Gardentasuna

Gardentasuna

Gure interes taldeak

Gure jarduerak eraginak sortzen ditu hainbat interes taldetan, eta alderantziz. Pertsona, talde, kolektibo eta elkarte horiek oso garrantzitsuak dira guretzat, elkarrenganako interakzio eta lankidetza baitago, urteekin indartua eta landua.



Komunikazio mekanismo espezifikoak, eta interes talde bakoitzaren kasuan identifikaturiko funtsezko gaiak eta kezkak

Memoriaren printzipioak eta lanketa

EROSKIn urtero egiten dugu lan gure interes taldeei aurkezten diegun jarduera informazioa hobetzeko eta zabaltzeko, erakundearen barruan zein kanpoan gardentasunarekiko dugun konpromisoaren baitan. Hori horrela izanik, Global Reporting Initiative (GRI) erakundearen estandarrak oinarri hartuta egin dugu memoria hau; izan ere, 1997an sortutako erakunde independente hori da, gaur egun, mundu mailan jasangarritasun txostenak egiteko erreferentzia esparru nagusia, eta hamarkada bat baino gehiago daramagu hura babesten, haren GOLD komunitateko kide moduan. GRI ekimenaren estandarretan jasotako irizpide eta printzipioak aplikatzean, memoriaren eta haren edukiaren kalitatea gure interes taldeen itxaropenekin bat etortzea bilatu dugu. Gainera, azaldutako adierazleei esker, gure emaitzak datozen urteetako emaitzekin alderatu ahal izango ditugu, baita beste erakunde batzuek aurkeztutako txostenekin ere.

Materialtasun azterketa

2019ko Jasangarritasun Memoria prestatzeko, aurreko urteko materialtasun azterketa eguneratu dugu. Azterketa horren helburua da zehaztea zeintzuk diren alderdi garrantzitsuak EROSKIren eragin ekonomikoak, ingurumenekoak eta gizartekoak islatzeko orduan, interes taldeen erabakietan eragiten dute, edo inpaktua sortzen dute ekonomian, ingurumenean edo sozietatean. Materialtzat (garrantzitsutzat) jotakoak materialtasun matrizean islatzen direnak dira.



Informazio gehiago