Nola lagunduko dizugu hazten?

Programak aukera ematen du Eroskiren lantaldearekin batera irtenbideak probatu eta balioztatzeko. Eroskik izaera kooperatiboa du, eta erreferentea da txikizkako banaketa-talde nagusien artean eta kontsumo handiko ondasun eta zerbitzuetan.
Metodologiari eta emaitzei begirako ikuspegiari esker, programak aukera ematen du negozio-eredu berriak sortzen lan egiteko. Era berean, Eroski Venture Programek zure kontaktu-sarea areagotzen lagunduko dizu gure networkaren bidez, eta laguntza emango dizu prozesu horretan, etengabeko aholkularitzaren bidez eta zure helburuetarako pertsonalizaturik egongo de roadmap baten bidez.
Azkenik, programak Demo Day bat eskaintzen du, non startupek beren irtenbideak aurkeztu ahal izango dituzten eta sektoreko inbertitzaile, erakunde eta enpresa erreferenteen feedbacka jaso.

  • Laguntza

    Laguntza emango dizugu proiektua abian jarri eta bizkortzeko prozesuan.

  • Negozio-eredua lantzea

    Elkarrekin lan egingo dugu negozio-eredu berria balioztatzeko garaian.

  • Network

    Lagundu egingo dizugu zure ikusgarritasuna handitzen gure sareari esker.

  • Demo Day

    Demo Day-rako prestatuko zaitugu, corporate eta inbertitzaileen aurrean.

Zein dira gure erronkak?

Gaiak

Eroski Venture Program-en, Eroskik proposatutako gaiekin bat datozen startupek gidaturiko proiektuen bila gabiltza. Honako gai hauek landu nahi ditugu…

Eroski Venture Program-en, Eroskik proposatutako gaiekin bat datozen startupek gidaturiko proiektuen bila gabiltza. Honako gai hauek landu nahi ditugu: Nekazaritza Erregeneratiboa, Aktibo Higiezinen Balorizazioa eta Kudeaketa. Startupekin egingo diren elkarrizketetan emango da informazio gehiago erronkei buruz.

Interes-eremuak

Gainera, gure interes eremuekin lerrokatutako negozio ideia propioa baduzu, bidal dezakezu eskaria, eta Eroski Venture Program-en parte izan:

  • Teknologia berriak (Fintech, Energytech, logystics tech eta proptech)
  • Aktibo digital askotarikoak sorraraziko dituzten ideia berriak
  • Food service-rekin zerikusia duten proiektuak

Metodologia

1.

Lan-plan pertsonalizatua, proiektuaren berariazko beharren araberakoa.

2.

Irtenbideak probatu eta balioztatzea Eroskiren lantaldearekin batera.

3.

Negozio-eredua balioztatzeko metodologia berritzailea.

4.

Eroskiren aditu-sarerako sarbidea.

5.

Eroskiren jarraipena eta aholkularitza.

6.

Programaren Demo Day-an parte hartzea.

2023 programaren data nagusiak

2023 Programaren data nagusiak

  • Jarri gurekin harremanetan

    Idatz iezaguzu mezu bat openinnovation@eroski.es helbidera laguntza behar baduzu inprimakia betetzeko.

  • Harremanetarako datuak

  • Proiektuaren datuak

Galdera arruntak

Zer-nolako proiektuek/startupek parte har dezakete

Proposatu ditugun erronka eta gaiekin bat datozen proiektuak edo startupak bilatzen ditugu Eroski Venture Program-en, proiektuaren egoera edozein dela…

Proposatu ditugun erronka eta gaiekin bat datozen proiektuak edo startupak bilatzen ditugu Eroski Venture Program-en, proiektuaren egoera edozein dela ere.

Zenbatekoa da programaren iraupena?

Programaren iraupena 3 hilabetekoa izango da, gutxi gorabehera. Irailaren 4an hasiko da, eta abenduko DEMO DAY-arekin bukatuko da.

Programaren iraupena 3 hilabetekoa izango da, gutxi gorabehera. Irailaren 4an hasiko da, eta abenduko DEMO DAY-arekin bukatuko da.

Zer behar dut programan sartzeko?

Programan sartzeko, eskabide inprimakia bete behar da eta proiektuaren Business Model Canva delakoa atxiki.

Programan sartzeko, eskabide inprimakia bete behar da eta proiektuaren Business Model Canva delakoa atxiki.

Programak izango al du kosturen bat startuparentzat

Programak ez du kosturik izango startuparentzat.

Programak ez du kosturik izango startuparentzat.

Programa presentziala izango al da?

Programa ez da presentziala, baina programaren barnean egingo diren ekintza batzuk presentzialak izango dira.

Programa ez da presentziala, baina programaren barnean egingo diren ekintza batzuk presentzialak izango dira.