Gobernu ona

Gobernu korporatiboarekin zerikusia duten politika eta arauen helburua da organo sozial nagusien funtzionamendu egokia zaintzea, eta berdin Sozietatearen zuzendaritza eta kudeaketa eta, oro har, negozioaren garapena ere, eta hori guztia indarrean dagoen legeriari jarraikiz.

Bereziki, politika eta arau horiek Bazkide Langileen Oinarrizko Printzipio eta Funtsezko Balioetan egituratzen dira, zeina Ordezkarien Batzar Nagusiak onartu zuen 2020ko uztailaren 15ean, eta ondoren Barne Araubideko Erregelamenduan sartu zen:

Oinarrizko printzipioak

  • Kontsumitzailearen duintasuna: Kontsumoko kooperatibismoa sortu izan duten printzipioekin koherentziaz jokatuz, eta haiei leial izanik, Eroski, S. Coop.-ek, kontsumitzaileen antolakundeak, esanahi berezia aitortzen dio kontsumitzaileari, eta horrek, bazkide langilearekin batera, partaide bihurtzen du, kooperatiba den aldetik dagokion rol soziala osatzeko; errektore den neurrian, bermatu egiten du merkataritza- eta zerbitzu-egitura zehatz bat egitea, zeina praktikan, kontsumitzaileen eskubideak defendatzera bideratuta baitago. Ondorioz, Eroski, S. Coop.-ek, Kontsumitzaileen Elkarte gisa, kontsumitzaileen interes legitimoak hobeto sustatu eta defendatzeko beharrezkoak diren jarduerak landuko ditu, eta, bereziki, haien informazioa eta prestakuntza. Horretaz gain, elkartasunarekin eta ingurunearekiko konpromisoarekin lotutako jarduerak ere sustatuko ditu.
  • Lanaren duintasuna: Eroski Sozietate Kooperatibo gisa eratzeak bere bazkideen asmoari erantzuten dio: giza lanak bere duintasunari dagozkion eskumenak izan ditzala, antolatutako jarduera ekonomiko guztietan parte hartzen duten gainerako elementuen egituraren mende.
  • Autogestioa: Autogestioaren printzipioa Eroski, S. Coop.-eko bazkideen oinarrizko berdintasunean oinarritzen da. Giza duintasunaren arabera ezarritako funtzionamendu demokratiko baten abiapuntua da, eta erabateko protagonismoa du kolektibitate gisa, bai gure Erakundearen sozietate-erregimenean bai enpresa-kudeaketan. Eroski, S. Coop.-i sozietate-kontratu baten bidez atxikitako bazkide langileei dagokienez, printzipio hori aplikatzeak, gainera, berekin dakar pixkanaka eta kontzienteki bere gain hartzea lanpostuei dagozkien eginkizunak eta erantzukizunak, kontsumitzaileen zerbitzura daudenak, eta horien eskubideak babesten laguntzea.
  • Kapitalaren Funtzioa: Soberako lan metatua da Kapitala, oraingo jarduera egoki bideratzeko helburua duena eta beharrezkoa dena gure Erakundearen etorkizuneko garapen harmonikoa ziurtatzeko. Izaera horrekin koherentziaz jokatuz, lan hori egiteak ordainsari mugatua izango du, hura metatzeak iraganean eta orain dakartzan sakrifizioen konpentsazio orekatu gisa, eta, beraz, ezin izango zaio esleitu Kooperatibaren subiranotasuna, lanaren ezaugarri esklusiboa baita.
  • Elkartasuna: Eroski, S.Coop.-eko bazkideek elkarren beharra aldarrikatzen dute, Kooperatibaren helburu soziala garatzeko eta behar bezala gauzatzeko, jabetuta baitaude horrek elkar aberastea dakarrela eta, aldi berean, gogo onez onartzen dute lankidetzak badituela mugak ere.
  • Antolaketa: Talde-lanean aritzeak antolamendu egokia eskatzen du, eta horrek berekin dakar lan hori egiteko hautatu diren bazkideek agintaritza bat izatea. Bazkide horien agintea diziplinaz onartuko dute beren laguntzaileek, eta, aldi berean, bazkide horiek berak kudeaketa eraginkorra eskaintzen ahaleginduko dira, egoera aldakorretara egokitzeko prozesu dinamiko batean.
  • Bilakaera komunitarioa laguntzea: Arestian aipatutako printzipio kontsumeristen eta elkartasunaren adierazpen praktiko gisa, Eroski, S.Coop.-ek berritu egiten du kontsumitzaileari zerbitzua emateko borondatea eta ekoizpen-prozesuak eta eraldatze-prozesuak kontsumitzailearen ezagutzara, kontrolera eta esku-hartzera hurbiltzeko ideia. Eratzea eragin zuen helburua, zeinak zentzua ematen baitio banaketaren jarduerari. Era berean, Eroski, S.Coop.-ek bere gain hartzen du ezarria dagoen lurraldeen garapen integralean laguntzeko ardura.

