Nor gara
Misioa eta balioak
EROSKI 1960ko hamarkadan sortu zen kontsumo-kooperatibismoaren ondorioz, eta hauek zituen helburu: kalitate oneko produktuak prezio onean ematea eta kooperatiba fundatu zuten kontsumitzaileen eskubideak defendatzea.Harrezkero, helburu horiei eutsi diegu gure enpresaestrategia garatzean, eta, beraz, kontsumitzaileen beharrak eta eskariak hartu ditugu aintzat.

Gure xedea
Gure xedea da gizarteari kontsumitzaileen bizi-kalitatea, osasuna eta ongizatea hobetzen dituzten ondasun eta zerbitzuak eskaintzea, ahalik eta kalitaterik, informaziorik eta preziorik onenean, kontsumo arduratsua sustatzeko konpromisoari jarraituz.
Horregatik, “zurekin” izeneko gure merkataritza-ereduaren ardatzak osasuna eta jasangarritsuna, tokiko produktuak eta aurrezkia dira.
Gure ikuspegiak kontsumitzaileengandik hurbil lan egitera bultzatzen gaitu, “zurekin” jarrera errealitate bereizgarri bat izan dadin, eta, horren ondorioz, gure dendak kontsumitzaileen gustukoenak izan daitezen.
EROSKIn, langileak dira jardueraren ardatzetako bat, jasangarria eta kalitatezkoa den enplegua sortu nahi baitugu. Aberastasun gehiago sortzea eta modu solidarioan banatzea ahalbidetuko diguten irabaziak lortzeko lan egiten dugu. Gainera, konpromiso handia dugu osasunarekin, ongizatearekin eta gizartearen garapen jasangarriarekin. Horri esker, helburu hauek lortu nahi ditugu:
- Bezeroei soluzio egokiak ematea, etengabeko berrikuntzaren bidez.
- Pertsonak integratzen dituen enpresa-proiektu eta -eredu bat sortzea.
- Langileen garapen pertsonala eta profesionala sustatzea.
- Espainiako merkatuan lidergo-posizioak lortzea.
- Aberastasuna sortuko duen hazkundea ahalbidetzeko etekinak lortzea.
- Emaitzak lankidetza eta parte-hartze sozietarioaren esparruan banatzea.
- Kontsumitzaileen defentsarekin konprometitzea.
- Ingurumena errespetatzea eta horren aldeko kudeaketa bultzatzea.
- Gure jardunekoa den komunitatea hobetzen laguntzea.

Gure oinarrizko balioak
Bost balio dira gure enpresa-proiektuaren eta pertsonekiko eta gure jarduera garatzen dugun ingurunearekiko harremanen oinarriak:
1. Lankidetza
EROSKIn lan egiten duten pertsonak jabeak dira. Horrek esan nahi du enpresaren kapitalean parte hartzen dutela, eta, ondorioz, baita haren emaitza ekonomikoetan eta etorkizunean ere.
2. Partaidetza
EROSKIn, kontsumo-kooperatiba den aldetik, kontsumitzaileen partaidetza enpresaren ardatz nagusietan hezurmamitzen da: kudeaketa, erabakiak eta emaitzak.
3. Gizarte-erantzukizuna
Jarduten dugun komunitatearen ongizateari laguntzen diogu, eta aberastasunaren banaketa solidarioaren bidez, haren garapen sozialean, kulturalean eta ekonomikoan eragiten dugu.
4. Berrikuntza
Gure ustez, gure jarduera-eremuetan etengabeko berrikuntza izatea ezinbestekoa da, enpresak aurrera egin dezan, eta gu gizarteak eta kontsumitzaileek gure jardueraren gainean dituzten itxaropenetara egokitu gaitezen.
5. Konpromisoa
Konpromisoa daukagu kontsumitzaileen osasuna eta segurtasuna defendatzeko, produktu seguruak eta osasungarriak eta informazio gardena, baliagarria eta osoa eskainiz. Aldi berean, gure jarduerak sortzen dituen ingurumen inpaktua murrizteko egiten dugu lan.
EROSKI Kooperatiba Elkartearen oinarrizko printzipioak
- Kontsumitzailearen duintasuna
- Langilearen duintasuna
- Autokudeaketa
- Elkartasuna
- Antolaketa
- Garapen komunitariorako laguntza