EROSKIn osasuna eta iraunkortasuna gure estrategiaren erdigunean kokatzen ditugu eta honi erantzuna emateko “zurekin” merkataritzaereduaren oinarrizko ardatzak garatzen ditugu: Bazkide Bezeroekiko harremana, merkataritza-proposamen erakargarriagoa eta azken belaunaldiko denda eraginkorragoak.

«Zurekin» merkataritza-eredua arrazoi hauengatik ezberdintzen da: freskoetan duen espezializazioa, produktu-sorta handia aukera-askatasun zabalagoa emateko eta tokiko produktuengatik egiten duen apustu sendoa. Egun, faktore hauetan sakontzen jarraitzen dugu proposamen berrien bidez. Proposamen hauek aurrezpena eta kontsumo iraunkorra errazten dituzte eta bateragarria dira elikadura osasungarria praktikan jartzeko.

Gure dendak gero eta lehiakorragoak eta erakargarriagoak dira. Irekiera eta eraldaketa bakoitzean gure autokudeaketa-eredua hedatzen dugu. Bezeroei kanal anitzeko esperientzia osoa eskaintzen diegu formatu ezberdinen bidez. Hau guztia egiten dugu elikadura osasungarriago eta iraunkorrago batentzat eskaintzen ditugun irtenbideengatik gure kontsumitzaileen dendarik gogokoena izan nahi dugulako.

EROSKIn, kontsumitzaileekin dugun harremana sendotzea ezinbestekoa da. Horretarako gure EROSKI Club fideltasun-programan oinarritzen gara. Gure dendetan bezeroari arreta pertsonalizatuagoa eskaintzen diogu, bere partaidetza bultzatzen dugu eta ohitura osasungarriagoak eta iraunkorragoak sustatzeko informazioa eskaintzen diogu.

Urte honetan zehar, “zurekin” merkataritza-eredu garapenari esker berezko markako produktuen nutrizioa hobetu dugu, hauen errezetatik 325 tona azukre, gatz eta koipe baino gehiago kendu direlarik.Izan ere, gure berezko markak 40. urteurrena ospatu du 2017an eta “Salute to Excellence Award”s nazioarteko sarien azkeneko edizioan saritua izan da, hortaz, edizio honetan sari gehien jaso dituen Europako txikizkaria izanik.

Beste aldetik, tokiko 4.400 hornitzailerekin lan egin dugu. Hornitzaile horiek EROSKI dendak 22.000 produktu baino gehiagorekin hornitzen dituzte, inguruaren iraunkortasunari lagunduz.