Gure Proiektuak

2023

Hazitek

Enpresen I+G arlorako laguntzen programa – Hazitek.
Eusko Jaurlaritzak eta Europar Batasunak batera finantzatutako jarduera 2021-2027 Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren bidez (EGEF)

  • AAn OINARRITUTAKO SISTEMA BERRITZAILE BAT DISEINATZEKO ETA GARATZEKO proiektua RETAIL SEKTORERAKO (ZL-2023/00882 AIDATA)
  • LENGOAIA NATURALAREN PROZESAMENDUA IKERTZEKO proiektua, KUDEAKETA KOMERTZIALEKO EREDU BERRITZAILE BAT GARATZEKO (ZL-2023/00923 MGATES)
  • ZE-2022/00031- aiXia proiektua: Espazio kognitibo jasangarria Edge-to-Cloud Continuum-ean
  • LENGOAIA NATURALAREN PROZESAMENDUA IKERTZEKO proiektua, KUDEAKETA KOMERTZIALEKO EREDU BERRITZAILE BAT GARATZEKO (ZL-2023/00923 MGATES)

PERTE Ekonomia Soziala

Ekonomia Soziala Bultzatzeko Plan Integralaren deialdiaren bidez, sare ekonomiko, inklusibo eta jasangarri bat sortzeko Ekonomia Berreskuratzeko eta Eraldatzeko Proiektu Estrategikoen (PERTE) esparruan, MONDRAGON SOSTENIBLE proiektua korporazioak eta bere kooperatibek erronka horiei egiten dieten ekarpena da, ekonomia, gizarte eta ingurumen aldetik jasangarriagoa izango den mundu bat eraikitzeko.

9 kooperatibak (Embega, Eroski, Mundukide, Ausolan, Ecenarro, Ategi, MIK, Osatu, Mondragon S. Coop.) eskuratu dituzte laguntzak 2023ko otsailetik 2024ko otsailera bitartean jarduerak egiteko, bi zentzutan:

  • Ingurumenaren, gizartearen eta generoaren egoerari buruzko diagnostikoak eta balantzeak egiteko.
  • Ingurumen-, gizarte- eta genero-baldintzak hobetzeko metodologiak eta irtenbideak garatzeko.

Proiektuaren inbertsioa, guztira, 3.290.648 €-koa da, eta PERTE MONDRAGON Sostenible-k 968.058,97 €-ko finantzaketa dauka.

Ekonomia Soziala Bultzatzeko Plan Integralaren deialdiaren bidez, sare ekonomiko, inklusibo eta jasangarri bat sortzeko Ekonomia Berreskuratzeko eta Eraldatzeko Proiektu Estrategikoen (PERTE) esparruan, MONDRAGON DIGITAL proiektuak kooperatiben eraldaketa digitala eta modernizazioa sustatu nahi du.

Teknologia eta prestakuntzako elkarren arteko lankidetza mankomunatuen bidez, jarduerak egiten ari dira gai hauetan: AA sortzailea, datuen plataformak eta Big Data Industriala, biki digitala, zibersegurtasuna, bezero digitala, intralogistika, prozesuen robotizazio automatikoa, enpresa-soluzioak (ERP, MES, CRM, etab.).

2023ko otsailetik 2024ko urrira bitarteko jarduerak jasotzen dituen PERTE 1en, 11 kooperatiba hauek biltzen dituen elkarte bat dugu: Krean, Sareteknika, Auzo-lagun, MccGraphics, Urola, Ecenarro, Abantail, Loramendi, Osatu-Bexen, M.LinguaAlecop eta Eroski. Elkarte horren aurrekontua 9 milioi eurokoa da ia, eta Perteak 938.190 €-ko laguntza ematen du.

2024ko otsailean hasi eta 2025eko ekainean amaituko den PERTE 2n, 4 elkarte ditugu, 16,5 milioiko aurrekontu osoarekin eta Pertearen 4,3 milioi euroko laguntza zenbatetsiarekin.

