Elikadura osasungarria

Elikadura osasungarria

Kontsumitzaileekin konprometituak

Kontsumitzaileen osasunaz eta ongizateaz kezkatzea gure izatearen parte da; horregatik, lan ildo ugari ditugu gure bezeroei bizimodu osasungarriagoa errazteko.

Gure ekarpena elikadura osasungarriari

Gaur egun, osasun arazo jakin batzuen erronka dago, eta arazo horiei jateko ohiturekin har diezaiekegu aurrea; esaterako, gizentasunari. Hori dela eta, elikadura orekatua eta ohitura osasungarriak funtsezkoak dira norbanakoaren eta kolektiboaren ongizaterako. Osasunaren eta elikaduraren inguruan egiten ditugun proposamenak bat datoz komunitate zientifikoak aipatzen dituen behar eta lehentasunekin; horretarako, EROSKI Fundazioaren Zientzialari Batzordea dago, zeinak epe erdira eta luzera begirako estrategia zehazten baitigu elikadura osasungarriaren aldeko konpromisoa bete dezagun. Aholkularitza organo horretan, diziplina askotako profesionalak daude, osasunekoak, nutriziokoak, elikadurakoak, sukaldaritzakoak eta gastronomiakoak. Hala, ebidentzia zientifikoaren ekarpen jantzi eta independente bat ematen digute, eta, kanpoko ikuspegi horren bitartez, aberastu egiten da gure proposamena. Aholkularitza horren osagarri, kontsumitzaileen iradokizunak eta kezkak jasotzen ditugu, kooperatiba etengabe ari baita haiei arreta jartzen bere partaidetza kanalen bitartez.

EROSKIn, elikadura orekatua eta segurua bermatzen duten produktuak eskaintzen ditugu. 2018an, gantzak, azukreak eta gatzak murriztu genituen 300 bat produktutan, eta haien nutrizio soslaia hobetu genuen, osasungarriagoak izan daitezen. Horretaz gainera, gure ustez, herritarren osasunari eta ongizateari egiten diogun ekarpena egiteko, produktu eskaintza bat egin behar zaie nutrizio premia espezifikoak dituztenei, hala nola zeliakoei, zeintzuekin lankidetza estuan aritzen baikara.





Elikadura segurtasuna

Produktuetan eta zerbitzuetan kalitate eta segurtasun estandar zorrotzak aplikatzen ditugu, eta gure jarduteko moduan oinarrizko zutabea da hori. EROSKIk duen Kalitatea Kudeatzeko Eredua zenbait arau, prozesu, prozedura eta tresnaren arabera egituratzen da; elementu horiek elkarri loturik doaz balio kate guztian, eta ziurtatzen dute merkaturatzen ditugun produktuak berme guztiak betetzen dituztela elikagaien segurtasunaren aldetik. Zinez uste dugu gure eredua lehiakortasun maila handia erdiesteko era optimo bat dela, eta, era berean, kontsumitzaileen eskubideak eta interesak defendatzen dituela. Informazio gehiago

Elikadura orekatua eta jasangarria

Osasunarekin dugun konpromiso ukaezina dela eta, saltzen ditugun produktuen elikagaien segurtasuna bermatu baino gehiago egiten dugu. Egunero dihardugu kontsumo aukera orekatsuagoak eta osasungarriagoak eskaintzeko eginkizunean, hala baitator gure 2. eta 3. konpromsioetan; hurrenez hurren, elikadura orekatua sustatzea eta haurren gizentasunari aurrea hartzea. Gure produktuek balio dezatela dieta orekatu bat egiteko eta lagundu dezatela jateko ohitura osasungarri bat eramaten. Horretarako, etengabe berriskusi eta hobetzen dugu haren fitxa, osasun adituek emandako gomendioen arabera. Informazio gehiago

Nutrizio behar espezifikoak

EROSKIk, 4. konpromiso honen bidez, elikadura espezifiko bat behar dutenei erantzuten die, nola eta produktuen eskaintza segurua eginez, erosketa arrunt baterako adinako kopuruan eta sakrifizio ekonomiko egokian. Informazio gehiago

Elikadura eta ohitura osasungarriak haurretatik

EROSKIn uste dugu funtsezkoa dela herritarra formatzea eta informatzea elikadura orekatua eta osasungarria eraman dezan. Alde horretatik, haurren gizentasunari aurrea hartzeko elikadura sustatzen dugu gure 3. konpromisoaren bitartez, eta eskura jartzen ditugu produktu osasungarriagoak; horretaz gain, haurrak hezten ditugu elikadura hobea izan dezaten. “Energia Hazteko” programaren arrakasta ikusita sortu genuen Elikadura Eskola. EROSKI Fundazioak 2012an jarri zuen martxan ekimen hori, Espainian gero eta gizentasun tasa handiagoa zegoelako haurretan, eta joera hori geldiarazteko. Helbururik behinena da ikasleak sentsibilizatzea, ohar daitezen zein garrantzitsua den modu orekatuan elikatzea eta bizimodu osasungarria izatea. Espainia osoko Lehen Hezkuntzako 3.192 ikastetxetako 460.401 ikaslek hartu zuten parte azken ikasturtean. Programa martxan denetik, Espainiako ikastetxeen %28,5ek parte hartu dute. Gure gogoa da bi milioi ikasle eta haien familiak heztea 2025erako. Informazio gehiago

Osasunaren eta jasangarritasunaren gaineko informazioa

10. konpromisoaren bidez, kontsumitzaileak prestatzen ditugu bizimodu osasungarria eta jasangarria errazteko, nola eta egiazko informazioa dakarten produktu independente, praktiko eta arinak eskainita, eta era aktiboan lagunduta beren erosketetan osasuna eta jasangarritasuna hobetzen. Eroski Consumer EROSKI Taldearen proiektu informatibo bat da, duela 40 urte baino gehiago abiatu genuena helburu berberarekin. Komunikazio kanal horren bitartez, asmoa da kontsumitzailea formatzea eta informatzea elikaduraz, elikadura segurtasunaz eta osasunaz, baina baita ingurumenaz, elkartasunaz, maskotez eta haur txikien arloaz, ekonomiaz eta abarrez. 2018. ekitaldia berrikuntza urtea izan da EROSKI CONSUMERentzat: edukia eskaintzeko eran pausoa eman du, berrikuntza grafikoak eta diseinuzkoak eginda, baina nortasun ikurrei uko egin gabe: kontsumitzailearentzako eduki erabilgarri eta praktikoen zorroztasuna eta inpartzialtasuna. Informazio gehiago