Eroskin lan egin
Gurekin lan egin
Pertsonengan, lanbide-garapenean eta talde-lanean sinesten dugu.
Egin bat gure proiektuarekin!
Oraintxe bertan, bilatzen ari gara…
Ezagutu gure enplegu-eskaintza guztiak, hipermerkatuetan, supermerkatuetan, optiketan, bidaia-agentzietan edo egoitza sozialean.
Lan bat baino askoz ere gehiago
EROSKIko lanpostu ohikoenetako batzuk ezagutu nahi dituzu? Lehenengo pertsonan azalduko dizkizugu.
Parte hartzea da EROSKIren bereizgarrietako bat, eta euren burua kudeatzen duten lantaldeak sustatzen ditugu.
Jaione Pascuas, Pertsonen arduraduna
Parte hartzea da EROSKIren bereizgarrietako bat, eta euren burua kudeatzen duten lantaldeak sustatzen ditugu.
Jaione Pascuas, Pertsonen arduraduna
Descripción
Hemen, lehenik eta behin, pertsonak daude. Hipermerkatuko Gerentziarekin eta eskualdeko arduradunarekin batera, lantokiko langileei dagozkien alderdi guztiak koordinatzen eta zuzentzen ditu. Pertsonak Kudeatzeko Plana banatzen eta programatzen du eta alorreko alderdi kualitatiboak garatzen, programatzen eta ezartzen ditu.
Requisitos
- Goi-mailako unibertsitate-titulua izatea, ahal dela, Psikologia, Soziologia edo Zuzenbidearen alorrean (giza zientzien arloa), eta aintzat hartuko da laneko zuzenbidearen ezagutza ere.
- Giza Baliabideetako Masterra / aditua izatea, eta arlo horretan espezializatu izana egiaztatzea.
- Ezinbestekoa da gutxienez urtebeteko esperientzia izatea Giza Baliabideen alorrean.
Osasunaren eta iraunkortasunaren aldeko apustua gure egunerokoaren maxima bat da.
Jonathan Pena, Arrandegiko langileak
Osasunaren eta iraunkortasunaren aldeko apustua gure egunerokoaren maxima bat da.
Jonathan Pena, Arrandegiko langileak
Descripción
Aholkularitza aditua. Arrandegiari buruz duen ezagutza funtsezkoa da bezeroei arreta ona emateko, produktua prestatu, erakutsi, kontrolatu eta kontserbatzeko, baita kalitate aldagaiak ere, eta prezioak eguneratu eta aldian behingo inbentarioa egiteko.
Requisitos
- Esperientzia izatea arrantza ataletan, mostradorean eta ebakitzen.
Talde osoak arrakasta izateko, funtsezkoa da pertsona bakoitzaren konpromisoa eta inplikazioa.
Sarai Barbara, Dendako burua
Talde osoak arrakasta izateko, funtsezkoa da pertsona bakoitzaren konpromisoa eta inplikazioa.
Sarai Barbara, Dendako burua
Descripción
Baterako proiektu baten motibazioa. Salmenta-puntuaren kudeaketa programatzen, antolatzen eta gainbegiratzen du, hornikuntzari, ezarpenari, manipulazioari edo salmentari dagokienez. Ahalegin guztiak egiten ditu, lantaldea osatzen duten guztiekin elkarlanean, arrakasta partekatua lortzeko.
Requisitos
- Goi-mailako unibertsitate-titulua.
- Ezinbestekoa da gutxienez urtebeteko esperientzia izatea.
Gure misioa bezeroari entzutea, arreta ematea eta hutsik gabe asebetetzea da.
Estibaliz Matarran, Kutxa – Apalak betetzea
Gure misioa bezeroari entzutea, arreta ematea eta hutsik gabe asebetetzea da.
Estibaliz Matarran, Kutxa – Apalak betetzea
Descripción
Irribarre atseginarekin beti. Beste eginkizun batzuen artean, bezeroari arreta emateaz, produktuak kobratzeaz eta kutxako amaierako kontaketa egiteaz arduratzen da. Horrez gain, produktua jaso eta erakusten du, eta kontserbazioaren eta iraungipenaren kontrola egiten du, baita eskaerak eta inbentarioak ere.
Requisitos
- Esperientza izatea bezeroarentzako arretan eta kutxan.
Gurera etortzen direnen beharrei erantzun egokiena ematen dieten produktuen sorta daramagu gure dendetara.
Nerea Dolara, Kategorien kudeatzailea
Gurera etortzen direnen beharrei erantzun egokiena ematen dieten produktuen sorta daramagu gure dendetara.
Nerea Dolara, Kategorien kudeatzailea
Descripción
Irtenbide onena betiere. Bere ardurapeko kategorien merkataritza-plana zehazten, garatzen, koordinatzen eta ezartzen du, bezeroaren premiak eta merkatuaren bilakaera aztertuz. Proposamen berriak idatziz jaso, eta ardurapean dituen kategorien kudeaketan esku hartzen duten alor eta negozioekin koordinatuta dihardu, ezarritako helburuak lortze aldera.
Requisitos
- Goi-mailako unibertsitate-titulua enpresagintzan.
- Hizkuntzak.
- Ezinbestekoa da esperientzia izatea.
Zurekin” leloa dendaren txoko guztietan igar dadila lortu dugu, adibidez, tokiko ekoizle txikiei babesa emanez.
Lorena García, Elikagaien / Kutxen Alorreko arduraduna
Zurekin” leloa dendaren txoko guztietan igar dadila lortu dugu, adibidez, tokiko ekoizle txikiei babesa emanez.
Lorena García, Elikagaien / Kutxen Alorreko arduraduna
Descripción
Berme osoa. Bere ataleko Kudeaketa Planaren garapenean parte hartzen du, eta helburuak lortzeaz, kudeaketa ekonomikoaz eta lantaldea zuzendu, orientatu eta motibatzeaz arduratzen da.
Requisitos
- Erdi-mailako heziketa-zikloa.
- Manipulatzaileen karneta.