2023

Eraldaketa digitala ekonomia sozialean sustatzea

Lan eta Gizarte Ekonomiako Ministerioaren laguntza duen “Eraldaketa digitala ekonomian sustatzea (Promo-IKT-soziala)” proiektua 11 kooperatibaren talde bati bideratuta dago, eraldaketa digitala eta modernizazioa sustatzeko, elkarren arteko lankidetza teknologikoaren eta prestakuntza-lankidetza mankomunatuaren bidez. Izan ere, hori bide egokia da kooperatiba horietako bakoitzaren ahalmen indibiduala gainditzen duten IKTak garatzeko, eta masa kritikorik ez egotearen edo kooperatiba horien bakardadearen ondorioz “umezurtz” geratu diren kudeaketa-esparruak eta prozesuak digitalizatzeari ekiteko.

“Promo-IKT-soziala” proiektuak profil sozial eta kolaboratibo nabarmena du, proiektuaren helburu eta ezaugarri hauetan ikus daitekeenez:

  • Proiektuan parte hartzen duten enpresen arteko lankidetza eta elkarlana.
  • Eraldaketa digitala: ibilbide kolaboratibo eta mankomunatu bat ezarri nahi dugu, digitalizazioari lotutako negozio kooperatiboak, prozesuak eta lanpostuak dituen errealitate baterantz jotzeko.
  • Digitalizazioari heldu ez izanaren ondorioz “umezurtz” dauden kudeaketa-esparruak eta prozesuak jorratzea. “Promo-IKT-soziala” proiektuak hau planteatzen du arlo horretan:
    • Erosteko ahalmena gehitzea, kooperatibak lehiakorrak izan daitezen merkatu globaleko erosketa-jardueretan.
    • Horretarako, besteak beste, proiektuan aurreikusitako IKT aplikazioen esperimentazio partekatua bultzatuko da, horrela, aplikazio horiek partekatzeko eta, kasu zehatz batzuetan, erabilera mankomunatuak garatzeko.
    • roiektuan aurreikusitako IKT aplikazioen praktika onenen ikaskuntza, prestakuntza eta hedapena partekatzea, hauen artean:
      • Taldean parte hartzen duten kooperatiben artean.
      • Antzeko aplikazioak ezarri nahi dituzten kooperatiben artean.
      • Informazioa eta ezagutza partekatzea ekonomia sozialeko beste erakunde batzuekin.
  • Elkarteko kooperatiben elkarlaneko berrikuntza sustatzea, katalizatzailea izan dadin lehiakortasuna eta garapen ekonomiko eta sozialerako aukera berriak sustatzeko.
  • Etorkizuna duten negozioak bultzatzea, balio erantsi eta errentagarritasun iraunkor handiagoko jardueretarantz jotzeko, taldean parte hartzen duten kooperatibak modernizatzeko aukera emango duten irtenbide digital berritzaileak bilatuz.
  • Ekonomia sozial adimenduna garatzea, ezagutzan eta berrikuntzan oinarritutako ekonomiaren garapenean oinarrituta.
  • TElkarteko kooperatiben eskaintza gehiago dibertsifikatzea lehiari dagokionez, eta markaren irudia eta nabaritasuna areagotzea, prestigio teknologikoa ematen duten funtzionaltasun aurreratuekin.
  • Eraldaketa soziala eta konpromisoa gure ingurunearen garapen solidario eta jasangarriarekin.
  • Integratzailea: enplegu-maila handiko ekonomia sustatzea, gizarte- eta lurralde-kohesioa duena, “lehiakortasun inklusiboa” sustatuz.
BERRIKUNTZA FUNTZIONALIK GARRANTZITSUENAK.

