EROSKIren Emakumeen eta Gizonen Aukera Berdintasunerako Politika osatzen duten printzipioak eta konpromisoak.

  1. Berdintasunaren kudeaketa zeharkako bilakatzea. Eremu honi dagozkion jarduerak Plan Estrategikoetatik abiatuko dira, eta helburu zehatzak zehaztuko ditugu. Berdintasun Planek zuzendaritzaren babes instituzionala izango dute.
  2. Aukera-berdintasunerako Planen bitartez, berdintasunaren ikuspegia txertatuko da enpresa-kudeaketaren barruan garatzen diren estrategia guztietan, bai eta emakumeak maila guztietan sustatu eta haiek parte hartzea bultzatu ere.
  3. Pertsonalki eta profesionalki parekatzeko neurriak modu iraunkorrean sustatuko dira, EROSKI osatzen duten pertsona guztien artean, edozein sexutakoak direla ere, emakumeen presentzia kualitatiboa lortzeko, eta, hala, erakundea eraginkor bihurtzeko.
  4. Tradizionalki sexuetako batekin lotu izan diren arren bi sexuek gauza ditzaketen ohiturak, lanbideak eta rolak mantentzen dituzten oztopo fisiko eta sozialak ezabatzeko programak eta jarduerak bultzatzea.
  5. EROSKI osatzen duten pertsona guztiak sentsibilizatzea eta prestatzea, tratu- eta aukera-berdintasuna bultza dezaten, bazterkeriazko tratuak ezaba ditzaten eta ez dezaten hizkuntza modu sexista batean erabili.
  6. Irudiari eta hedapenari dagokienez, aniztasun mota guztiak islatuko dira, baita berdintasuna lortzearen gaineko konpromisoa ere.
  7. Halaber, EROSKIk beharrezko jarduerak burutuko ditu, kontsumitzaileen bidezko interesak hobeto sustatu eta babesteko, aukera-berdintasunean beti.

Behatokiaren Ibilbidea

EROSKIn berdintasuna eta bateratzea lortzeko sortu zen, eta helburu du gure langileen errealitatea ezagutaraztea eta lan-inguruneko desberdintasunak …

EROSKIn berdintasuna eta bateratzea lortzeko sortu zen, eta helburu du gure langileen errealitatea ezagutaraztea eta lan-inguruneko desberdintasunak ezabatzea. Helburu horretan 12 urtez lanean aritu diren bazkide konprometituek burutzen dute funtsezko misio hori.

Badira hamar urte baino gehiago EROSKIk Berdintasunerako Behatokia daukala, eta antolakuntza osoan printzipio hori bete dadila zaintzen du; izan ere, pertsonek duten indarrean, haien lanaren gaitasun transformatzailean eta garapen pertsonalean eta profesionalean sinesten dugu.

EROSKIren Berdintasunerako Behatokia 2005ean sortu zen, helburu hauekin: Eroskiren barruan emakumeen errealitatera hurbiltzea, lanean genero-arrazoiengatik dauden desberdintasunak ezabatzea eta haien itxaropenekin, talentuekin eta beharrekin bat datorren ingurune profesionala sortzea.

Ildo horretatik, berdintasunarekin eta bateratzearekin zerikusia duten jarduera guztiak identifikatzeko barne-marka bat sortu genuen: Cómplices

Behatokia genero-berdintasunarekin konprometituta dauden erantzukizun eta ordezkaritza sozial ezberdinetako bazkideek eratzen dute, eta sei lan-eremu hauetan antolatuta dago:

  • Hizkuntzaren erabilera.
  • Oztopo fisikoak eta osasunekoak ezabatzea.
  • Oztopo sozialak ezabatzea.
  • Garapen pertsonala eta profesionala.
  • Lan-bizitza eta bizitza pertsonala bateratzea.
  • Komunikazioa eta aitorpena.

Berdintasun Plana 2015ean berrikusi eta eguneratu zen azkenekoz, Berdintasunerako Behatokiaren eta ordezkaritza sozialeko organoaren (Sozietatearen Kontseilua) bidez, eta, Kontseilu Errektoreak formalki onartu zuen.

Berdintasun-plana aldian behin berrikusten da kontrola sozialarekin, eta talde osoak Barne Komunikazioko kanalen eta euskarrien bitartez eskura dezake.

12 urte hauetan, ekintza asko jarri dira martxan. Azpimarratzekoak dira hauek:

  • Berdintasunezko hizkuntzaren gida ezarri genuen, 2016an berriro editatu zena.
  • Bereizkeriarik gabeko hautaketarako gida sortu genuen, eta funtzio horietan erantzukizunak dituzten pertsonei prestakuntza eman genien.
  • Sexu batek soilik betetzen zituen funtzioak identifikatu eta oztopo sozial horiek hausteko jarduera-planak zehaztu ziren.
  • Prebentzioaren eta osasunaren aldetik taldearen lan-baldintzak hobetzeko jarduerak burutu dira, emakumeen baldintza fisikoak, fisiologikoak eta antropometrikoak erreferentziatzat hartuz.
  • Hainbat barne-kanpaina egiten dira urtero aukera-berdintasunaren eta erantzunkidetasunaren gainean sentsibilizatzeko.
  • Bizitza pertsonala eta lana bateratzeko hobekuntzak egin dira.

