EROSKI konpromisoak

Gure 5 konpromisoen bidezko aitortza bat.
EROSKI, gure kooperatiba-oinarriko banaketa-enpresaren izaerari eta gure misioari, ikuspegiari eta balioei leial, lanean ari gara enpresa-emaitzak lortzeko eta inpaktu sozial positiboa sortzeko, batez ere gure ingurune hurbilenean, gobernantza sendo baten eta gure ingurumen-erantzukizunaren jarduera eraginkorraren esparruan.
Konpromisoa hartua dugu elikadura osasungarria sustatzeko
“Kalitatezko produktuak eskaintzea eta kontsumitzaileen elikadura egokia bultzatzea helburu duen denda-talde bat garelako”.


Konpromisoa hartua dugu tokian-tokian aberastasuna eta inguruan elkartasuna sortzeko
“Parte garen gizartea axola zaigulako, nekazaritzako elikagaien ekoizle txikietatik hasi eta laguntza behar duten pertsonetaraino”.
Konpromisoa hartua dugu langileak gogobetetzeko eta haien garapena sustatzeko
“Langileen ongizatea axola zaigulako. Negozioaren martxan parte hartzeak eta baldintzak hobetzeak gidatu eta harro sentiarazten gaitu”.


Konpromisoa hartua dugu kontsumitzaileei entzuteko eta informazioa emateko
“Kontsumitzaileekin ere osatzen dugulako enpresa. Informatzeak erabaki hobeak hartzen laguntzen die, eta haiei entzuteak hobetzen laguntzen digu”.
Konpromisoa hartua dugu ingurumen-jasangarritasuna hobetzeko
“Planetaren etorkizuna axola zaigulako, balio-katearen jasangarritasuna hobetzeko lanean ari gara”.