“Promo-IKT-soziala” proiektuak berrikuntza teknologiko garrantzitsu hauek dakartza:

  • “Promo-IKT-soziala” proiektuak digitalizazio adimenduneko bere ibilbide-orri propio eta espezifikoa du Kooperatiben Elkartearentzat. Teknologia eta zerbitzu digitalen integrazioaren ondorioz antolaketan egin beharreko berrikuntza- eta aldaketa-prozesu gisa ulertzen da, eta esparru estrategikoko balio horizontaleko sareak sortzen ditu. Horretarako, Kooperatiben Elkarteak garatuko du digitalizaziorako ibilbide-orria, bere digitalizazio-bidea edo -ibilbidea kontuan hartuta.
  • “Promo-IKT-soziala” proiektuari esker, digitalizazio adimenduneko estrategia bat ezarri ahal izango da Kooperatiben Elkartean 4.0 Industriara jotzeko. Hain zuzen, “Promo-IKT-soziala” garatzeko, proiektua paradigma hibrido bat hartuko da oinarri (Lean Manufacturing + 4.0 Digitalizazioa), teknologien eta zerbitzu digitalen integrazioren ondoriozko antolaketaren berrikuntza- eta aldaketa-prozesu gisa. Horrela, malgutasuna areagotu, eskaeraren aurkako ekoizpena inplementatu eta Kooperatiba Elkartearen manufaktura-esparrurako informazio-teknologien euskarri aurreratua eman nahi da.
  • “Promo-IKT-soziala” proiektuak ikuspegi berritzailea du enpresa eraldatzeko, kudeaketa-prozesuak optimizatuz eta euskarri digital intentsiboak ezarriz, gure enpresaren esparru guztietan.
  • “Promo-IKT-soziala” proiektuak erantzun egiten dio Kooperatiba Elkartearen kudeaketa-, ekoizpen- eta logistika-sistemetan dauden sistema heterogeneoen arteko integrazio teknologiko eta funtzionalaren erronkari: “Promo-IKT-soziala” programak aukera emango du datuak horizontalki integratzeko hasieratik amaierara, datuen integrazio bertikalaren bidez. Kasu zehatz batzuetan, integrazioan egindako aurrerapen horiek Big Data Industrialaren eremura hedatuko dira.

KREAN S. Coop.ek gidatutako proiektuak honako hauen laguntza du: ABANTAIL S. Coop, SARETEKNIKA S. Coop, LORAMENDI S. Coop, OSATU – BEXEN CARDIO S. Coop , AUZO LAGUN S. Coop, EROSKI S. Coop, MCCGRAPHICS S. Coop, UROLA S. Coop.MONDRAGÓN LINGUA – ALECOP S. Coop, ALECOP S. Coop eta ECENARRO S.COOP.

Collage next generation eu
Entidades colaboradoras

2022

EGEF

2022an, Eusko Jaurlaritzak eta Europar Batasunak elkarrekin finantzatutako proiektu batean baino gehiagotan kolaboratu dugu EGEF Eskualdeak Garatzeko Europako Funtsaren bitartez, hala nola AIXIA (ZE-2022/00031), INSTORE (ZL-2022/00246), NOWASTE (ZL-2021/00717) eta EROSKVIA (ZL-2022/00434), zeinen xedea baita Edge-to cloud-ean espazio kognitibo iraunkor bat sorraraztea, inbentarioen kudeaketarako adimen artifiziala eratzea, elikagai hondakinak gutxitzeko eta baloratzeko teknologia berriak erabiltzea eta bezeroentzako zerbitzuak digitalizatzea.

2022an eta 2023an EROSKIk MCIN/AEI /10.13039/501100011033 eta Europar Batasunak NextGenerationEU/ PRTR-ek finantzatutako rPET EREDU ZIRKULAR BERRIA-Bottle4Flex proiektuan parte hartu du.

