Balore Merkaturaren Espainiako Batzordearekiko komunikazioa

Orrialde honetatik kontsulta ditzakezu Sozietateak Balore Merkatuaren Espainiako Batzordeari (CNMV) bidalitako jakinarazpenak, merkatuari informazio garrantzitsua berehala jakinarazi eta zabaltzeko. Jakinarazpenak honela sailkatzen dira: informazio pribilegiatua izaten dute batetik eta bestelako informazio garrantzitsua bestetik.

Informazio pribilegiatua izaera konkretukoa da, ez publikoa, jaulkitzaile edo tresna finantzario bati buruzkoa, eta, publiko eginez gero, eragin nabarmena izan dezake prezioan; bestelako informazio garrantzitsuak, berriz, ez dio eragiten prezioari.

Horretaz gainera, eskura duzu Sozietateak igorritako informazio ekonomikoa, tarteko informazio finantzariorako eta urteko finantza txostenetarako sarbidea baliatuz.

Balore Merkatuaren Espainiako Batzordeari egindako komunikazio guztiak eskura daude webgunean, formatu elektronikoan. Zuzenean kontsulta ditzakezu honako lotura hauek erabiliz:

Inbertitzaileentzako informazioa

Jakinarazpen horiek, eta aurretik egindako guztiak, interesdunen eskura daude CNMVren webgunean. Honako lotura honetatik sar zaitezke horietara:

Jakinarazpen horiek, eta aurretik egindako guztiak, interesdunen eskura daude CNMVren webgunean. Honako lotura honetatik sar zaitezke horietara:

Bisitatu CNMVren webgunea

Informazio ekonomiko finantzarioa

Aldian behingo informazio publikoa.

Tarteko informazio finantzariotzat hartzen da finantza-egoeren joko oso bat edo tarteko aldi baterako finantza-egoera kondentsatuen joko bat duen …

Tarteko informazio finantzariotzat hartzen da finantza-egoeren joko oso bat edo tarteko aldi baterako finantza-egoera kondentsatuen joko bat duen finantza-informazio oro.

Tarteko informazio finantzarioak, une egokian aurkezten bada eta datu fidagarriak baditu, lagundu egiten du inbertitzaileek, mailegu-emaileek eta beste erabiltzaile batzuek hobeto uler dezaten erakundeak zer-nolako gaitasuna duen mozkinak eta diru-fluxuak sortzeko, bai eta nolako finantza-indarra eta likidezia duen ere.

Tarteko informazio finantzarioak honako atal hauek edukiko ditu, gutxienez:

  1. Egoera finantzario kondentsatu bat
  2. Ekitaldiko emaitzaren egoera kondentsatu bat edo egoera kondentsatuak, eta beste emaitza integral bat
  3. Ondare kondentsatuaren aldaketen egoera
  4. Efektibo kondentsatuaren fluxu-egoera bat
  5. Azalpen ohar hautatuak

Seihileko txostena (pdf)

2022 urtea

Seihileko txostena (pdf)

2021 urtea

Seihileko txostena (pdf)

2020 urtea

Seihileko txostena (pdf)

2019 urtea

Seihileko txostena (pdf)

2018 urtea

Urteko finantza txostena. Auditoretza txostena, urteko kontu auditatuak (banakakoak eta bateratuak), kudeaketa txostena eta urteko txostena

Esteka honen bidez eskura ditzakezu:

Esteka honen bidez eskura ditzakezu:

CNMVren webgunea bisitatu

Urteko EROSKIren urteko kontu Sociedades dependientes (pdf)

2022 urtea

Urteko EROSKIren urteko kontu Sociedades dependientes (pdf)

2021 urtea

Urteko EROSKIren urteko kontu Sociedades dependientes (pdf)

2020 urtea

Urteko EROSKIren urteko kontu Sociedades dependientes (pdf)

2019 urtea

Urteko EROSKIren urteko kontu Sociedades dependientes (pdf)