Kooperatibako bazkide langileen funtsezko 10 balioak

1. Partaidetza:Partaidetzaren balioak funtsezko alderdi hauek ditu:

1. Partaidetza:
Partaidetzaren balioak funtsezko alderdi hauek ditu:

  • Bazkideen gaitasun guztien ekarpena ingurune hurbilenean (kudeaketan eta helburuetan parte hartzea).
  • Kapital sozialean eta kooperatibaren emaitzetan parte hartzea.
  • Kooperatibaren bizitza sozialean eta enpresa-bizitzan esku hartzea organo sozialen bidez.

Aipatutako azken bi alderdiak kooperatiboak eta desberdinak dira zalantzarik gabe, kooperatiba ez diren enpresen munduan parte hartzeko dauden beste modu batzuk baino sakonagoak. Lehenaren eta hurrengo bien arteko konbinazioari esker, Kooperatibaren bizitzako oinarrizko balioetako bat da partaidetza, eta enpresa-arrakastarako ahalmen handiena duenetako bat.

2. Garapen pertsonala eta profesionala:
Balio horrek eskatzen du bazkide langileen ezagutzak, gaitasunak eta trebetasunak hobetzea arlo sozietario eta profesionaletan, aukera izan dezaten hobekuntza ekonomikoetara iristeko, kargu sozialak edo lan profesionalak egoki betetzeko eta giza mailan aurrera egiteko.

3. Kide izatearen sentimendua:
Kide izatea egitate bat da. Kooperatiba, hitzez hitz, bere bazkideena da, eta bazkideek Kooperatiba osatzen dute borondatezko esparru gisa. Kide izatearen sentimendua, hala ere, subjektiboa da, eta norbanakoak identifikatzeko, proiektuan konfiantza izateko eta kooperatibaren jabe sentitzeko gaitasuna adierazten du. Kanpoaldearekiko gogobetetasun-sentimendua biltzen du, Kooperatibak adierazten. duenagatik, eta barneko inkonformismo-sentimendua, hobetu daitekeen guztiarengatik.
Balio garrantzitsua da, eta beste balio pertsonal eta kolektibo batzuen katalizatzaile edo azeleratzaile gisa jarduten du, eta, era berean, balio horien bizipen mailaren araberakoa da. Ez dirudi zuzenean eragin daitekeenik haren gain, baizik eta beste balio batzuetarako ekintza baliagarrien bidez.

4. Informazioa – Komunikazioa:
Kapitulu berean sartzen dira kudeaketari buruzko informazioa, informazio orokorra eta instituzionala, eta sozietatearen informazioa.

Kooperatiba batean, bereziki garrantzitsua da bazkide langilearentzat eta erakundearentzat berarentzat informazio maila onak izatea ezarritako barne-komunikazioko prozesuen bidez. Hor sartzen dira goranzko eta beheranzko informazioa eta bazkideek egiten dituzten ekarpen, iradokizun eta ideien bilketa. Bereziki garrantzitsua da hura bideratzea, erakundea eraginkorra izan dadin egitura funtzionalaren bidez edo organo sozialen bidez, kasuan kasuko komunikazio, kudeaketa edo sozietate motaren arabera.

5. Taldearen lehentasuna banakakoaren gainetik. Barne-elkartasuna:
Elkarlana sustatzea da, elkarri laguntza ematea behar kolektiboei erantzuteko, multzoarentzat onena dena bultzatzen du, nahiz eta kasuren batean norbanakoak gauza batzuei uko egin behar izaten dien epe laburrean. Alde horretatik, balio horrekin koherenteak dira aurrezkia eta inbertsioa gastuaren gainetik jartzea, epe luzea epe laburraren gainetik eta gehiengoaren erabakiak norberarenak balira bezala hartzea.

6. Dinamismoa. Aldaketetara egokitzea:
Dinamismoaren balioa honela defini daiteke: bazkide langileek eta erakunde osoak jarduteko ohiturak aldatzeko eta berritzeko duten jarrera. Beharrezkoa da ekimenari eusteko eta aukeratutako jarduera- edo negozio-sektoreetan punta-puntako enpresa izateko, eta definitu diren gainerako balioak beteko direla bermatzeko modu bakarra.

7. Bezeroari erantzutea:
Bezeroaren gogobetetasuna da Eroski, S.Coop.-en oinarrizko iparra. Eta horrek eskatzen du bezeroak ezagutzea, haien kexei, kezkei eta hobetzeko proposamenei buruzko informazioa jasotzea, haien eskaerei beti erantzutea eta haien beharrei aurrea hartzea, leialak izan daitezen kooperatibaren markarekin, produktuekin eta ikurrekin.

Kontsumitzaileari buruzko kontzeptuek berdin-berdin balio dute barne-bezeroentzat ere. Hornitzailea eta barne-bezeroa kooperatiba berekoak izateak ez du aldatzen bien artean ezarri behar den zerbitzu-harremanaren funtsa.