Marta Carazo, EROSKI S.Coop-en Kudeaketa Sozialeko zuzendariak EROSKIn landutako hainbat puntu garrantzitsu azpimarratu ditu.

Barne-sustapena ohikoa da Eroski Taldean, eta, ondorioz, nabarmen igo da emakumeen ehunekoa erantzukizunezko postuetan, beste enpresa lehiakideekin alderatuta.

Eroskin aitzindariak izan gara genero-gaietan, eta lehenengo banaketa-enpresa izan ginen hipermerkatu bateko gerentzian emakume bat zuena.

Emakumeek baliatzen dituzte batik bat bateratzea laguntzeko baimenak, eta horrek agerian uzten du kontzientziazio gutxi dagoela gizarte aurreratuago bat eraikitzeko behar den erantzunkidetasunaren gainean.

Gure kooperatibaren sorrera-estatutuek argi eta garbi jasotzen dute genero-berdintasuna. EROSKIn, % 80 emakumeak dira, eta printzipio hori gure antolakuntzaren maila, prozesu eta politika guztietan betetzen dugu, aukera-berdintasun garbia, tazitua eta agerikoa bermatzeko, bai harreman profesionaletan bai tratu pertsonalean.

Erantzukizunezko lanpostuetan emakume gehien dituen banaketa-enpresa gara, % 72, alegia.

Azpimarratzekoa da urteko lanpostu-igoera guztietatik % 71 emakumeak izan direla. Gainera, lana sortzen dugu desgaitasuna duten pertsonentzat, eta horien % 60 ere emakumeak dira.

Memoria

Zer da EROSKI? Hori azaltzeko, bidaia bat prestatu dugu, gure ibilbidea egituratu duten eta gure etorkizuna itxuratuko duten negozioa ulertzeko …

Zer da EROSKI? Hori azaltzeko, bidaia bat prestatu dugu, gure ibilbidea egituratu duten eta gure etorkizuna itxuratuko duten negozioa ulertzeko alderdietan eta eretan geldialdiak eginez.

Ikusi berdintasun memoria

Ahal dela jakitea

Lema honen pean, egoera latzak gainditu dituzten hainbat protagonistekin hitz egin dugu, mugak hausteko eta zailtasunak gainditzeko barne-indarrari buruz.

Marina Marroquí

Ver vídeo

Marina Marroquík, indarkeria matxistaren biktima gisa, lehen pertsonan azaldu digu nola gainditu dituen tratu txarrak ematen zizkion gizon batekin bizitzearen amesgaiztoa eta egoera horren ondorioak.

Mbaye Gil

Senegalgo gazte hau ume bat zela ontziratu zen patera batean, berarentzako eta bere familiarentzako etorkizun hobe baten bila. Gaur, COVID-19aren aurka borrokatzen du Basurtuko Ospitaletik, baina bide aski luzea egin behar izan du hara iristeko, Euskal Herriaren eta bere jaioterriko Dakarren arteko 4.500 kilometroak baino askoz luzeagoa.

Mbayek, bidaiatik bizirik irteteaz gain, pertsona migratzaileentzako aurrez ezarritako bidetik ateratzea lortu zuen. Bere historiaren berezitasunaz jakitun, orain, beste adingabeko bakar batek ere haren bizitza arriskuan jartzeko beharra ez sentitzea du helburu.

Edurne Pasaban

Edurne Pasaban alpinistaren depresioaren aurkako borrokak urrezko amaiera eman dio ‘Ahal dela jakitea’ zikloari, alegia, aurtengo Konplizeak ekitaldiaren baitan antolatutako gainditze istorioei buruzko topaketa digitalen zikloari.
Bere bizitzako arorik latzenetako bat ekarri du gogora Edurnek, zeinean gaixotasun larri bat pairatu zuen, mendirik malkartsuena baino askoz arriskutsuagoa eta behin baino gehiagotan, buruaz beste egitera bultzatu zuena.

Lekukotasunak

EROSKIrentzat, genero-berdintasuna gure enpresa-filosofiaren oinarrizko printzipioa da. Gugandik oso hurbil dauden zenbait pertsonek genero-berdintasunak haien egunerokoan duen garrantziaz mintzatu zaizkigu.

Elorrio 18-02-2020 Leire Mugerza, EROSKI © MITXI

Leire Mugerza

EROSKI S. Coop-en Kontseilu Errektoreko lehendakariak emakume izatea erantzukizunezko kargua edukitzearekin bateratzeari buruz hitz egin digu.

Zer lanpostu daukazu gaur egun? Eta zer enpresatan?

Erantzukizunezko postuetan egon naiz beti, kalitatearen, kudeaketa-sistemen edo sozietate-organoaren eremuetan, eta, gaur egun, Lea Artibai kooperatiban lan egiten dut, eraginkortasuna hobetzeko lean proiektuetan.

