Elikadura osasungarria
Elikadura osasungarria
Kontsumitzaileekin konprometituta
Gure ekarpena elikadura osasungarriari
Kontsumitzaile guztiei elikadura osasungarria eta orekatua eskaintzea da erakunde gisa dugun helburu nagusia. Horretarako, beharrak modu aktiboan aditzeaz gain, zenbait ekintza garatzen ditugu; batetik, produktu guztien kalitatea bermatzeko eta, bestetik, elikadura-ohiturekin erlazionatutako zenbait osasun arazo prebenitzen irakasteko, hala nola gizentasuna.
EROSKIn elikadura orekatua eta segurua bermatzen duten produktuetan oinarritutako eskaintza komertzialaren aldekoak gara. Horrez gain, eskaintzak kolektibo jakinen beharrak ere estali behar ditu, hala nola zeliakoak, besteak beste.
Gainera, gure osasun eta elikadura proposamenak komunitate zientifikoak ezarritako beharren eta lehentasunen araberakoak direla bermatzeko, erakunde aholkulari bat dugu: EROSKI Fundazioaren Zientzialari Batzordea. Osasunean adituak diren profesionalez osatua, lagundu eta irakatsi egiten gaitu elikadura osasungarrirako estrategiarako epe ertain eta luzerako konpromisoan.
Elikadura-segurtasuna
Elikadura orekatua eta jasangarria
Produktuaren nutrizio-mailaren hobekuntza
EROSKIn lan egiten dugu gure produktuen osaeran nutrizio-profila hobetzeko behin betiko. 2019az geroztik, 60 erreferentzia birformulatu ditugu helburu horrekin. Ondorioz, gure marka propioaren % 70ak A, B edo C balorazioa du Nutri-Score etiketan. Gainera, marka propioko 44 erreferentzia birformulatu ditugu “Elikagaien eta Edarien Osaera Hobetzeko Lankidetza Plana eta 2020ko beste neurri batzuk” programaren barruan hartutako konpromisoaren parte gisa, Elikadura-segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentziaren (AESAN) Nutrizioa, Jarduera Fisikoa eta Obesitatearen Prebentzioa (NAOS) estrategiaren barruan. Helburua da % 10era murriztea azukre erantsiak, gantz aseak eta gatza 2020rako.Horrez gain, 2019an, palma eta koko gantzak ere ezabatu ditugu marka propioko 64 erreferentziatan, eta aurrerapauso bat egin dugu 2021erako dugun helburua betetzeko: marka propioko produktuetako gantz horien % 100 kentzea.
Produktuek nutrizio eta oreka aldetik dakarten informazioa
EROSKIn badakigu kontsumitzaileei ematen diegun informazioa zein garrantzitsua den haien interesak zaindu eta babesteko; izan ere, horrela bakarrik har ditzakete haien beharren araberako erabaki informatuak. Uneoro betetzen dugu etiketatzeari buruz dagoen araudia produktu bakoitzean eta gure marka propioaren eskakizunekin. Informazio gehigarria eskaintzen dugu piktogramen bidez alergenoak errazago identifikatzeko, baita nutrizio-informazioa eskaintzen duten sistemak ere, hala nola nutrizio-semaforoa edo Nutri-Score. 2019an, Nutri-Score etiketa gehitu dugu dendetako gure marken produktu guztietan, baita 773 produkturen ontzietan eta Bazkide Bezeroei proposatutako otordu osasungarrietan errezeta guztietan ere. EROSKI Clubek osasun arloko programa aitzindari bat du, eta doan eskaintzen ditu informazio pertsonalizatua eta pizgarriak, gure Bazkide Bezero guztiek elikadura eta erosketa osasungarriagoa eta orekatsuagoa izan dezaten. Haren helburua da bezeroa orientatzea elikagaiei buruz: zein kopurutan eta maiztasunekin erabili, bai berak baita etxeko gainerako kideek ere, elikadura orekatua izateko.Informazio gehiago
Nutrizio behar espezifikoak
Osasunari eta jasangarritasunari buruzko informazioa
Elikadura eta ohitura osasungarriak haurtzarotik
Elikadura Eskola EROSKI Fundazioaren ekimen hau 2013an sortua da, herritarren artean elikadura eta ohitura osasungarriak sustatzeko. Bertan elkartzen dira osasunaren eta hezkuntzaren arloko profesionalak, gurasoak, ikasleak eta elikadura eta ohiturak hobetzeko konpromisoa duten gainerako herritarrak.
Informazio gehiago