8. Bizi kalitatea:
Balio horrek garrantzitsutzat jotzen du laneko baldintza orokorretan maila onak lortzea: egutegiak, segurtasun sistemak eta arriskuen prebentzioa, uniformeak, laneko gogobetetasuna, ordainsaria….
Bizi kalitateari buruzko iritzia subjektiboa da beti. Ingurune hurbilarekiko harremanean gertatzen da edo aurreko baldintzek denboran izan duten bilakaera kontuan hartuta. Ezinbestean, baldintza objektiboek zerikusia izan behar dute egindako jardueren baldintzekin eta lehiakideek inguruabar berberetan dituzten baldintzekin.

Hala, banaketa-jarduera bereziki bizia da jai-bezperetan; jarduera batzuek dendak ireki aurretik bukatuta egon behar dute, eta horrek gauez lan egitea eskatzen du, etab. Horregatik guztiagatik, bizi-kalitatearen hobekuntzek bateragarriak izan behar dute lanbidearen ezaugarriekin.

9. Konpromiso soziala inguruarekin. Kanpo-elkartasuna:

Konpromiso soziala inguruarekin. Kanpo-elkartasuna
Balio horren esanahiak zerikusia du inguruko gizartea hobetzeko bazkide langileak berari dagokion erantzukizun-kuota onartzearekin.

Eroski, S.Coop. kontsumoko kooperatiba da, eta konpromiso sozialaren nolakoa, neurri handi batean, puntu horretatik abiatuta zehazten da. Herritarrari itzuli egin behar zaio kooperatibari eman dionetik, eta hobetu egin behar da kontsumo-jarduera eta osasunean eta ingurumenean duen eragina, eta lagundu egin behar dira kooperatibaren nortasunarekin gehien identifikatzen diren ekimen sozialak.

Enpresek erantzukizun handia dute ingurunean gertatzen den horretan. Ematen denaren eta jasotzen denaren arteko balantzea hobetuz jardun behar da. Enplegua eta aberastasuna sortzea, lurralde bakoitzean gehien sentitzen diren beharrekin identifikatzea eta horiek konpontzeko lankidetzan aritzea funtsezkoak dira enpresa arduratsu batean.

10. Profesionalizazioa:
Balio gisa, profesionalizazioak esan nahi du bazkide bakoitzak gai izan behar duela bere ogibide edo eginkizunak onenen pareko mailan betetzeko. Halaber, esan nahi du erakundeak, oro har, lehiakortasun handia lortzen duela prozesu eta eragiketa guztietan.

Banakako balioen barruan aipatu dugun garapen pertsonal eta profesionaletik hurbil dago balio hori. Kasu honetan, alderdi enpresarialaren eta lehiakortasunaren pisua nabarmenagoa da.

EROSKI Kooperatiba Elkarteko gobernu-egitura

Antolakuntza egitura

Gure gobernu-eredua EROSKI Taldearen bi erabaki-alor nagusien arteko bereizketaren inguruan egituratzen da: Kontseilu Errektorea eta Zuzendaritza Kontseilua. Eredu honen lerrokatzea eta kudeaketa eraginkorra bermatzeko koordinazio-oinarri sendoak ditugu bi organo horien eta dagozkien batzordeen artean.

Batzar Nagusia

Zaintza Batzordea

Errekurtso Batzordea

Kontsumoko Prestaketa Batzarrak

Laneko Prestaketa Batzarrak

Kontseilu Kontsumerista

Artezkaritza Kontseilua

Gizarte Kontseilua

Tokiko Batzordeak

Zuzendaritza Kontseilua

Ordezko Batzordeak

Kontsumitzaileen tokiko kontseiluak

Langileen kontseilu ordezkariak

Bazkide kontsumitzaileak

Bazkide langileak

Funtzionamendurako oinarrizko arauak

EROSKI S Coop-en Kooperatibaren Barne Erregimeneko Araudiak eta Estatutu Sozialek ezartzen dituzte funtzionamendurako oinarrizko arauak.

EROSKI S Coop-en Kooperatibaren Barne Erregimeneko Araudiak eta Estatutu Sozialek ezartzen dituzte funtzionamendurako oinarrizko arauak.

Kontsulta itzazu gure Estatutu Sozialak , aprobados por la Asamblea General de Delegados/as el 15 de julio de 2020.
Kontsulta ezazu gure Barne Erregimeneko Araudia , aprobado por la Asamblea General de Delegados/as el 15 de julio de 2020.