Erantzukizunezko lanpostua duen emakume bat zara. Nola lortu duzu bizitza familiarra eta lan-erantzukizuna bateratzea eta oreka izatea?

Emakume gehienentzat bezala, zaila izan da. 3 ume ditut, eta txikiak zirenean, oreka bilatzea oso zaila zen. Lanak denbora eskatzen dizu, familiak ere bai, eta denbora oso baliabide urria da. Momentu oso desberdinak egon dira, eta horietako batzuetan bati ala besteari eman diot lehentasuna eta horrekin lotuta hartu ditut erabakiak eremu pertsonalean edo profesionalean. Gaur egun, oreka pertsonala aurkitzea lortu dudan puntu batera iritsi naiz, ez horrenbeste bakoitzari dedikatzen diodan denborarengatik (badakit hori ez dagoela orekatuta), baina bai lasai egon naitekeelako, ez baitut beste erantzukizuna faltan botatzen bietako batekin nagoenean.

EROSKIko kontseilu errektorearen lehendakari zaren heinean, nola ikusten duzu emakumearen rola enpresan?

EROSKIn, emakumeen rola funtsezkoa da. Kooperatiba bat gara, eta langileen % 78 emakumeak dira, nola ez da ba izango? Nire iritziz, lanean jarraitu behar dugu, benetako bateratzea lortzeko (gizartean ere halaxe gertatzen da); baina kontzientziazio kulturala landu beharrean, hezkuntza landu behar dugu, emakumeen erantzukizunak ulertzeko modua aldatzeko lan egin behar dugu… Izan ere, nik uste emakumeek gero eta rol eta erantzukizun garrantzitsuagoak izango ditugula enpresetan eta presentzia handiagoa edukiko dugula, eta horretarako prest egon behar dugu. Eta guztion lana izango da hori.

Emakume izateagatik kristalezko sabairen bat, mugaren bat, izan duzu?

Kasu honetan, ni emakume pribilegiatuen artean nago, kooperatiben munduan lan egin dudalako beti, eta ez dut horrelakorik ez izan ez sentitu, guztiz kontrakoa baizik. Nik uste, nire bizitzako zenbait unetan, hoberako izan dela desberdintasun hori, eta, beraz, are harroago nago. Lan egin nuen lehen kooperatiban, lehendakari bilakatzen zen lehenbiziko emakumea izan nintzen, eta gehienbat emakumez osatutako talde batek aukeratu ninduen. Iritzi berdina dut EROSKIri buruz. Uste dut, aukeratu nauten funtzio honetarako, emakume izateak esanahi positiboa duela, eta gustatuko litzaidake sentsazio eta sentsibilitate hori gizartera eta enpresetara eramatea ere.

Marta Carazo

EROSKI S. Coop-en Kudeaketa Sozialeko zuzendaria da, eta haren bizitza familiarraren eta lan-erantzukizunaren oreka nola lortu duen kontatu digu.

“Lana eta bizitza pertsonala bateratzean izan dudan esperientzia ardatz sendo batzuetan oinarritu da. Zalantzarik gabe, niretzat, giltzarria da izan da etxean 18 urtez baino gehiagoz lan egiten daraman pertsona baten laguntza izatea. Gainera, haren jardun onarekin, etxeko lanei eta adin txikikoen eta adinekoen zaintzari izen ona ematen laguntzen du. Gehienbat emakumeek burutzen duten lan horrek gizarteari egindako ekarpena eta emakumeek horretan duten rola aldarrikatzen ditut.

Bikotekideen arteko erantzunkidetasun familiarra zereginak banatzea baino askoz gehiago da, eta lan-malgutasunaz gain, hori ere funtsezkoa da ezohiko egoera pertsonalak eta familiarrak artatu ahal izateko.

Eta, azkenik, nire ustez oso garrantzitsua da ama langilea izatearen erru-sentimendua gainditzea. Horregatik, aldarrikatzen dut emakumeek eskubidea dutela profesionalki garatu eta berezko espazioa eduki nahi izateko, inork “ama txar” izatea leporatu gabe.

Nire esperientziak erakutsi dit, eremu profesionalean eta pertsonalean zenbat eta gusturago egon, orduan eta hobea dela familiari egiten diodan ekarpena”.

Carolina Pérez Toledo

Bizkaiko Emakumezko Enpresari eta Zuzendarien Elkartearen (AED) lehendakariak azaldu digu nola ikusten dituen EROSKI Berdintasunaren arloan eta emakumeak kooperatiban betetzen rola.

“Benetako mugarria da EROSKI izatea erantzukizunezko lanpostuetan emakume gehien dituen estatuko banaketa-enpresa.

Enpresa asko krisiaz baliatu dira gure 2005eko Berdintasun Lege aitzindariaren gomendioak ez betetzeko. EROSKI rankingaren burua izatea gainontzeko enpresek luzamenduan ibili gabe jarraitu beharko luketen eredu garrantzitsua da. Ez soilik bidezkoa delako, baizik eta ziur nagoelako kudeaketa-eredu horrek abantaila asko ekarriko dizkiola EROSKIri eta haren emaitza jada onak are gehiago hobetuko dituela”.