Ingurumena

Ingurumena

Ingurune naturala babesteko konpromisoa

Gure 5. konpromisoak kontsumoarduratsuaren alde egitea dakar. Ildo horretan diseinatu eta gauzatu behar dugu gure jarduera, ingurumenarekin errespetu handiagoz jokatuko badugu eta bide horretan ekintzak sustatuko baditugu. Ingurunearekin dugun portaera eredu hori gure erakundearen Jarrera Kodearen printzipioetako bat da; izan ere, 2002an Munduko Itunari atxikitzean berretsi genuen.

Konpromisoa ingurumenaren jasangarritasunarekin

Konpromiso hori zeharka txertatzen da erakunde osoan, ingurumenarekiko errespetua eta gizarte ongizatea gure helburu estrategikoekin lotzen dituen ingurumen politika batean. Politika horrek helburu hauek ditu batik bat: klima aldaketan dugun eragina txikitzea, natur baliabideak babestea eta jasangarritasunez erabiltzea, hondakinak ekonomia zirkularraren ereduen bidez kudeatzea eta bioaniztasuna zaintzea.



Hauek dira gure politikaren oinarrizko printzipioak:




Ingurumen hobekuntzarako ekintzak

Gure Ingurumen Politikarekin eta gure jarduerari dagozkion ingurumen alderdi garrantzitsuenekin lotuta, EROSKIren lan ildoek etengabeko hobekuntza dute oinarri, eta gure helburu estrategikoekin bat egiten dute. Horietako asko jasota datoz 5. konpromisoan (kontsumo arduratsuagoa sustatzea), 6.ean (tokiko produktu gehiago eskaintzea) eta 10.ean (bizimodu osasungarriagoa eta jasangarriagoa erraztea). Hobekuntza ekintza horiek gure produkzio ibilbidearen zenbait etapari dagozkie. Hortaz, gure erakundetik kanpoko eragileei ere konpromisoa eskatzen diegu, gure ingurumen aztarna txikitzen lagundu badezakete, bederen.


Produktuak

EROSKIn, ezinbestekoa iruditzen zaigu gure konpromisoa partekatzen duten enpresa hornitzaile arduratsuekin lankidetzan aritzea garapen jasangarriaren alde, gure eskaintzan ingurumenaren faktorea sartzeko. Gure 5. konpromisoan, osasunaren eta jasangarritasunaren aldeko konpromiso berrien harira, saiatzen gara ingurumen inpaktua txikitzen prozesu guztietan (ekoizpenaren sorburuan, dendako eragiketetan, eraldaketan eta manipulazio guztietan). Horrek esan nahi du: bultzatu egiten dugula tratamendu fitosanitarioak desagertzea, jasangarritasun ziurtagiriak lortzen ditugula gure arrandegietan, kontrolatu egiten dugula antibiotikoen erabilera eta gure hornitzaileei eskatu egiten diegula animalien ongizatea bermatuko duten jardunbideak erabil ditzatela, eta eskaintza ekologikoen alde egiten dugula.

Jatorri jasangarriaren ziurtagiria

EROSKI Natur: zapore arduratsua

2018an, aldatu egin dugu EROSKI Natur marka propioaren promesa, eta orain zapore arduratsua zin egiten dugu. Produktuak eta hornitzaileak hautatzean kalitate berezia eskatzen dugu, ez bakarrik ziurtatzeko zaporetsuak direla baizik eta baita baldintzak gehigarriak eskatzeko ere, ingurumenarekin errespetuzkoak diren jardunbideekin ekoitziak direla bermatzeko.

