Gardentasuna

Gardentasuna

Argitasunarekiko eta egiarekiko konpromisoa

Gure interes taldeak

Gure jarduerak eraginak sortzen ditu hainbat interes taldetan, eta alderantziz. Pertsona, talde, kolektibo eta elkarte horiek oso garrantzitsuak dira guretzat, elkarrenganako interakzio eta lankidetza baitago, urteekin indartua eta landua.



Komunikazio mekanismo espezifikoak, eta interes talde bakoitzaren kasuan indentifikaturiko funtsezko gaiak eta kezkak

Memoria lantzeko printzipioak

EROSKIn urtero egiten dugu lan gure interes taldeei aurkezten diegun jarduera informazioa hobetzeko eta zabaltzeko, erakundearen barruan eta kanpoan gardentasunarekiko dugun konpromisoaren baitan. Hori horrela izanik, Global Reporting Initiative (GRI) erakundearen estandar berriak oinarri hartuta egin dugu txosten hau; izan ere, 1997an sortutako erakunde independente hori da, gaur egun, mundu mailan, jasangarritasun txostenak egiteko erreferentzia esparru nagusia, eta hamarkada bat baino gehiago daramagu hura babesten, haren GOLD komunitateko kide moduan. Global Reporting Initiative ekimenaren estandarretan jasotako irizpide eta printzipioak aplikatzean, memoriaren eta haren edukiaren kalitatea gure interes taldeen itxaropenekin bat etortzea bilatu dugu. Gainera, azaldutako adierazleei esker, gure emaitzak datozen urteetako emaitzekin alderatu ahal izango ditugu, baita beste erakunde batzuek aurkeztutako txostenekin ere.

Materialtasunaren azterketa

2018an zehar 2017ko materialtasun azterketa eguneratu eta hobetu egin dugu EROSKIn. Materialtasunaren azterketa hori erakundearen eragin ekonomikoak, ingurumenekoak eta gizartekoak islatzeko orduan eta interes taldeen erabakietan eragiteko orduan, edo ekonomian, ingurumenean edo sozietatean inpaktua sortzeko garaian zer alderdi diren garrantzitsuenak zehazteko helburuarekin egin da. Garrantzitsutzat jotakoak materialtasun matrizean islatzen direnak dira.

Materialtasun matrizea



Informazio gehiago