Gizarte Ekintza

Gizarte Ekintza



Gure ekarpena komunitateari

Guretzat, elkartasuna funtsezko printzipio bat da, gure jardueraren oinarria. Hori dela eta, EROSKIren etekinen %10 EROSKI Fundaziora joaten da urtero, gizarte arloko jarduerak gauzatzeko. Horrenbestez, ekimen propioz zein hirugarrenekin egindako hitzarmenen bidez bultzatzen dugu gure ingurunearen garapen sozial eta kulturala. Gainera, EROSKIn laguntza ekonomikoak ematen ditugu helburu sozialetarako; 2019an, 9 milioi euro inguru.

EROSKI osatzen dugunok harro gaude 2019an lankidetzan jardun garelako gizarte ekintzan adierazgarriak diren elkarte, GKE eta erakundeekin. Gainera, hamabost kanpaina baino gehiago egin ditugu kontsumitzaileari protagonismoa emanez eta inplikatuz.

2019an, guztira, 10.250.560 euro eman genituen gizarte ekintzako honako eremu hauetan:







Ekimen solidarioak

Nazioarteko lankidetza

EROSKIn uste dugu elkartasunak mugak gainditu behar dituela. Hori dela eta, gure kanpainek arreta jartzen dute urrun daudenen presazko beharretan:
  • Haurren aldeko Eguberritako kanpaina solidarioa
  • Produktuak emateko programa
  • ACNURen aldeko poltsa solidarioaren kanpaina

Tokiko elkartasun kanpainak

Elikadura arloko elkartasuneko programek guregandik hurbil dauden gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonei laguntzen diete, tokiko kanpaina solidarioak osatuta. Ekintza horien helburua da larrialdiko egoerei erantzuna ematea presente gaude herrietan, kolektibo zaurgarriak babestea eta baliabide naturalak babestea laguntzen duten kontsumo-ohiturak sustatzea.
  • Tafallako uholdeen aldeko larrialdi-kanpaina
  • Proyecto Hombre-rekin egindako kanpaina Balear Uharteetan
  • Ehun-hondakinen kudeaketa solidario eta jasangarria
Informazio gehiago

Elikadura arloko elkartasuna

Gure ingurunean oinarrizko premiak estaltzeko dauden arazoez kontsumitzaileak sentsibilizatzeko helburua dela medio, elikadura arloko elkartasun ekintzak antolatu ditugu eta gure bezeroei kausa horretan inplikatzeko modua eman.

Elkartasun kanpainak kontsumitzaileen inplikazioarekin

2019an, 23 urte bete dira Espainiako Elikagaien Bankuen Federazioarekin (FESBAL) elkarlanean hasi ginela. Urtero, bi kanpaina solidario antolatzen ditugu gure dendetan, haietan biltzen ditugun elikagaiak federazio horri emateko: "Kilo Operazioa", ekainean, eta "Elikagaien Bilketa Handia", azaroan.

Elkartasun txartela

EROSKIn gizarte-erakunde eta administrazio publikoen eskura jartzen dugu Txartel solidarioa. Horri esker, erraztu egiten zaie gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonen elikadura eta higieneko oinarrizko premiak estaltzeko xedea. 2019an, Txartel solidarioa eman diegu 20 gizarte-erakunde baino gehiagorik, probintzietako 1.000 onuradun baino gehiagori laguntzeko.

"Zero Hondakin" programa

EROSKIn, jarraitzen dugu janaririk ez alferrik galtzeko borrokan, nola eta jarduera protokolo bat artikulatuta ziurtatzeko emandako elikagai guztiak freskoak eta jateko moduan daudela. Hala, gure bezeroekin freskotasun maximoaren konpromisoa eta ontziaren itxura onarena betetzen ditugu. 2019an zehar, EROSKIk 6.748 tona elikagai baino gehiago eman dizkie kolektibo zaurgarrienei. Hau da, urteko 8.788 dieta pertsonalen baliokidea. Gainera, 2019an berriro hartu genuen parte AECOCen Elikagaiak Xahutzearen aurkako Astean, kontsumitzaileekin jardunbide egokiak partekatuta.

Informazio gehiago

Gaitasun ezberdinak edo gaixotasunak dituzten pertsonekin elkarlana

EROSKIn, ondo dakigu egunero zer erronka dituzten bestelako gaitasunak dituzten edo gaixotasun baten ondoriozko behar bereziak dituzten pertsonek. Hori dela eta, lankidetza estua daukagu pertsona horien ongizatea eta bizi kalitatea hobetzeko lan egiten duten erakundeekin. Arlo horretako proiektu eta ekimenak babestea ezinbestekoa da gure gizarte-ekintzan, eta lankidetza-hitzarmen asko sinatzean datza, desgaitasun edo hainbat gaixotasunei buruzko munduko hainbat erakunderekin.

  • FORUM-SPORT kirol inklusiboarekin
  • CAPRABO Alzheimerraren aurka
  • Minbiziaren aurkako borroka
Informazio gehiago

Familiei laguntzea

EEROSKIk elkarlan-hitzarmenak ditu familia ugariak babesten dituzten erakundeekin, hala nola Fanoc eta Familia XL. Gainera, familia mota horren behar partikularrak kontuan hartuta, abantaila bereziak eskaintzen dizkiegu gure fidelizazio-txartelen bidez. Horrela, 2019an, 20.000 familia ugarik baino gehiagok 1,3 milioi euro baino gehiagoko aurrezkiaz gozatu izan dute.

Ekimen hau dagoeneko existitzen den "Bienvenido Bebé" (Ongi etorri, haurtxoa) familiei laguntzeko programari gehitzen zaio. Horri esker, aurreko ekitaldian, 12.063 saski banatu genituen, baita haurtxoaren lehen urterako zuzendutako produktuen deskontuak eta promozioak ere.

VEGALSA-EROSKIn, urrats bat gehiago egin dugu familiei laguntzen eta Galiziako Xuntaren "Tarxeta Benvida" programara atxiki ginen 2016an. 2019an, 26.602 euro transferitu zaizkie familiei ekimen honen bidez.

Kultura, aisia eta ingurune lokalaren sustapena

EROSKIko tokiko ekimenak bultzatzea gure merkataritza-saretik hurbil dauden pertsonen ongizatea sustatzean datza, gertuko kultura eta ohiturak behar bezala nabarmentzeko.
  • Tokiko hizkuntzen sustapena eta hedapena
    EROSKIn, uste dugu tokiko hizkuntzak inguruko autonomia-erkidegoen kultura ondarearen ezinbesteko zatia direla. Hori dela eta, etengabe ari gara lanean haiek sustatzeko eta zabaltzeko.
  • Aisia eta kultura
    Kontsumitzaileei kultura hurbiltzen saiatzen gara, hainbat babesen bidez. Gainera, inguruan antolatzen diren kirol jarduerak babesten ditugu. 2019an, CAPRABOSport programaren bidez, 199.281 euro banatu genituen 118 klub amateurri jarduera fisikoaren gisako ohitura osasungarriak sustatzeko asmotan.
Informazio gehiago