Animalien ongizaterako ziurtagiriak lortu ditugu gure EROSKI Natur markarako baserriko oilaskoan, Duroc arrazako txerrian eta Aragoiko arkumean. Oilaskoa, gainera, antibiotikorik gabe hazia da, eta horrek lagunduko du kontsumitzaileek medikamentuei erresistentziarik ez garatzen. Ingurumenari dagokionez, ziurtagirien bidez bermatzen dugu elikagaiak ingurumena gehiago errespetatzen duten prozesuen bidez ekoitziak izan direla. Esaterako, gure arrain fresko guztiak du MSC® (Marine Stewardship Council) ziurtagiria; haztegietako arrainak, berriz, akuikulturako GlobalG. A.P. ziurtagiria du; frutek eta berdurek ere nekazaritzako ekoizpenaren GlobalG.A.P zigilua dute, edo ekoizpen integratuko zigilu bat. Gainera, uzta bildu ondoko tratamenduak kendu ditugu gure zitrikoetan eta hezurra duten frutetan; hala, lehengaien kontsumoa gutxitu dugu, eta, horrekin batera, hondakinak. Horretaz gain, gure produktu freskoen sorta zabaldu dugu, eta sartu ditugu markan ordura arte ez zeuden balioko produktuak, hala nola okindegia eta arrautzak. Arrautzei dagokienez, lasai mugitzeko lekua duten etxaldeetan hazten diren oiloenak dira, aire zabalean ibiltzeko aukera ere badutenenak.

Belle Natural: COSMOS Natural kosmetikako ziurtagiria
2018an COSMOS NATURAL ziurtagiria duen kosmetikako lehen produktu saila atera dugu marka propioan. Hamasei produktu dira, eta baliagarriak dira higienearen eta edergintzaren egunerokoan oinarrizko beharrizanak egiteko; gure belle NATURAL markakoak dira.

Sail osoak du kosmetiko naturalaren ziurtagiria, COSMOSen estandarrak betetzen baititu, eta ECOCERT nazioarteko erakunde ospetsuak homologatuta dago. Araudi horrek, besteren artean, honako alderdi hauek erregulatzen ditu: osagaia, ekoizpena, bilkaria, etiketa eta ingurumen kudeaketa. Horren arabera, zenbait parametro erabili beharra dago, eta, esaterako, lehengaiek aurretik ziurtatuak egon behar dute, baita fabrikazio prozesua ere. Sail berri osoak ditu osagaien %98, behintzat, osagai naturalak edo jatorri naturalekoak, hala nola karite gurina, landare estraktuak, makadamia intxaurraren olioa eta loreen eta fruten estraktuak, esaterako, jazmina eta guayaba. Horretaz gain, eta arau gisa ez badator ere, Belle NATURAL produktuen %5ek jatorri ekologikoa dute.

Arrantza jasangarria
Itsaso eta ozeanoetako bioaniztasunaren alde lanean jarraitu nahi dugu, itsas baliabideak arrazionaltasunez baliatuta. Hori dela eta, 2016an, EROSKIren Arrantza Jasangarrirako Politika adostu genuen. Gai horretan hartutako konpromisoei erantzunez, 2018an lanean jarraitu dugu Arrantza Jasangarriaren alde, erreferentziazko nazioarteko erakundeen eskutik.
2018an, MSC arrain freskoaren zaintza katearen ziurtagiria berritu dugu, eta gure arrain eta itsaski izoztuen sortan ere ipini dugu zigilua. Legatz izoztua ere atera dugu zigiluarekin, eta, horrekin, dagoeneko, 11 arrain eta itsaski izoztu izango ditugu zigilu urdinarekin sare osoan. 2020rako, espero dugu urteko bi milioi kilo saltzea MSC ekoetiketarekin merkaturatutako arrainetik.
2018an, Espainiako lehen banaketa katea izan gara, akuikulturako GlobalG.A.P. ziurtagiriak zaintza katearen gainean egiten duen ikuskaritza gainditu duguna; horrek bermatzen du gure arrandegian saltzen ditugun espezieak –era horretan hazitakoak– bide seguruak eta jasangarriak erabiliz ekoitziak izan direla.
Gure atun kontserba guztia jatorri jasangarrikoa dela bermatu ez ezik, dauden hiru arrantza modurik arduratsuenekin harrapatuak izateko baldintza gehitu diogu konpromisoari: Atun Arrantza Arduratsua, FAD objekturik gabe, MSC eta Fishery Improvement Project. Xede horrekin, hitzarmen bat egin dugu gure hornitzaileekin, era horretara harrapatutakoa izan behar duela atun guztiaren %40.