ToNoWaste

ToNoWaste 48 hilabeteko proiektu bat da, zazpi herrialdetako 21 instituziok elkarrekin lantzen dihardutena elikagai iraunkorren ekoizpenak eta kontsumoak dakarren erronka gainditzeko. Aktore eta diziplina askotariko ikuspegia du, eta aintzat hartzen ditu ez bakarrik erronka agronomikoak, ekonomikoak, ingurumen arlokoak eta negozio ereduarenak, baizik eta baita beste alderdi transbertsal batzuk ere, hala nola psikologia, zuzenbidea eta berrikuntza soziala, zertarako eta gizartean eta genero arloan dauden desberdintasunak ere borrokatzeko. ToNoWaste-k merkatuko eragileei erakutsiko die zientzian eta ebidentzian oinarritutako tresnak eta datuak erabiltzen; horrela, erabaki hobeak hartzeko moduan izango dira, elikagaiak ekoizteko eta kontsumitzeko eredu iraunkorrago baten aldera egiteko. Elikagai freskoen balio katean elikagaiak alferrik ez galtzeko ekintzei buruz erabakirik onena zer hartzen duen ikertzen hasten da. Berrikuntza irekiko ekosistema bat da, aldez aurreko aurkikuntzak aprobetxatzeko diseinatua, sustatzaile sozialak, teknikoak/ingurumenekoak, ekonomikoak, politikoak/legezkoak, etikoak eta demografikoak identifikatzeko eta abian dauden I+G ekintzekin lankidetzan aritu eta soluzio integralak proposatzeko

Jarraitu proiektuak medio sozialetan dituen kanalei: Twitter eta LinkedIn

© 2022 toNoWaste. Funded by the European Union under contract 101059849. Views and opinions expressed are however those of the author(s) only and do not necessarily reflect those of the European Union or European Research Executive Agency (REA). Neither the European Union nor REA can be held responsible for them

INFORMPACK

InformPack proiektuak, EIT Food -ek Europar Batasuneko funtsekin finantzatutakoak, kontsumitzaileek elikagaien ontziratzeekiko dituzten alde kulturalak esploratzen ditu, produktua hautatzeko ereduaz eta hura ezabatzeaz denaz bezainbatean. Aurkitzen denarekin, publikoaren portaeran eragingo duten ekintzak, tresnak eta estrategiak aplikatu nahi dira, eta soluzioak aurkeztu, Europan elikagaien ontziratze iraunkorragoaren ekosistema baterako trantsizioa egiteko moduan.

2022an abiatu zen proiektua, hiru urtekoa da eta sei bazkide biltzen ditu: Aarhus University, VTT, BIOAZUL, MASPEX, the Institute of Animal Reproduction and Food Research of the Polish Academy of Sciences, the University of Reading eta EROSKI.

EROSKIVIA

EROSKI S.COOP.-ek HAZITEK programaren babesa eskuratu du, I+G laguntzen arloan, zeina Eusko Jaurlaritzak eta Europar Batasunak finantzaten baitute elkarrekin FEDER 2021-2027 funtsaren bitartez. EROSKIVIA proiektua gauzatzeko da laguntza, “bidaiaren sektoreko solas-morroietan Q&A y Lifelong Learning hibridazio sistema berritzailea ikertzeko eta garatzeko “.

EROSKI S.COOP. eta BATURA enpresa, proiektu honen bitartez, Whatsapp sare sozialean integratutako “backoffice” informazio plataforma berritzaile bat ikertzeari eta garatzeari ekin diote, zeinak bezeroentzako informazio zerbitzua hobetzeko balioko baitu. I+G arloko proiektu honekin, behar bezain ondua dagoen soluzio bat lortu dute banatu aurretik egiazko ingurune batean balidatzeko.

2021

FOODATA

Honek kofinantzatutako jarduera: Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza/EAEko elikakatea eta zuraren katea digitalizatzeko laguntza programa/00056DIG2021-5-FOODATA proiektua

FEDER

2021an Eusko Jaurlaritzak eta Europar Batasunak 2021-2027 Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) bidez batera finantzatutako elkarlaneko hainbat proiektutan parte hartu dugu, hala nola Batera (ZL-2021/00569), Instore (ZL-2021/00655). ), Retail + (ZL-2021/00717) eta OnOff (ZL-2021/00574) proteina alternatiboetan, adimen artifiziala inbentarioen kudeaketan, etiketatze adimendunean eta bezeroen portaeraren azterketan zentratu ziren.