Batzar Orokorra

Boto-ordezkatzeak

Boto-ordezkatzeak: Estatutu Sozialen 52.7 artikuluan xedatzen da Batzar Orokorrean botoa ordezkatzeko aukera izango dela. Bertaratu bakoitzak …

Boto-ordezkatzeak: Estatutu Sozialen 52.7 artikuluan xedatzen da Batzar Orokorrean botoa ordezkatzeko aukera izango dela. Bertaratu bakoitzak ordezkatutako boto bakar bat izan ahalko du, bere botoaz gain. Boto-ordezkatzea jarraian adierazitako moduetan burutu ahalko da: idazki autografo bidez edo notario-akta bidez edo Kooperatibaren Idazkaritzaren aurreko agerraldi bidez edo ordezkapen idazkiko sinadura agintaritza eskudun baten aurrean edo beste modu fede-emaile batean legitimatuta. Boto-ordezkatzea Batzar jakin baterako burutu ahalko da soilik.

Zaintza Batzordeari dagokio ordezkaritza egiaztatzen duen idazkiaren egokitasunaren inguruko erabakia hartzea.

Inprimakia pertsonalki eta izenez helaraziko zaio Batzar Orokorreko delegatu bakoitzari, nahikoa aurrerapenarekin.

Informazio eskubidea egikaritzea: Kooperatibaren Estatutu Sozialen 19.5 artikuluan arautzen da informazio jasotzeko eskubidea.

Batzar Orokorrak, gaien zerrendaren arabera, ekitaldi ekonomikoaren kontuen inguruko eztabaidak burutu eta erabakiak hartu behar dituenean, ordena honi jarraituta jakinarazi beharko dira, Kooperatibaren egoitza sozialean, deialdia argitaratzen den egunetik hasita eta Batzarra burutzen den egunera arte: balantzea, galera-irabazien kontua, azalpen-memoria eta soberakinen eta kooperatibaz kanpoko helburuen banaketa edo galeren egozketa. Epe horretan zehar, bazkideek dokumentazioa aztertzeko aukera izango dute eta Kontseilu Errektoreari egokitzat jotzen dituzten horren inguruko azalpenak edo argibideak eskatu ahalko dizkiote, Batzar Orokorrean erantzungo direnak. Eskaera horiek gutxienez ere bost laneguneko aurrerapenarekin aurkeztu beharko dira, Batzar Orokorraren aurretik.

Gaien zerrendak barne izango balu izaera ekonomikoko beste edozein gai, aurreko paragrafoan xedatutakoa aplikatuko da, baina Batzarrean jorratuko den gai ekonomikoa islatzen duen oinarrizko dokumentazioari dagokionez eta auditoretza txostenaren beharrik gabe.

Gobernu sozietarioaren egitura. Kontseilu errektorea

Zuzendaritza Nagusia da bertako burua, eta hor parte hartzen dute Departamentuetako Zuzendaritzek eta Zuzendaritza Nagusiak une bakoitzean egokitzat jotzen dituen pertsona guztiek. Gaur egun honako pertsona hauek osatzen dute:

Kontseilu Errektorea da Kooperatibaren gobernuaz, kudeaketaz eta ordezkaritzaz arduratzen den gobernu-organoa eta Legean, Estatutuetan eta Batzar Orokorrak ezarritako politika orokorrean xedatutakoa bete behar du. Kontseilu Errektoreari dagozkio Legean edo Estatutuetan beste sozietate-organo batzuei erreserbatu ez zaizkien ahalmen guztiak.

Osaera

Eroski S Coop-eko Kontseilu Errektorea Batzar Nagusiak hautatutako hamabi titularrek, bazkide kontsumitzaileen komunitateko sei kidek eta bazkide …

Eroski S Coop-eko Kontseilu Errektorea Batzar Nagusiak hautatutako hamabi titularrek, bazkide kontsumitzaileen komunitateko sei kidek eta bazkide langileen komunitateko sei kidek osatzen dute, eta bazkide kontsumitzaile bat da lehendakaria.

Eroski S Coop-en Kontseilu Errektorea bazkide kontsumitzaileen komunitateko sei kidek eta bazkide langileen komunitateko sei kidek osatzen dute eta bazkide kontsumitzaile bat du presidente.

Organoko kide guztiak izendatu ondoren, haiek izendatzen dituzte lehendakaritzako, lehendakariordetzako eta idazkaritzako karguak.

Administrazio-organoa honako kideek osatzen dute:

Leire Mugerza Garate

Lehendakaria

Fecha último nombramiento: 26/05/2022

Sonia Ortubai Balanzategui

Idazkaria

Fecha último nombramiento: 15/07/2020

Asun Bastida Sagarzazu

Lehendakariordea

Fecha último nombramiento: 26/05/2022

María Carmen Iñurria Landeras

Kidea

Fecha último nombramiento: 15/07/2020

Edorta Herce Susperregui

Kidea

Fecha último nombramiento: 26/05/2022

Ana Isabel Zariquiegui Asiain

Kidea

Fecha último nombramiento: 15/07/2020

Javier Pascual Sánchez

Kidea

Fecha último nombramiento: 15/07/2020

Oscar Goitia Zubizarreta

Kidea

Fecha último nombramiento: 15/07/2020

Maria Zulima Valdivielso Martínez

Kidea

Fecha último nombramiento: 26/05/2022

Mikel Gantxegi Gantxegi

Kidea

Fecha último nombramiento: 23/01/2024

Maria Victoria Fernández Gómez

Kidea

Fecha último nombramiento: 26/05/2022

Karmelo Lekue Alberdi

Kidea

Fecha último nombramiento: 01/08/2022

Barne egitura hierarkikoa. Zuzendaritza batzordea

Zuzendaritza Batzordea zuzendaritzaren kontsulta eta aholkularitza organoa da, baita zuzendaritza taldearen eginkizunak koordinatzeko organoa ere.