“Fruta eta barazki itsusiak”, elikagaien zarrastelkeriaren kontra

Según la Organización de las Naciones Unidas para la AlElikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO) emandako datuen arabera, munduan ekoizten diren elikagaien herena zaborretara joaten da urtero-urtero. EROSKIn, nekazaritza sektorearen jasangarritasunarekin hartu dugun konpromisoaren alde eta elikagaien zarrastelkeriaren kontra, duten itxuragatik edo tamainagatik “itsusi” izendatutako fruten eta ortuarien barietateak merkaturatzea erabaki dugu.

2018an, gure sareko 560 saltokitan egin genuen kanpaina, baita 79 Caprabo eta frankiziatan ere. Aurten, Balearrak ere sartuko dira, han eraldatu diren hamalau dendek ere parte hartuko baitute. 2018an, guztira, fruta eta ortuarien 1.055 tona saldu ziren.

Ontzien eta produktuen ekodiseinua

2018an, gure plastikoen estrategia prestatzen aritu gara, eta honako konpromiso hauek hartu ditugu plastikoen kutsadura borrokatzeko:



Ingurumena gehiago errespetatzen duten poltsa sorta berria

2018 amaieran, pixkanaka, erabilera bakarreko gure gaur egungo poltsak ordezkatzen hasi gara, eta, horien ordez, landare jatorriko konpostagarriak jartzen. Gure on line zerbitzuan ere erabiltzen hasiak gara horrelako poltsak. Gainera, poltsa berrerabilarria, AENORek ziurtatua, beste poltsa batekin ordezkatu dugu, zeina gutxienez %55 plastiko birziklatuz egina dagoen; horrela, ekonomia zirkularra indartzen dugu. Era berean, jatorri jasangarria FSCren bidez ziurtatua duen paperezko poltsa sorta berria atera dugu, gure bezeroen eskariei jaramon eginez. Horiek denak ere lehendik ditugun berrerabilgarrien osagarriak izango dira, hau da, errafiazko edo plastiko birziklatuz eginikoak eta elkartasun poltsa, zeina ingurumen eta gizarte helburuetarako erabiltzen baita. 2018an, gure poltsa berrerabilgarriei esker, erabilera bakarreko plastikozko 1.341 milioi poltsa aurreztu ditugula kalkulatzen dugu.

Logistika

Lean&Green: Logistika jasangarri baterantz

Lean&Green proiektuaren saria irabazi genuen, AECOC Ekoizleen eta Banatzaileen Elkarteak emanik. Ziurtagiri horrekin, EROSKI Taldea liderra izango da Lean&Green plataforman, kontsumoaren sektoreko beste hamabost enpresarekin. Lean&Green proiektuaren helburua da konpainia liderren sare bat eratzea jasangarritasun logistikaren alorrean, aurrezpen gaitasuna handitzeko eta CO2 emisioak %20 behintzat gutxitzeko bost urtean. Sari horrekin ziurtatzen dute ekintza plan bat aurkeztu dugula ehuneko hori jaisteko 2015etik 2020ra. Horniketa kateak eragiten dituen igorpenak murrizteko plataforma berezia da Lean&Green, Europan dagoen handiena. Lau urte honetan, %14 gutxitu dugu garraioan igortzen dugun CO2 kopurua, hau da, 11.000 tonatik gora gutxiago.

