooperatiba Elkarteko …

Zenbait mekanismo ezarri ditugu sor daitezkeen interesgatazkak prebenitzeko edota kudeatzeko, barne-arau hauen bidez: EROSKI Kooperatiba Elkarteko Gizarte Estatutuak, Auditoretza eta Betetze Batzordearen Arautegia, Jokabide Kode Korporatiboa, Kontratazioko Barne Prozedura eta Zuzendariaren Estatutua.

Gure araudiaren arabera, kooperatibaren eta Artezkaritza Kontseiluko, Zaintza Batzordeko edo Zuzendaritzako kideren baten edo haren edozein senideren (odolkidetasuneko edo ezkontzaahaidetasuneko bigarren mailara arte) artean jarduketarik sortzen bada, eta jarduketa horrek kooperatiba behartzen badu, Batzar Nagusiak baimendu beharko du. Halaber, Auditoretza eta Betetze Batzordeak, bere eskumenen baitan, kontseilarien eta zuzendarien interes-gatazken berri eman behar dio Artezkaritza Kontseiluari, Izendapen eta Ordainsarietarako Batzordearen txostenen arabera.

Ustelkeriaren aurkako borroka

Ustelkeria-gaietan egindako jarduerak EROSKI Taldeak ‘Compliance’ politika ezarri izanaren esparruan kokatzen dira. 2017an zehar, EROSKI Taldeari eragiten dioten izaera penaleko arriskuak aztertzen amaitu da (arriskujokabideak eta eragindako departamentuak) eta Arrisku Penalak Prebenitzeko Plana onartu da. Hartan, prebentzio- politikaren diseinua ezarri da, eta ezarri beharreko barne-kontroleko neurriak zehaztu dira. Horretarako, Arrisku Penalak Prebenitzeko Eskuliburua egin da, hauek biltzen dituena:

  • Taldeak aldizka aurre egin beharreko arrisku-egoeren xehetasunak.
  • Delitu-arrisku potentziala dakarten operazioetan jarduteko protokoloak ezartzea.
  • Delituak prebenitzeko politika eraginkor bat diseinatzeko behar diren gomendioak formulatzea, eta bertan zehaztea Taldearen ordezkaritza- eta kontrol-eredua gertakariak jakinarazteari, neurriak ezartzeari edo ezarritakoak hobetzeari dagokionez, baita delituzko jarreren berri Administrazio Kontseiluari ematea ere.

Compliance-gaietako obligazioak betetzeko, Barne Kontroleko Organoa funtzionatzen hasi da. Horri Complianceren Bulegoak laguntzen dio, Arrisku Penalak Prebenitzeko Plana kudeatzeaz eta ezartzeaz arduratuz.

Inpaktuen eta arriskuen kudeaketa

Gaur egun, ekonomia-, ingurumen- eta gizarte-arloetako inpaktu, arrisku eta aukerak identifikatzea eta kudeatzea EROSKI Kooperatiba Elkarteko …

Gaur egun, ekonomia-, ingurumen- eta gizarte-arloetako inpaktu, arrisku eta aukerak identifikatzea eta kudeatzea EROSKI Kooperatiba Elkarteko Auditoretza eta Betetze Batzordeari eta Betetze Organoari dagokie. Haiek dira Artezkaritza Kontseiluari unean-unean informazioa emateko arduradunak, eta hori da, azkenean, erakundearentzako arriskuak izan daitezkeen guztiak kudeatzeko barne-arauak betetzen direla zaintzeko arduraduna.

Gainera, Arrisku Penalak Prebenitzeko Plana egin dugu. Hartan, EROSKI Taldean garatzen diren jardueretan probabilitate handienarekin egin daitezkeen delituak jasotzen dira. Deliturik eginez gero kalte handiena izango luketen departamentuak eta arloak adierazten dira, baita legedia urratzea eragin dezaketen jarduketak ere. Gainera, arrisku-taldeek ezarri beharreko prebentzio-neurriak zehazten dira, eta haiek errespetatzen direla ikuskatzeko edo ziurtatzeko monitorizazio-prozesuak ere bai.

Ildo horretan, baliabide naturalen eta ingurumenaren kontrako delituei dagokienez, EROSKI Kooperatiba Elkarteko departamentuek izan ditzaketen arrisku-jarduera batzuk aurreikusten dira, baita haiek saihesteko prebentzio-neurriak eta kontrol espezifikoak ere. Kontrol horien funtsezko helburua Taldeko organo guztiak jakinaren gainean jartzea da.

Urtero, prebentzio-testuinguru horretan, Artezkaritza Kontseiluak arrisku korporatiboei buruzko azterketa sakona egiten du. Arrisku korporatiboen mapa Gobernu Korporatiboaren Urteko Txostenean (E atala) kontsulta daiteke; EROSKIren webgunean dago, eta arriskuei buruzko informazioa ematen du (arriskuen kudeaketa-sistemaren irismena, arriskuen kudeaketa-sistemaren organo arduradunak, ekitaldian gauzatutako arriskuak, etab.).

Informaziorako barne kanala

Kontsultatu informatzailearen Informatzeko eta Babesteko Barne Sistemaren Politika hemen, eta Informazioen Kudeaketa Prozedura hemen.

Ongi etorria Eroskiren informaziorako barne kanalera (Salaketa Kanala). Hemendik, zure interesekoa den edozein galdera, kontsulta eta gorabehera jakinarazi ahalko duzu. Komunikazioren bat aurkezteko, sakatu hemen.

Kontsultatu informatzailearen Informatzeko eta Babesteko Barne Sistemaren Politika hemen, eta Informazioen Kudeaketa Prozedura hemen.