Zugan jarri nahi dugu arreta, eta edukia zure neurrira iragazi:

Aukeratu hobekien ordezkatzen zaituen profila edukia iragazteko.

EROSKI, erantzukizuna gure esentzia da.

EROSKI kontsumo-kooperatiba bat da, elikadura osasungarria, irisgarria eta arduratsua eskaintzeko lan egiten duena, eta pertsonak jartzen dituena erabaki bakoitzaren erdigunean.

Gure 5 konpromisoek argi erakusten dute zer garen eta zer egiten dugun

EROSKIn, kooperatiba-oinarriko banaketa-enpresaren izaerari eta gure misioari, ikuspegiari eta balioei leial izanik, lanean ari gara emaitza sendoak eta ingurune hurbilean inpaktu sozial positiboa lortzeko, gobernantza arduratsuarekin eta ingurumen-konpromisoarekin, 5 konpromisotan egituratuta.

Gure 5 konpromisoak
GIF animatua, jasangarritasunarekin, tokiko ekoizpenarekin eta kontsumo arduratsuarekin lotutako EROSKIren konpromisoei buruzkoa.

Ezagutu gure memoria korporatiboa.

2025eko memoria

EROSKIren bilakaera bultzatzen duten inbertitzaileak

Senior Secured Bonds

EROSKIn Senior Secure Bonds jaulkitzen dugu, inbertitzaileei kobratzeko lehentasuna ematen dien eta gure aktiboek babesten duten finantziazio-bide segurua.

EROSKIren mendeko finantza-ekarpenak

EROSKIn Mendeko Finantza Ekarpenak (AFSE) jaulkitzen ditugu, epemuga finkorik gabe eta interesak jasotzeko eskubidearekin. SEND plataforman kotizatzen dute 2012tik, eta Euriborrari lotutako errentagarritasun-diferentzial positiboa bermatzen dute beti.

Finantza-informazioa

Informazio ekonomiko eta finantzario garrantzitsu guztia jartzen dugu gure inbertitzaileen eskura. Gardentasun-ariketa horri esker, gure bilakaera, emaitzak eta magnitude nagusiak ezagutu ditzakegu, eta EROSKIren sendotasunaren eta jardunaren ikuspegi argi eta eguneratua eskaini.

Inbertitzaileak: informazio guztia

Erosketa online egin nahi duzu? Sartu gure supermerkatuan!

eroski.es

Startup bat duzu?
parte hartu
EROSKI Venture Program-en!

Parte hartu!

Pertsonek pertsonentzat egindako kooperatiba

Berdintasunak, parte-hartzeak eta konpromisoak definitzen dute EROSKIren eredu kooperatiboa. Eredu horretan, bazkide eta langileek hitza partekatzen dute erabakiak hartzeko garaian, eta eragin paregabea sortzen dute sektorean.

Ezagutu gure Kooperatiba Eredua

Ezagutu gehiago