Elikadura osasungarria
Elikadura osasungarria
Kontsumitzaileekin konprometituak
Kontsumitzaileen osasunaz eta ongizateaz kezkatzea gure izatearen parte da; horregatik, lan ildo ugari ditugu gure bezeroei bizimodu osasungarriagoa errazteko.
Gure ekarpena elikadura osasungarriari
Gaur egun, osasun arazo jakin batzuen erronka dago, eta arazo horiei jateko ohiturekin har diezaiekegu aurrea; esaterako, gizentasunari. Hori dela eta, elikadura orekatua eta ohitura osasungarriak funtsezkoak dira norbanakoaren eta kolektiboaren ongizaterako. Osasunaren eta elikaduraren inguruan egiten ditugun proposamenak bat datoz komunitate zientifikoak aipatzen dituen behar eta lehentasunekin; horretarako, EROSKI Fundazioaren Zientzialari Batzordea dago, zeinak epe erdira eta luzera begirako estrategia zehazten baitigu elikadura osasungarriaren aldeko konpromisoa bete dezagun. Aholkularitza organo horretan, diziplina askotako profesionalak daude, osasunekoak, nutriziokoak, elikadurakoak, sukaldaritzakoak eta gastronomiakoak. Hala, ebidentzia zientifikoaren ekarpen jantzi eta independente bat ematen digute, eta, kanpoko ikuspegi horren bitartez, aberastu egiten da gure proposamena. Aholkularitza horren osagarri, kontsumitzaileen iradokizunak eta kezkak jasotzen ditugu, kooperatiba etengabe ari baita haiei arreta jartzen bere partaidetza kanalen bitartez.
EROSKIn, elikadura orekatua eta segurua bermatzen duten produktuak eskaintzen ditugu. 2018an, gantzak, azukreak eta gatzak murriztu genituen 300 bat produktutan, eta haien nutrizio soslaia hobetu genuen, osasungarriagoak izan daitezen. Horretaz gainera, gure ustez, herritarren osasunari eta ongizateari egiten diogun ekarpena egiteko, produktu eskaintza bat egin behar zaie nutrizio premia espezifikoak dituztenei, hala nola zeliakoei, zeintzuekin lankidetza estuan aritzen baikara.