Osaera

Zuzendaritza Nagusia da bertako burua, eta hor parte hartzen dute Departamentuetako Zuzendaritzek eta Zuzendaritza Nagusiak une bakoitzean egokitzat …

Zuzendaritza Nagusia da bertako burua, eta hor parte hartzen dute Departamentuetako Zuzendaritzek eta Zuzendaritza Nagusiak une bakoitzean egokitzat jotzen dituen pertsona guztiek. Gaur egun honako pertsona hauek osatzen dute:

Composición

Está presidido por la Dirección General y forman parte del mismo las Direcciones de Departamentos, y cuantas personas juzgue conveniente, en cada …

Está presidido por la Dirección General y forman parte del mismo las Direcciones de Departamentos, y cuantas personas juzgue conveniente, en cada momento, la Dirección General. Actualmente está compuesto por las siguientes personas:

Javier Amezaga Salazar

Zuzendari korporatiboa

Alberto Madariaga Pérez

Operazio zuzendaria

Enrique Monzonis Leno

Berrikuntza eta sistemen zuzendaria

Eva Miren Ugarte Arregui

Marketing zuzendaria

Beatriz Santos Vesga

Merkataritza zuzendaria

Josu Mugarra Urrutia

Ecofin-eko zuzendaria

Íñigo Arias Ajarrista

Hipermerkatu eta online zuzendaria

EROSKIren Auditoretza eta Betetze Batzordea

Auditoretza eta Betetze Batzordea informazioko eta aholkularitzako barne-organoa da, Administrazio Kontseiluak sortua, eta ez du eginkizun …

Auditoretza eta Betetze Batzordea informazioko eta aholkularitzako barne-organoa da, Administrazio Kontseiluak sortua, eta ez du eginkizun exekutiborik, informatzeko, aholkatzeko eta proposamenak egiteko ahalmena du bere jardun-eremuan.

Auditoretza Batzordeak, besteak beste, jarraian adierazitako ardurak ditu:

  1. Kanpoko auditoretzari dagokionez, kontratazio irizpideen eta auditorearen izendapena, kargu-uztea eta berrautapena proposatzeko ardura du, betiere haren independentzia ziurtatuta, auditoretzaren emaitza eta hobekuntzarako gomendioen barne ezarpena ebaluatuta eta Kontseilu Errektorearekin komunikazioa mantenduta.
  2. Barne auditoretzari dagokionez, Kontseiluari helarazten dio erantzulearen hautaketa, izendapen eta kargu-uztearen proposamena, erantzulearen independentzia, objektibotasuna eta eraginkortasuna ziurtatzen ditu, erantzulearen jarduketak gainbegiratu eta zuzentzen ditu eta erantzulearen gomendioak erakundean zein neurritan ezartzen diren egiaztatzen du.
  3. Finantza Informazioaren Barne Kontrolerako Sistemen gainbegiratzeari dagokionez, sistema hauen prestaketa eta aurkezpen prozesuak eta baita osotasuna ere gainbegiratzeko ardura du. Argitaratu behar den finantza informazioaren edukiak berrikusten ditu, sei hileko txostena urteko txostenaren irizpide berdinekin burutzen dela ziurtatzen du, kontabilitateko printzipioen aplikazio zuzena bermatzen du eta bateratze-perimetroa behar bezala ezartzen dela ziurtatzen du.
  4. Arriskuen kudeaketari dagokionez, sistema honen eraginkortasuna gainbegiratzen du, arriskuak antzemateko barne kontrolerako sistemak dituen ahulezia nabarmenak aztertuta eta aldian behin Kontseiluari jakinarazita, eta arrisku politikek dauden arrisku mota guztiak antzematea eta saihestea ahalbidetzen dutela ziurtatzen du. Halaber, bere ardurapekoak dira arrisku-mapa prestatzeko irizpideak eta mapa horren berrikuspena, onargarritzat jotzen diren arrisku-mailak, arriskuak leuntzeko aurreikusitako neurrien aplikazioa eta arriskuak eta horiek kontuetan duten eragina kudeatzeko eta kontrolatzeko erabiltzen diren barne sistemak.
  5. Gobernu korporatiboari dagokionez, erakundearen gobernu korporatiboko sistemaren egitura diseinatu eta proposatzen du eta Kontseiluak onartu beharreko Gobernu Korporatiboaren Urteko Txostenaren edukiak gainbegiratzen ditu, webgunearen informazio eta funtzionamendu egokiarekin batera.
  6. Betetze programari dagokionez, programa honen garapena, ezarpena, zabalkundea, funtzionamendua eta eraginkortasuna bermatzen ditu erakunde barruan, salaketetarako kanalaren funtzionamendua gainbegiratzeaz eta bermatzeaz gain, Kontseilu Errektoreari helarazten dizkion aldian behingo txostenen bitartez.