Gure garraio ereduaren ardatzetan efizientzia eta jasangarritasuna jartzea

Denda ekoeraginkorrak

EROSKIren sare komertziala “zurekin” eredura berritzeak eta zabaltzeak orobat dakartza ingurumen irizpideen araberako hobekuntzak dela eraikuntzan eta dela kudeaketan. Gure eredu berrituak efizientzia hobetzen du, hotz, klimatizazio eta argiztapen sistema eta ekipamendu berrien bitartez. Energia arloko eraginkortasuna ez ezik, zero zabor ereduko kudeaketa ere egiten dugu saltoki sare horretan, eta, ondorioz, “EROSKI zurekin” ereduko dendak punta -puntakoak dira jasangarritasun eta ingurumen politikan.

Saltokiak jasangarritasunez eraikitzea eta hornitzea

Energia gutxiago kontsumitzen duten eta ingurumen eragin txikiagoa duten diseinu eta ekipamenduen alde egiten dugu. Hona hemen, ezarritako neurrien adibide batzuk:
  • LED argiztapena: Argi guztiak azken belaunaldiko LED motakoak dira, eta automata batetik pizten dira, eta horrekin erabilera optimizatuen dugu, eta gaueko argi kutsadura gutxitzen.
  • Hotz instalazioak: Hotzerako altzariak direla eta, azken belaunaldiko altzariak ditugu, beiraz hornitutako ateekin, dendako korridoreak ez hozteko, eta produktuen kontserbazio hobea bermatzeko, tenperatura zorrotz mantenduz; gainera, hartara, bezeroen erosotasunari mesede egiten dio.
  • Berotegi efektuko eragin txikiko hozgarriak erabiltzea: Erabiltzen ditugun gas hozgarriek ozono geruza agortzeko ahalmen nulua, atmosfera berotzeko potentzial txikia eta energia eraginkortasun handia dute.
  • Klimatizazioa: Klima kudeaketa sisteman integratuta dago, eta horrek airearen tenperatura, hezetasuna eta kalitatea kontrolatzen ditu, urruneko zaintza sistema baten bidez, kontsumo elektrikoa handitzen duten gertakariak izaten direnean. Instalazioak sare analizadoreak ditu, kontsumoa kontrolatzeko, bertako analisi software batean integratuta.

Ekonomia zirkularra

Hondakinen kudeaketa eta balorizazioa prebentzioan eta ekonomia zirkularreko eredu baten erabileran oinarritzen ditugu.
  • Hondakinak gutxitzea: Gure jardueran sortzen diren hondakinak gutxitzeko lan egiten dugu. Besteak beste, ekodiseinua erabiltzen dugu marka propioko produktuetan, iraungitze data hurbil duten produktu freskoen promozioa egiten dugu, eta kontsumorako egokiak izan arren salmentatik kendu diren elikagaiak ematen ditugu gizarte bazterketako arriskuan diren pertsonentzat, “Zero Hondakin” programaren bidez.
  • Hondakinak kudeatzea eta baloritzatzea: Ekonomia zirkularraren ikuspegitik, alderantzizko logistikako prozesuak bultzatzen ditugu, dendetatik plataformetara eta enpresa hornitzaileetara, sortzen ditugun hondakin organiko eta ez-organikoak behar bezala berrerabiltzeko. Hondakin kantitatea minimizatzeaz gain, beste prozesu produktibo batzuetan lehengai birjinarik ez erabiltzea ere esan nahi du horrek.
 

Kontsumitzaileak

EROSKIn, ondo dakigu pertsona bakoitzak ingurumena babesten lagundu dezakeela, kontsumo eredu jasangarri eta arduratsu bat aukeratuz gero. Kontsumitzaileen prestakuntzara eta kontzientziaziora bideratzen dugu gure ahalegina, sentsibilizazio kanpainak eginez eta eduki pedagogikoak argitaratuz gure web plataformetan eta beste euskarri informatibo batzuetan. Gainera, helburu horrekin bat, bezerorekin, langileekin eta instituzioekin elkarlanean jarduteko ekimenak sustatzen eta garatzen ditugu.