SISTERS

EROSKIk SISTERS proiektuan parte hartzen du, EBk finantzatutako Horizon 2020 esparruan. SISTERS- ek elikagaien galera eta xahuketa murriztea du helburu Europan elikadura-balio-katearen fase nagusietan, balio-katearen kate bakoitzari zuzendutako berrikuntzen bitartez: tresna berriak lehen ekoizleek zuzeneko salmenta eta kate motza (nekazariak) sustatzeko; berrikuntza teknologiko berriak prozesadore eta merkatarientzako ontzietan; eta kontzientziazio kanpainak txikizkariak eta kontsumitzaileak elikagaien galerari eta xahutzeari buruz.

Europako Batzordearen laguntzarekin, SISTERS EBko funtsezko proiektu bat izango da, arazoari modu integralean aurre egingo diona, aztertutako kasuetan elikagaien galera eta xahuketa %27,4 eta CO2 isurketak %20 inguru murriztuz. Proiektuaren barruan, EROSKI lan-pakete bat gidatzen ari da SISTERS-en berrikuntzek marketin-fasean duten eraginari buruz, handizkarien eta txikizkarien onarpenerako ontzi eta ontzi berritzaileen abantailak erakutsiz, praktika onen jarraibideak eta handizkarien eta handizkarien bikaintasun zigilua sortuz. txikizkariak.

Proiektuak 2021eko azaroan hasi zen, 4 urteko iraupena izango du eta Europako 8 herrialde ezberdinetako 18 bazkide biltzen ditu: (ES)-proiektuaren koordinatzailea, Agence BM-services (FR), Riberebro Integral S.A. (ES), PROEXPORT (ES), Munster Technological University (IE), Rebus Labs AG (CH), CARBIOLICE (FR), BIO-MI d.o.o (HR), ITC Packaging s.l. (ES), KTH Royal Institute of Technology (SE), Natureplast SAS (FR), EROSKI (ES), Fondazione Edmund Mach (IT), Laboratori Archa s.r.l. (IT), Enco Consulting s.r.l. (IT), INNOVARUM (ES), Safe Food Advocacy Europe A.S.B.L. (BE) y GAIA BioMaterials (SE).Jarraitu proiektuaren sare sozialetako kanalak: TwitterFacebookInstagramLinkedIn

This project has received funding from the European Union’s Horizon 2020 research and innovation programme under Grant Agreement No. 101037796

2020

Straight2Market

Europako RIS Straight to Market berrikuntza proiektuak (RIS S2M) helburua du tokian tokiko enpresa txiki eta ertainei, enpresa berriei eta hedapenean direnei laguntzea merkatu nagusietara eramaten elikagai produktu berriak eta nutrizio nahiz iraunkortasun aldetik asko hobetutakoak. Proiektuak merkatura begirako helburu indartsua du, kontsumitzaileenganako konpromisoarekin konbinatuta. 

EIT Food-ek kofinantzatutako ekimena da, eta Europako Berrikuntza eta Teknologia Institutuaren laguntza du (European Institute of Innovation and Technology – EIT), Europako Batasuneko erakundea bera. Europan, EIT Food dago elikadura berrikuntzaren arloan ekimen nagusietan, eta lan egiten du elikagai sistema iraunkorragoa, osasungarriagoa eta fidagarriagoa izan dadin.Zortzi hilabeteko proiektua da. Jakion enpresak tomate saltsa/boloniar erako saltsa berri bat garatuko du, zeina kontsumitzailearen nutrizio egoeraren eta osasunaren mesedetan jardungo baita azukre gehigarririk bota gabe eta gatz kopuru minimoarekin. Hala, Espainiako osasun sisteman dagoen presioa gutxitzen saiatuko da. Saltsa horrek osagai osasungarri bat izango du, eta landare jatorriko elikagaien joerari jarraituko dio; gainera, etiketa garbi bat izango du (gehigarririk, kontserbatzailerik eta koloratzailerik gabe). Emaitza kontsumitzailearentzako tomate saltsa askoz osasungarriago bat izango da merkatuan daudenekin alderatuta.

ZeroW

ZeroW EBko proiektu bat da, 12 milioi eurokoa, elikagairik alferrik ez galtzeko berrikuntza sistemikoak egiteari buruzkoa eta Horizon 2020 programako Green Deal deialdiak finantzatua.