2018 urtea

Ekintza eta bere kapital soziala

Eroski S Coop-en Gobernu Korporatiboaren bereizgarritasuna, besteak beste, sozietate nagusia kontsumoko kooperatiba bat izatean datza. Horregatik, kontsumitzaileek zein langileek sozietatean parte hartzen dute, eta baita haren kudeaketan eta erabakietan ere. Ondorioz, EROSKI bi komunitatetan antolatuta dago: alde batetik, 1.118.006 Kontsumo Bazkide (hau da, aurreko urtean baino %5,06 gehiago, 53.883 kontsumo-bazkide berrirekin), beren izaera kontsumitzailearen inguruko kontzientzia berezia duten eta kooperatiban parte hartzea erabakitzen duten pertsonak; eta bestetik, 10.017 Lan Bazkidek (horietako 8.127 EROSKI S.Coop.-eko bazkideak) beren kapitala eta lana eskaintzen dute erakundearekin duten konpromisoaren esparruan.

Kooperatibaren kapitala osatzen dute helburu horretarako bazkideek burutzen dituzten ekarpenek, derrigorrezkoak nahiz borondatezkoak izan. Izendun titulu bidez egiaztatzen dira. Estatutuetan xedatutako mugapenaren ondorioz, bazkide bakar batek ezin du Kooperatibaren Kapital Sozialaren %25 baino gehiago eduki. Ekarpenen zenbatekoa kooperatibako bazkideen Batzar Orokorrak erabakitzen du urtero.

Zer dira EROSKIren Mendeko Finantza-ekarpenak?

EROSKIren Mendeko Finantza Ekarpenak EROSKIren produktu finantzarioa dira. Produktu hori Balore Merkatuaren araudiaren mende dago eta, 2012ko uztailetik, SEND negoziazio-plataforman kotizatzen du.

EROSKIren Ekarpenen errentagarritasuna ez dago EROSKIren emaitzen mende. Edozein direla ere merkatuko baldintzak, EROSKIren Ekarpenek beti eskaintzen dute errentagarritasunaren diferentzial positibo bat (gure kasuan Euriborrari lotuta dago).

Produktua betirauteko igorrita dago. Hau da, ez du epemuga zehatzik. Hala ere, EROSKIk aldez aurretik amortiza dezake igorpena, osorik edo partzialki, ordainketa egin denetik bost urte pasa badira behinik behin, eta balio nominalaren % 100 itzuliko die Eroskiren Mendeko Finantza Ekarpenen titular guztiei. (Hala ere, gaur egun, ez dago inolako asmorik amortizazio aurreratu posible honen inguruan).

Ondoren, Eroski S. Coop.-en Mendeko Finantza Ekarpenen gaur egungo titularrentzako informazio-liburuxkak daude. Horietan, Eroski Coop.-en Mendeko Obligazio jaulki berriak behar bezala ulertzeko behar den informazio guztia lor daiteke:

EROSKIren Mendeko Finantza Ekarpenen jaulkipena

2002. urteko jaulkipenak

EROSKIren Mendeko Finantza Ekarpenen jaulkipena

2003. urteko jaulkipenak

EROSKIren Mendeko Finantza Ekarpenen jaulkipena

2004. urteko jaulkipenak

EROSKIren Mendeko Finantza Ekarpenen jaulkipena

2007. urteko jaulkipenak

EROSKI Ekarpenen kotizazioa

EROSKI S. Coop-ek, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren (CNMV) gomendioak jarraituz, erabaki zuen eskatzea igorpenaren momentutik Aktibo …

EROSKI S. Coop-ek, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren (CNMV) gomendioak jarraituz, erabaki zuen eskatzea igorpenaren momentutik Aktibo Finantzarioen Bitartekarien Elkartean (AFBE) negoziatzen ziren EROSKIren Mendeko Finantza Ekarpenak AFBEaren barne dagoen SEND negoziazio-plataforman sar zitezen. 2012ko uztailean sartu ziren eta, harrezkero, kotizazioa aipaturiko SEND plataforman egiten da, inbertitzaile txikizkariei zuzendutako errenta finkoko igorpenen kasuan bezala.

Plataformara aldatzeak ez zuen inolako aldaketarik eragin EROSKIren Mendeko Finantza Ekarpenen titularren baldintzetan eta tituluen ezaugarrietan eta tituluek beren balio nominala mantendu dute. Interesen kalkulua eta ordainketa oraindik ere burutzen dira aldatu ez den balio nominal hori kontuan hartuta eta EROSKI S. Coop-en aldetiko amortizazio aurreratu boluntarioa oraindik ere %100ekoa da aipatu balio nominalarekiko (hala ere, gaur egun, ez dago inolako asmorik amortizazio aurreratu posible honen inguruan).

