EROSKI taldeak Top Diversity Company 2026 ziurtagiria lortu du
Aniztasun, Ekitate eta Inklusioaren arloko estrategiaren aitorpena

- Aitorpen honek aniztasunaren, ekitatearen eta inklusioaren arloko erakundeen jardunbide egokiak nabarmentzen ditu.
- Taldeak 2026an DEI Plana formalizatu du, eta horrek prestakuntza, lidergo inklusiboa, komunikazioa eta enplegurako sarbidea barne hartzen ditu.
- Ziurtagiria DEI Summit 2026 ekitaldian eman da, Madrilen.
EROSKI Taldeak Top Diversity Company 2026 ziurtagiria lortu du; INTRAMAk aniztasunaren, ekitatearen eta inklusioaren arloko enpresa-jardunbide egokiei ematen die aitorpen hori. Bereizketa honek balioan jartzen du Taldearen estrategia korporatiboa, aukera-berdintasuna eta inklusioa bere kulturan, prozesuetan eta pertsonen kudeaketan txertatzeko. Ziurtagiria DEI Summit 2026 ekitaldian eman da, Madrilgo Kinépolis Ciudad de la Imagenen egin zen jardunaldian.
Aitorpena bat dator 2026an EROSKI Taldearen Aniztasun, Ekitate eta Inklusio Plana formalizatu izanarekin. Bere balio kooperatiboetan oinarrituta, esparru honek erakundeak garatzen zituen ekimenak biltzen ditu, eta gobernantza-eredu, helburu eta adierazle komun bat txertatzen du, negozio eta sozietate ezberdinetan aplikazioan aurrera egiteko.
«Ziurtagiri honek animatzen gaitu gure nortasun kooperatiboaren parte den konpromisoan aurrera egiten jarraitzera. Nahi dugu inklusioa benetako aukeretan gauzatzea, parte hartzeko, garatzeko eta talentua ekartzeko. Horretarako, ikuspegi hori eguneroko kudeaketan txertatzeko lan egiten dugu, hautaketatik eta prestakuntzatik lidergora eta komunikaziora arte», adierazi du José María Cabanillas Pradok, EROSKI Taldeko Ongizate eta DEIko arduradunak.
Prestakuntza, parte-hartzea eta enplegu-aukerak
DEI Planak prestakuntza espezifikoa jasotzen du gobernu-organoentzat, zuzendaritza-taldeentzat eta pertsonen, komunikazioaren eta hautaketaren arloko profesionalentzat. Jarduera horiek online edukiekin osatzen dira, erakunde osoari zuzenduak, prestakuntza-ekintzen bidez 16.000 pertsona baino gehiagorengana iristeko helburuarekin.
Taldeak DEI Kolaboratzaileen Sarea ere bultzatu du, negozio, lurralde eta sozietate ezberdinetako pertsonek osatua, ekimenak zentroen errealitatera hurbiltzeko. Halaber, Komunikazio Inklusiboko Gida garatu du, eta hautaketa berdinzaleko tresnak eta prestakuntza ditu, alborapenak murrizteko eta enplegurako sarbidean aukera-berdintasuna sustatzeko.
Lan-inklusioa planaren beste lan-ildo bat da. EROSKIk erakunde espezializatuekin lankidetzan dihardu, desgaitasuna duten pertsonek edo gizarte-kalteberatasun egoeran daudenek enplegua eskuratzea errazteko. 2026ko irailera arte, Taldeak kolektibo kalteberetako 252 pertsona txertatuak zituen.
Lankidetza horien artean dago ONCE Fundazioarekin sinatutako «Convenio Inserta», irailean berritua, desgaitasuna duten pertsonen 86 kontratazio berri sustatzeko helburuarekin 2030eko urtarrilera arte; hitzarmen horrek ONCE Fundazioarekin duen 25 urteko harremanari ematen dio jarraipena. Halaber, EROSKIk hitzarmena sinatu du EINArekin, Nafarroan lan-merkatura iristeko zailtasun bereziak dituzten pertsonen enplegagarritasuna errazteko, prestakuntza egokituaren eta laguntzaren bidez.
Estrategia erosketa-esperientziara ere zabaltzen da. ONCE Fundazioarekin lankidetzan, EROSKIk ikusmen-desgaitasuna duten pertsonei arreta emateko protokolo bat garatu du, komunikazio- eta laguntza-jarraibideak dendetako taldeentzako prestakuntzarekin uztartzen dituena. 2025aren amaieran Durangaldean proiektu pilotu gisa hasi ondoren, ekimena pixkanaka zabaldu da 2026an zehar Ipar zonako denda propioetara.
Jarduera hauek jarraipena ematen diote Taldeak aukera-berdintasunarekin duen konpromisoari, eta konpromiso hori indartu egin da Carta de la Diversidad-era 2026ko uztailean formalizatutako atxikitzearekin.