EROSKI

EROSKI

EROSKI, kooperatiba izanik, kontsumo handiko ondasunak eta zerbitzuak banatzen dituen txikizkako lehen banaketa taldea da Espainian, eta erreferentziazko operadorea Galizian, Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan, Katalunian eta Balearretan. Taldearen enpresa nagusia EROSKI Koop. E. kontsumo-kooperatiba da, zeinak hiru ezaugarri biltzen baititu bere baitan: banaketa enpresa bat da, kontsumitzaileen antolakunde bat da eta proiektu kooperatibo bat da non kontsumitzaileek eta langileek protagonismoa eta subiranotasuna partekatzen duten.

Gure aberastasuna gure ingurunearena ere bada

EROSKIn, gure enpresa jarduerarekin lorturiko etekinak kooperatibako Bazkide Langileei eta Taldeko gainerako sozietateei banatu ez ezik, aberastasuna sortzen dugu zuzenean gure balio kateko eragile askotarikoetan.




Jarduera ekonomikoa

Konpromisoa osasunarekin eta jasangarritasunarekin

EROSKIn, jaio ginenetik berrogeita hamar urte honetan, kalitatezko elikaduraren alde jardun gara, eta etengabe igo ditugu geure buruari jartzen genizkion eskakizunak produktu jasangarriago bat eskaintzeko eta hala gure kontsumitzaileen beharrei erantzuteko. Geure izaera sozial markatua eta produktuarekin dugun erantzukizuna aintzat harturik, EROSKIn uste dugu denda dela tokirik aproposena elikadura ona, osasungarria eta ingurunea gehiago errespetatzen duena bultzatzeko. 2017an gure konpromisoak gizartean eta ingurumenean txertatzeko lan egin genuen, eta 2018an, EROSKIk Osasunaren eta Jasangarritasunaren alde harturiko 10 konpromisoak argitaratu ditugu. 7.800 lagunek lagundu digute konpromiso horiek zehazten, eta horiek gidatuko dute datozen urteetako bidea, egiaz kontsumitzaileei eta gizarteari inporta zaien horren alde egiteko.

Informazio gehiago

EROSKI garapen jasangarriko helburuekin bat

Gure jarduerak ez bakarrik tokikoan baizik eta maila globalean ere eragina duenez, uste dugu gure konpromisoak lerrokatu egin behar direla Garapen Jasangarriaren 17 helburuekin, Nazio Batuek 2015ean ezarriak.

Memoriako edukien zerrenda eta konpromisoekin eta GIHekin duten lotura