Kupoiaren ordainketa/ EROSKIren Mendeko Finantza Ekarpenen ordaina

EROSKIren Mendeko Finantza Ekarpenei dagokienez, eta Balore Merkatuen Batzorde Nazionalak egiaztatutako eta haren erregistro ofizialetan 2002ko …

EROSKIren Mendeko Finantza Ekarpenei dagokienez, eta Balore Merkatuen Batzorde Nazionalak egiaztatutako eta haren erregistro ofizialetan 2002ko ekainaren 18an, 2003ko uztailaren 11n eta 2004ko ekainaren 25ean erregistratutako Informazio Liburuxketako aurreikuspenak betez (ISIN ES 0231429004), jakinarazten dizugu 2021ko otsailaren 1etik 2022ko urtarrilaren 31ra doan eperako ezarritako kupoia %2,750ekoa izan dela.

Halaber, EROSKIren Mendeko Finantza Ekarpenen Igorpenari dagokionez, igorpen honekin lotutako dokumentazioa Balore Merkatuen Batzorde Nazionalak egiaztatu eta erregistro ofizialetan erregistratu zuen 2007ko ekainaren 19an (ISIN ES 0231429038), eta dokumentazio horretan xedatutakoa betez, jakinarazten dizugu 2020ko otsailaren 1etik 2021ko urtarrilaren 31ra doan eperako ezarritako kupoia %2,222ekoa izan dela.

Horrez gain, EROSKIren Mendeko Obligazioen Igorpenari dagokionez, igorpen honekin lotutako dokumentazioa Balore Merkatuen Batzorde Nazionalak egiaztatu eta erregistro ofizialetan erregistratu zuen 2016ko urtarrilaren 27an (ISIN ES 0231429046), eta dokumentazio horretan xedatutakoa betez, jakinarazten dizugu 2021ko otsailaren 1etik 2022ko urtarrilaren 31ra doan eperako ezarritako kupoia %2,750ekoa izan dela.

EROSKIk 2002. urtean bere lehen Mendeko Finantza Ekarpenen igorpena burutu zuenetik, kooperatibak garaiz bete du bere urteko interesak ordaintzeko konpromisoa eta jada 387 milioi euro ordaindu dizkie bere inbertitzaileei. Mendeko Finantza Ekarpenen eta Mendeko Obligazioen ordaina ez da kooperatibaren emaitza ekonomikoen mendekoa. Aldiz, Euriborra gehi 3 puntuko diferentziala aplikatzen zaie 2002 eta 2004 urte bitartean igorritako Mendeko Finantza Ekarpenei eta Mendeko Obligazioei, eta %2,5eko diferentziala 2007an igorritako Mendeko Finantza Ekarpenei.

Ordainketa hori kontuan hartuta, 2002. urtean Mendeko Finantza Ekarpenak erosi zituen inbertitzaile batek jada jaso du bere hasierako inbertsioaren zenbatekoaren %82 interes moduan, eta %91 duela urtebete burutu zen epemuga zuten Mendeko Obligazioen trukean parte hartu bazuen. 2004. urteaz geroztik Mendeko Finantza Ekarpenak izan dituen inbertitzaile batek jada jaso du inbertsioaren %70 interes moduan, edo %79 trukean parte hartu bazuen, eta 2007ko inbertitzaile batek inbertsioaren balioaren %46 berreskuratu du, edo %54 trukean parte hartzekotan.

2020. urterako, interesa %2,722eko tasan ezarri da (-%0,278 + %3ko diferentziala) 2002 eta 2004 urte bitarteko Mendeko Finantza Ekarpenen igorpenetarako eta Mendeko Obligazioen igorpenerako, eta %2,222ean (-%0,278 + %2,5eko diferentziala) 2007ko Mendeko Finantza Ekarpenen igorpenerako. Interes hauek datorren urtean ordainduko dira.

