
Nor gara
Sariak eta aitorpenak
Sariek hobetzera motibatzen gaituzte
eta zurekin dugun konpromisoa sendotzen dute

Oso harro sentiarazten gaituzten sariak
Zuri onena eskaintzeko lan egiteak bikaintasunera garamatza.
Bigarren urtez jarraian, on line supermerkaturik onena aukeratu dute EROSKIren Interneteko denda!
Bigarren urtez jarraian, on line supermerkaturik onena aukeratu dute EROSKIren Interneteko denda. Kooperatibak gaur hartu du saria, Bartzelonan, 2018-2019ko Merkataritza Sariketaren zeremonian Merkataritza frankiziarik onenaren espainiako saria jaso dugu.
Hiru sari jaso ditugu “Salute to Excellence Awards” nazioarteko sarietan
Zehazki, saria jaso dute belle xurgapen azkarreko eskuetako kremak, funtzio anitzeko eau de parfum nº3 basilic agrumes belle eta Rdo. Joven Sadeyes ardo pindartsua.
Laugarrenez eman diote saria NAOS sariketan
NAOS sariketako epaimahaikoak beste behin eman dio saria EROSKIri, Ekilibria programarengatik, enpresa ekimenik onenaren kategorian. NAOSen XI. Estrategia Sariketa izan da.
EROSKIS-k sari bat hartu du, gizarte erantzukizun korporatiboaren kudeaketa onenagatik
Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioan ospatu dute Ardoaren eta Banaketaren Merkatuetako XI. Enpresa Sariketa, eta EROSKIri Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren Kudeaketa Onenagatik eman diote saria.
Bezeroei erantzuteko zerbitzurik onenaren saria eman digute aurten ere seigarrenez segidan
EROSKIri seigarren urtez jarraian aitortu diote banatzaile enpresa handietan berak duela bezeroei erantzuteko zerbitzurik onena, eta fidelizazio klubeko bazkideetan ere arreta-zerbitzurik onena duela aitortu diote.
Merkataritza frankiziarik onenaren espainiako saria jaso dugu
EROSKI-riFrankiziaren Espainiako Saria eman diote Retailing/Merkataritza kategorian, Valentzian egin duten Frankiziaren Nazioarteko 28. erakusketan. Frankiziatzaileen Espainiako Elkarteak eman dio saria; haren bitartez, EROSKIri meritu hau aitortu diote: “Merkatu berria nondik nora doan ikusita, negozio eredua egokitzen jakin du, eta ekintzaileekin partekatu du”.
Gainontzeko sariak ezagutu nahi dituzu?
Begiratua egin kategoria ezberdinetan eta ezagut itzazu.