Eta gainera, Kontseiluari jakinarazten dizkio hirugarrenekin, zuzendariekin edo errektoreekin egon litezkeen interes-gatazkak, urtean behin txosten bat aurkezten dio Kontseiluari bere jardueren inguruan eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalarekin lotutako informazioa gainbegiratzen du.

Osaera

Eroski, S. Coop-en Auditoretza eta Betetze Batzordea jarraian adierazitako kideek osatzen dute:

Sonia Ortubai Balanzategui

Lehendakaria – Kategoria independentea

Edorta Herce Susperregui

Lehendakariordea – Kategoria independentea

Leire Mugerza Garate

Idazkaria – Bestelako kategoria, kanpokoa

María Carmen Iñurria Landeras

Kidea – Kategoria independentea

Karmelo Lekue Alberdi

Kidea – Bestelako kategoria, kanpokoa

Funtzionamendurako araudia

Reglamento del Comité de Auditoría y Cumplimiento de Eroski S. Coop. (30/04/2013)

Izendapenen eta Ordainsarien Batzordea

Izendapenen eta Ordainsarien Batzordea informazioko eta aholkularitzako barne-organoa da, Administrazio Kontseiluak sortua, eta ez du eginkizun …

Izendapenen eta Ordainsarien Batzordea informazioko eta aholkularitzako barne-organoa da, Administrazio Kontseiluak sortua, eta ez du eginkizun exekutiborik, informatzeko, aholkatzeko eta proposamenak egiteko ahalmena du bere jardun-eremuan.

Eroski S Coop-en Izendapen eta Ordainsarien Batzordeak honako eginkizun nagusiak ditu:

  • Kontseilu Errektorean behar diren gaitasunak, ezaguerak eta esperientzia ebaluatzea. Helburu hauetarako, Kontseilu Errektorean bete behar diren postuetarako hautagaien beharrezko eginkizun eta trebeziak definitzen ditu eta postu horietako helburuak behar bezala betetzeko beharrezkoa den denbora eta arduraldia ebaluatzen ditu.
  • Kontseilu Errektoreari genero-aniztasunaren inguruko aferen berri ematea. Bereziki, Batzordeak ordezkaritza helburu bat ezarri beharko du Kontseilu Errektorean ordezkari gutxien dituen sexurako, halakorik balego, eta, hala dagokionean, helburu hori lortzeko gidalerroak prestatu beharko ditu.
  • Postu berriak betetzeko edo kontseilari berriak izendatzeko orduan, hautaketa prozesuek inolako bereizkeriarik sortzen ez dutela bermatzea.
  • Kontseilu Errektoreari eta Batzar Orokorreko delegatuei helaraztea bazkideek burututako kontseilarien izendapenerako proposamenak, ondoren Delegatuen Batzar Orokorrak onartu beharko dituenak.
  • Momentu oro behar bezala eguneratuta mantentzea kontseilari kategoria guztiak.
  • Kontseilu Errektoreari helaraztea kontseilari bakoitzaren kategoriari buruzko txostenak, Delegatuen Batzar Orokorrak kontseilari izendatu ondoren.
  • Kontseilu Errektoreari jakinaraztea goi-zuzendarien izendapen eta kargu-uzte proposamenak eta hauen kontratuen oinarrizko baldintzak.
  • Kontseilu Errektorearen presidentearen eta sozietateko lehen gobernuaren ondorengotza aztertu eta antolatzea eta, hala dagokionean, Kontseilu Errektoreari proposamenak egitea ondorengotza hori modu ordenatu eta egokian burutu dadin.
  • Kontseilu Errektoreari proposatzea kontseilarien eta goi-zuzendarien ordainsarien politika, batzorde betearazleen edo kontseilari betearazleen ordainsarien politika eta baita azken hauen banakako ordainsariak eta gainerako kontratu-baldintzak.
  • Postu nagusietarako proposatutako izendapen eta kargu-uzteen inguruko txostenak prestatzea.
  • Kontseilu Errektorearen, bere lan-batzorde eskuordetuak eta Eroski S Coop-en gainerako sozietate-organoen jarduna definitzea eta ebaluatzea.