Rating

Igorpen-liburuxketan adierazitako moduan, igortzaileak eta igorpenak ez dute inolako kalifikazio-erakunderen kreditu-kalifikaziorik jaso.

Igorpen-liburuxketan adierazitako moduan, igortzaileak eta igorpenak ez dute inolako kalifikazio-erakunderen kreditu-kalifikaziorik jaso.

MFEak EROSKIren Mendeko Obligazioekin trukatzeko eskaintzaren informazio-liburuxka laburtua

Zer dira EROSKIren Mendeko Obligazioak?

EROSKIk 2016ko urtarrilean eskaini zuen EROSKIren Mendeko Finantza Ekarpenak, Truke Unibertsal boluntario baten bidez, epemuga zuten igorpen berriko Mendeko Obligazio bihurtzeko aukera.

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak (CNMV) egiaztatu zituen EROSKIren Mendeko Finantza Ekarpenak trukatzeko eskaintzaren nahitaezko informazio-liburuxka eta aldibereko 2016ko eskaintza publikoa, 12 urteko hasierako epemuga zuten igorpen berriko Mendeko Obligazioak harpidetzekoa.

Gainbegiratze organoak eragiketa baimendu zuen eta horri esker gauzatu zen Kontsumobidek 2014ko urtarrilean zuzendu zuen bitartekaritza prozesuan zehar hartutako trukearen konpromisoa. Prozesu horretan parte hartu zuten EROSKIren Mendeko Finantza Ekarpenak merkaturatu zituzten hainbat finantza erakundek eta EROSKIk, titulu horien igorlea zen heinean, modu horretan EROSKIren Mendeko Finantza Ekarpenak zituzten eta horien ordez epemuga zuten titulu berriak eskuratu nahi zituzten inbertitzaileei alternatiba bat eskaini ahal izateko.

Eskainitako trukea honakoa izan zen: EROSKIren Mendeko Finantza Ekarpenak trukatzea igorpen berriko Mendeko Obligazioengatik, EROSKIren Mendeko Finantza Ekarpenen balio nominalaren %55eko baliora arte,12 urteko hasierako epemugarekin eta Euriborra gehi 3 puntuko urteko interesak eskaintzen zituztenak; gehi trukatutako EROSKIren Mendeko Finantza Ekarpenen balio nominalaren %10 eskudirutan kobratzea eta, hala zegokionean, azken ekitaldiko urteko interesak kobratzea ere; eta EROSKIren Mendeko Finantza Ekarpenen balio nominalaren %30aren kitatzea onartzea, kontuan hartuta EROSKIren Mendeko Finantza Ekarpenek eskaintzen zuten ordaina epemugarik gabeko titulua izanagatik eskaintzen zela, baina hori jada ez zen EROSKIren Mendeko Obligazioen kasua.

Harpidetze epea 2016ko urtarrilaren 15etik urtarrilaren 27ra egon zen irekita eta, denbora horretan zehar, truke eskaintza onartzea eta igorpena harpidetzea erabaki zuten inbertitzaileek hala jakinarazi zioten finantza-erakunde parte-hartzaileari Iberclear-en, bertan baitzeuden gordailututa EROSKIren Mendeko Finantza Ekarpenak eta bertan izapidetu baitziren harpidetza eskaerak.

“Zor-titulu horrek ez zuen arazorik eman 10 urtez baino gehiagoz. Gero, krisi ekonomikoaren urterik gogorrenetan, inbertitzaile batzuk ez zeuden pozik bigarren mailako merkatuan likidezia eta kotizazio txikiagoak zeuzkatelako, eta finantza-erakundeek komertzializazioari buruzko epaiak eman zituzten; horrek egoera berria eragin zuen eta, EROSKIk titulu-igorpenean hutsik egin ez bazuen ere, egoera hori ez zetorren bat inbertitzaileei irtenbideak emateko gure nahiarekin. Horregatik parte hartu zuen EROSKIk, lankidetza jarrera ireki batekin, Kontsumobidek zuzendutako bitartekaritza prozesuan, EROSKIren Mendeko Finantza Ekarpenen finantza-erakunde merkaturatzaileen partaidetza ere izan zuena”, adierazi zuen EROSKIko finantza zuzendariak, José Ramón Anduagak, honakoa ondorioztatu aurretik: “definitutako truke aukera alderdi guztien arteko akordio posible onena da”.

