Eroski Fundazioak elikadura eta bizi-estilo osasungarriak bultzatzeko sortu duen ekimen bat da Elikadura Eskola.

Gure eskolan, nutrizionistaz, pedagogoz, osasun-adituz eta komunikatzailez osatutako talde batekin elkarlanean, eskola-adineko haurrei zuzendutako Hezkuntza Programa sortu dugu. Programa Familia Ikasgelarekin osatzen da, gure proiektua familia osoari zabalduz.

Gainera, osasun arloko profesionalen, gurasoen, eskola-umeen eta herritarren topagunea izan nahi dugu. Beste modu batera esanda, euren elikadura eta bizitza-estiloa hobetu nahi duten pertsona guztien topagunea izan nahi dugu, eta haiei kalitatezko eta gaurkotasunezko informazioa eman nahi diegu, aurrera eramaten ditugun ikerkuntzekin eta ezagutza zientifikoarekin lortutakoa.

Azkenik, sozietate osasungarriagoa, eta, ondorioz, zoriontsuagoa lortzeko bidean aurrera egin nahi dugu.

Bisitatu gure Elikadura Eskola