2022tik 2025era iraungo du proiektuak, eta hamazazpi herrialdetan interesa duten beste 46 kolaboratzailerekin ezarriko da.

ZeroW proiektuak soluzio sinesgarriak emango ditu elikagai galera nabarmen jaisteko; horretarako, elikagai sistemako aktore guztiak inplikatuko ditu lankidetza esparru berean; hala, bidezko trantsizio bat bizkortuko du guztiontzako elikagai sistema iraunkor baterantz, bai alderdi sozialetik, bai ekonomikotik eta ingurumenaren alderditik.

Herritar guztiei (talde zaurgarriak barne) elikagai seguru, hazkurritsu eta eskuragarriak emateko elikagai sistemek duten zeregina aintzat hartzen da, eta integratuta dago ZeroW proiektuaren soluzio berritzaile erakusgarrietan.Jarraitu proiektuak medio sozialetan dituen kanalei: TwitterLinkedIn eta Youtube

This project has received funding from the European Union’s Horizon 2020 programme under grant agreement No 101036388.

FUSILLI

FUSILLI elikagaien eta baliabide naturalen gaineko proiektu bat da, Europar Batasunaren Horizon 2020 delako ikerketa eta berrikuntza programak finantzatua. Lau urtez, FUSILLIk ardatz hartuko du hiriei laguntzea elikagai sistema iraunkorragoetara jotzeko trantsizioan. Helburua lortzeko FUSILLI proiektuak hamahiru herrialdetako 34 bazkideren esperientzia konbinatuko du; sartuta daude hiriak, unibertsitateak, enpresa txiki eta ertainak, GKEak eta industriak.

FUSILLI ren handinahi nagusia da mugak gainditzea eta elikadura politika integratu eta sistemikoak ezartzea, zertarako eta elikagai sistema iraunkorreranzko trantsizioa laguntzeko eremu urbanoei, periurbanoei eta hurbileko landa inguruneei. Helburu hori lortzeko, FUSILLI k hamabi hiri jarri ditu ezagutzen ikaskuntzarako eta trukerako sare batean; hala, elikagai sistemaren eraldaketan dauden erronkei heldu nahi die:

Hiri bakoitzak berrikuntza ekosistema ireki bat garatuko du. Helburua da askotariko ekintza berritzaileak ezartzea elikadura katearen etapa guztietan: ekoizpena eta prozesamendua, banaketa eta logistika, kontsumoa, elikagai galera eta gobernantza.

Jarraitu proiektuak medio sozialetan dituen kanalei: Twitter eta LinkedIn

This project has received funding from the European Union’s Horizon 2020 research and innovation programme under grant agreement No. 101000717.

FOODRUS

FOODRUS lanean ari da elikagai galerari aurre egiteko, Europako bederatzi eskualdetan elikadura sistema erresilienteak sortuz. Hori lortzeko, proiektuak 23 irtenbide zirkular probatuko ditu elkarlanerako askotariko berrikuntza moduak erabiliz, besteak beste: teknologikoa (blockchain soluzioak elikagaien galerak kudeatzeko), soziala (herritarren artean zientzia jarduerak sustatzea eta hezkuntzako materialak sortzea kontsumo ohitura iraunkorrak sustatzeko), antolamendukoa (azken miliako sareak sortzea tokian tokiko kontsumoa eta dohaintza sustatzeko) eta fiskala (Pay As You Throw eskema berriak).

Irtenbide berritzaile horiek eragile guztiak ahaldundu eta inplikatuko dituzte tokian tokiko elikadura sistemetan, hala nola nekazariak, azken kontsumitzaileak eta gainerako guztiak; horrela, eragile ugariko aliantza bat eraikiko dute, elikagaien galeraren erronkari aurre egiteko.

FOODRUS tproiektuak Europako hamar herrialdetako 27 bazkide ditu, eta Universidad de Deusto

koordinatuta dago.Jarraitu proiektuak medio sozialetan dituen kanalei: TwitterLinkedIn eta YouTube

This project has received funding from the European Union’s Horizon 2020 research and innovation programme under grant agreement No 101000617.