Trukea burutu ondoren, eta egungo EROSKIren Mendeko Finantza Ekarpenekin gertatzen den moduan, EROSKIren Mendeko Obligazio berriek AFBE Errenta Finkoko Merkatuko SEND plataforman kotizatzen dute.

MFEak EROSKIren Mendeko Obligazioekin trukatzeko eskaintzaren informazio-liburuxka laburtua

Ikusi dokumentua

MFEak EROSKIren Mendeko Obligazioekin trukatzeko eskaintzaren informazio-liburuxka laburtua

Ikusi dokumentua

Obligaziodunen Batzarraren Deialdia

2016 ekitaldirako, EROSKIren Mendeko Obligazioen igorpena zela eta, legeak xedatutakoa betez, obligaziodunen sindikatu bat sortu zen, sindikatu horrek…

2016 ekitaldirako, EROSKIren Mendeko Obligazioen igorpena zela eta, legeak xedatutakoa betez, obligaziodunen sindikatu bat sortu zen, sindikatu horrek oraindik bilerarik burutu ez badu ere, Kapital Sozietateei buruzko Legean xedatutakoaren arabera.

Igorri ziren eta indarrean dauden Mendeko Finantza Ekarpenen ezaugarri bereziak direla eta, ez da osatu titulu hauen jabeen sindikaturik.

Truke-eskaintzaren errentagarritasun balioetsia % 3,72 eta % 2,29 UTB artekoa da

Aintzat hartuta igorpen ezberdinetan Eroskiren Mendeko Ekarpen Finantzarioetatik lortutako errenta guztiak, truke-eskaintza onartzen duten eta …

Aintzat hartuta igorpen ezberdinetan Eroskiren Mendeko Ekarpen Finantzarioetatik lortutako errenta guztiak, truke-eskaintza onartzen duten eta igorpena onetsi eta mendeko obligazioak mantentzen dituzten inbertitzaileek 2002ko igorpenerako % 3,72 UTB eta 2007ko igorpenerako % 2,29 UTB arteko errentagarritasun balioetsia lortuko dute. Balioespen hori egiteko, datozen urteetarako euribor-tasak balioetsi dira 12 hilabetera, Europako Banku Zentralak pasadan abenduaren 21ean argitaratu zituenak.

Senior bonu bermatuak

Eroski S. Coop.ek, uztailaren 20ko 11/2019 Legearen 68.4 artikuluaren arabera jaulkipenan eta zirkulazioan jarritako lege-betebeharra da, Euskadiko kooperatibena,  500 milioi euroko zenbatekorekin.

Obligazio horiek bonu seniorren jaulkipenean gauzatzen dira, AEBko legediaren arabera zuzenduak, zehazki New Yorkeko estatuaren arabera.

Senior bonu bermatuak

Senior bonu bermatuen jaulkipena

Senior bonu bermatuen jaulkipenaren itxiera

Egitate aipagarriak 2020/02/8-rarte

2020 urtea 

Informazio pribilegiatua

2022 urtea

2022 urtea

2021 urtea

Jakinarazpen horiek, eta aurretik egindako guztiak, interesdunen eskura daude CNMVren webgunean. Honako lotura honetatik sar zaitezke horietara:

Bisitatu CNMVren webgunea

Jar zaitez gurekin harremanetan

Badago Eroskiren Mendeko Finantza Ekarpenen (MFE) truke-eskaintzaren informazio liburuxka bat eta Eroskiren Mendeko Obligazioetara harpidetzeko aldi bereko eskaintza publikoa, Balore Merkatuaren Espainiako Batzordean erregistratua (CNMV). Edozein inbertitzailek eskura dezake informazio liburuxka Eroski S. Coop.-en egoitza sozialean, Iberclearreko partaide diren finantza entitateetan eta CNMVn eskatuta.

EROSKIren Mendeko Finantza Ekarpenei (MFE) edo EROSKIren Menpeko Obligazioei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezke:

Tel.: 946 211 214

Posta helbide arrunta: EROSKI S. Coop. San Agustin auzoa zk/g – Elorrio (Bizkaia).