Osaera

Eroski, S. Coop-en Izendapen eta Ordainsarien Batzordea jarraian adierazitako kideek osatzen dute:

Oscar Goitia Zubizarreta

Lehendakaria – Kategoria independentea

Asun Bastida Sagarzazu

Lehendakariordea – Bestelako kategoria, kanpokoa

Leire Mugerza Garate

Idazkaria – Bestelako kategoria, kanpokoa

Mikel Gantxegi Gantxegi

Kidea – Kategoria independentea

Ana Isabel Zariquiegui Asiain

Kidea – Bestelako kategoria, kanpokoa

Javier Pascual Sánchez

Kidea – Bestelako kategoria, kanpokoa

Funtzionamendurako araudia

Reglamento de la Comisión de Nombramientos y Retribuciones de Eroski (19/01/2017)

Zaintza Batzordea

Zaintza Batzordeak, Kooperatibaren organoa den heinean, bere eginkizunen artean izango ditu Legean eta Estatutuetan berariaz erreserbatzen zaizkionak…

Zaintza Batzordeak, Kooperatibaren organoa den heinean, bere eginkizunen artean izango ditu Legean eta Estatutuetan berariaz erreserbatzen zaizkionak, guztiak fiskalizazio izaerakoak. Besteak beste, aipagarriak dira:

  • Hauteskunde prozesuen kontrola eta jarraipena, bozketen legezko formaltasunak errespetatzen direla bermatuta, sortzen diren gatazkak ebatzita eta boto-kontaketa burututa. Halaber, boto-kontaketaren akta prestatu eta argitaratuko du.
  • Batzar Orokorrerako emandako akreditazioen eta ordezkapenen baliozkotasunari buruzko erabakiak hartzea.
  • Kontseilu Errektoreari eskatzea ohiko Batzar Orokorraren deialdia egin dezan, betiere ekitaldia amaitu zenetik sei hilabete igaro ondoren deialdi hori burutu ez bada.
  • Ezohiko Batzar Orokorra burutu dadin eskatzea.
  • Batzar Orokorraren gaien zerrendarako gaiak proposatzea.
  • Batzar Orokorraren aurkarapen akzioak egikaritzea, legearen edo Estatutuen aurkakoak direnean.
  • Bazkideek Batzar Orokorrean planteatutako bere eskumeneko gaien berri ematea Batzar Orokorrari.
  • Lege aplikagarrietatik eratortzen diren gainerakoak.

Halaber, organo honen kideek gonbidatu gisa parte hartzen dute, hizpidearekin baina boto eskubiderik gabe, Auditoretza eta Betetze Batzordearen bileretan.

Honako kideek osatzen dute:

  • Dña. Nerea Albizuri Urigüen
  • Dña. Lurdes Arrizabalaga Calvár
  • Dña. Sara Galino Calderón

Errekurtso Batzordea

Kooperatiben arloan indarrean dauden legeetan xedatutakoaren arabera, Errekurtso Batzordea osatu zen bazkideek Kontseilu Errektoreak hartutako …

Kooperatiben arloan indarrean dauden legeetan xedatutakoaren arabera, Errekurtso Batzordea osatu zen bazkideek Kontseilu Errektoreak hartutako erabakien aurka aurkeztutako errekurtsoak izapidetzeko eta ebazteko helburuarekin, bai eta Estatutuek eta Legeak aurreikusten dituzten errekurtso guztiak izapidetu eta ebazteko ere.

Errekurtso Batzordeak hizpidea eta boto-eskubidea duten bost kide ditu, hiru langile eta bi kontsumitzaile, guztiak Batzar Orokorrean hautatuak bozketa sekretu bidez.

Batzorde honen bileretan parte hartzen du Kontseilu Errektorearen presidenteak. Halaber, deialdia luzatzen zaie ere Kontseilu Sozialaren presidenteari eta Zuzendaritza Sozialari edo lan-bazkideen eta/edo bazkide kontsumitzaileen kudeaketaren ardura duen zuzendaritzari, jorratuko den gaiaren arabera.

Errekurtso Batzordea honako kideek osatzen dute:

  • Dña. Mª Teresa Marcos Rodriguez
  • Dña. Araceli Fernández Martinez
  • Dña. Belén Varela Lodeiro
  • Dña. Pilar Arriola Díez
  • Dña. Leticia Pastor Amor

Kontseilua Soziala

Lan-bazkideekin lotutako gaiak behar bezala kudeatzeko xedearekin eratu zen Kontseilu Sozial izena duen batzorde berezi hau. Lan-bazkideek osatzen …

Lan-bazkideekin lotutako gaiak behar bezala kudeatzeko xedearekin eratu zen Kontseilu Sozial izena duen batzorde berezi hau. Lan-bazkideek osatzen dute organo hau eta bertan jorratzen dira bazkide langileekin lotura duten gaina, langile diren heinean, betiere Kooperatibaren helburu sozialarekin lotutako gainerako gaietan dituen aholkularitza eta informazio eginkizunak kaltetu gabe.

