EROSKI-k abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bidepodcast berria

- EROSKIko CEO Rosa Carabelek gidatuko du espazio berria, eta enpresa arloko lider nabarmenekin bilduko da esperientziak partekatzeko eta enpresaren, ekonomiaren eta gizartearen erronka nagusiak aztertzeko
- Lehen atalean, Jose Armando Tellado izango da, Central Lechera Asturiana taldeko zuzendari nagusia, eta, aurki, Iberdrolako, Vicky Foodseko eta Eguren upategietako ordezkariak igaroko dira bidepodcastetik.
EROSKIk abian jarriko du Rojo con Rosa bideopodcast berria, bere CEO Rosa Carabelek gidatua. Espazio horretan, elkarrizketak izango dituzte enpresetako liderrekin, eta ikuspegi estrategiko eta dibulgatzaile batetik landuko dituzte enpresetan eta gizartean izaten diren erronka nagusietako batzuk. Hilerokoa izango da, eta helburua da enpresa eztabaidari ekarpenak egitea, nola eta elkarrizketa hurbilak, sosegatuak eta arnas luzekoak eginez askotariko sektoreetako zuzendarikide eskarmentudun eta erreferentzialekin.
Ohiko elkarrizketa baino gehiago, Rojo con Rosa-ren xedea da elkarrizketa sakonak egitea enpresetako liderrekin, partekatzea ikaskuntzak eta analizatzea ekonomiaren oraina eta geroa markatzen ari diren eraldaketa handiak; hala, haien ikuspegia emango dute zenbait gairen inguruan, hala nola lidergoa eta pertsonak, berrikuntza, iraunkortasuna, kontsumoa, lehiakortasuna, eragin soziala eta lurraldeen garapen ekonomikoa.
Lehen atalean, Jose Armando Tellado izango du gonbidatu, Central Lechera Asturiana taldeko zuzendari nagusia. Rosa Carabelek elkarrizketa egingo dio, eta zenbait gairen bueltan arituko dira, hala nola gizarteak elikadurarekin duen harremanaz, elikaduraren arloko enpresen eginkizunez, abeltzainez eta balio kateaz, landa munduaz eta belaunaldi aldaketaz, iraunkortasunaz eta lidergo xededunaz. Datozen hilabeteetan, bideopodcastak enpresa munduan erreferente diren beste partaide batzuk izango ditu; horien artean, Iberdrola Españako CEOa, Vicky Foodseko kontseilari ordezkaria eta Eguren upategietako CEOa.
“Enpresek asko dugu elkarrengandik ikasteko. Esperientziak partekatuz, ikuspegiak trukatuz eta garbi hitz eginez, erabaki hobeak har ditzakegu eta enpresa arloko eztabaida aberastu. Rojo con Rosa-rekin, asmoa da elkarrizketa espazio lasai bat sortzea, erabilgarria izatea eta inspiragarria beste lider batzuentzat; azken batean, enpresa lehiakorrago, berritzaileago eta gizartearekin konprometituagoak eratu nahi dituztenentzat”, azpimarratu du Rosa Carabelek, EROSKIko CEOak.
Atal bakoitzak 30 minutu inguru iraungo du, eta eskura egongo da EROSKIren kanal digitaletan, web korporatiboaren atal espezifiko batez lagunduta (https://corporativo.eroski.es/noticias-eroski/). Ekimen honekin, kooperatibak indartu egingo du baliozko edukiak sortzeko duen apustua, eta, ezagutzak trukatuz, ekarpena egingo dio enpresaren munduko erronka handien gaineko eztabaidari.