Organo honek burutzen dituen lanen artean daude:

  1. Lan-bazkideen Prestamen Batzarren presidente lanak burutzea, Kontseilu Errektoreak kasu bakoitzerako baieztatutako eskuordetze bitartez.
  2. Administrazio-organoari informazioa eta aholkua ematea eta zalantzak argitzea lan-harremanarekin zerikusia duten gai guztien inguruan, horien inguruko nahitaezko txostena prestatuta.
  3. Lehen auzialdian aztertzea eta txostena prestatzea lan-bazkideei egotzitako zigorren errekurtsoen inguruan. Arau-hauste oso larriak direnean, erabakia Kontseilu Errektoreari jakinarazi behar dio eta arau-hauste arinagoak zuzenean ebatzi ditzake, Kontseilu Errektoreak aurkakoa erabaki ezean.

Kontseilu Sozialak hamasei kide ditu. Hautatutako kideez gain, Kontseilu Sozialaren kide dira, hizpidearekin baina boto eskubiderik gabe, Kontseilu Errektoreko presidentea eta Zuzendaritza Sozialeko edo lan-bazkideen kudeaketaren ardura duen zuzendaritzako presidentea.

Actualmente, a 1 de enero de 2023, componen el Consejo Social las siguientes personas:

  • Yolanda Bilbao
  • Juan Antonio Torices
  • Susana Vanesa Abad
  • Alberto Ferrer
  • Iciar Belacortu
  • Lorenza Sanchez
  • M. Amaia Solozabal
  • Emilia Cruz
  • Maria Teresa Malumbres
  • Miren Iciar Elorriaga
  • Nora Urdampilleta
  • Sonia García
  • Iker Sustacha
  • Ana García
  • Onintze Gutiérrez
  • Roberto Hernández

Kontseilu Kontsumerista

Kontseilu Kontsumerista da Kontseilu Errektorearen kontsulta eta aholkularitza organoa, kontsumitzailearekin zerikusia duten gai guztietarako. …

Kontseilu Kontsumerista da Kontseilu Errektorearen kontsulta eta aholkularitza organoa, kontsumitzailearekin zerikusia duten gai guztietarako. Kontseilu Errektoreak, horren inguruan ezarritako arauen arabera, proposatzen dizkion eginkizun guztiak betetzen ditu. Besteak beste, aipagarriak dira:

  1. Udalerri bakoitzari dagokion Hezkuntza eta Kooperatibaren Sustapenerako eta Interes Publikoko Bestelako Helburuetarako Nahitaezko Ekarpenaren erabilera eta aplikazioa erabakitzea, Kontseilu Errektoreak definitutako irizpideen arabera eta Batzar Orokorretik eratorritako oinarrizko gidalerroak jarraituta.
  2. Bazkide kontsumitzaileen komunitate barneko hautagaiak proposatzea Kooperatibaren Kontseilu Errektoreko kide izateko, Araudian xedatutako prozeduraren arabera.
  3. Lehen auzialdian aztertzea eta txostena prestatzea kontsumo-bazkideei egotzitako zigorren errekurtsoen inguruan, betiere erabakiak Kontseilu Errektoreari jakinarazita.
  4. Egozten zaizkion aholkularitza eta informazio eginkizunak.

Organo honen osaeraren eta antolaketaren inguruko alderdiak Kooperatibaren Barne Erregimeneko Araudian araututa daude.

Informe anual de Gobierno Corporativo y otros reglamentos

Gobernu Korporatiboaren urteko txostena eta beste araudi batzuk

Gobernu korporatiboaren urteko txostenaren helburua da sozietate bakoitzeko egiturei eta gobernu-jardunbideei buruzko informazio osoa eta arrazoitua …

Gobernu korporatiboaren urteko txostenaren helburua da sozietate bakoitzeko egiturei eta gobernu-jardunbideei buruzko informazio osoa eta arrazoitua biltzea, horren bidez jakin ahal izateko zein diren erabakiak hartzeko prozesuei buruzko datuak eta sozietate-gobernuaren alderdi garrantzitsuen berri ematen duten gainerako datu guztiak, sozietatearen irudi fidela eta iritzi arrazoitua jaso dezaten merkatuak, inbertitzaileek eta akziodunek.

Informe anual de Gobierno Corporativo ejercicio 2020

Informe anual de Gobierno Corporativo ejercicio 2019

Informe anual de Gobierno Corporativo ejercicio 2018

Informe anual de Gobierno Corporativo ejercicio 2017

Informe anual de Gobierno Corporativo ejercicio 2016

Ordainsarien txostena

Administratzaile karguak ez dauka ordainsaririk. Kooperatibaren Estatutu Sozialen 57.5 artikuluaren arabera, Kontseilu Errektoreko kideei …

Administratzaile karguak ez dauka ordainsaririk. Kooperatibaren Estatutu Sozialen 57.5 artikuluaren arabera, Kontseilu Errektoreko kideei konpentsatuko zaizkie beren jardunen garapenean izandako gastuak.

Alde horretatik, 2020ko ekitaldiari dagozkion gastu konpentsatuak 2.000 euro izan dira guztira, Gobernu Korporatiboaren Urteko Txosteneko C.1.6 atalean ikus daitekeen bezala.

Araudia Betetzea

Jokabide Kode Korporatiboa