Gizarte Ekintza

Gizarte Ekintza

Konpromisoa herritarrekin

EROSKIn, sortu ginenetik, gizarte ekintzan dihardugu, modu batera baino gehiagotara, gizarte bidezkoago eta solidarioago bat posible egiten laguntzeko.

Gure ekarpena komunitateari

Guretzat, elkartasuna funtsezko printzipio bat da, gure jardueraren oinarria. Hori dela eta, EROSKIren etekinen %10 EROSKI Fundaziora joaten da urtero, gizarte arloko jarduerak gauzatzeko. Horrenbestez, ekimen propioz zein hirugarrenekin egindako hitzarmenen bidez bultzatzen dugu gure ingurunearen garapen sozial eta kulturala. Gainera, EROSKIn laguntza ekonomikoak ematen ditugu helburu sozialetarako; 2018an, 8 milioi euro inguru.

EROSKI osatzen dugunok harro gaude 2018an lankidetzan jardun garelako gizarte ekintzan adierazgarriak diren elkarte, GKE eta erakundeekin. Gainera, hamabost kanpaina baino gehiago egin ditugu kontsumitzaileari protagonismoa emanez eta inplikatuz.

2018an, guztira, 8.500.199 euro eman genituen gizarte ekintzako honako eremu hauetan:



Ekimen solidarioak

Nazioarteko lankidetza

EROSKI sozialki arduratsua den erakundea denez, munduko desberdintasunekiko eta beharrekiko sentsibilizatuta gaude.

  • Jostailuak biltzeko kanpaina Gurutze Gorriarekin
  • Indonesiako tsunamia dela-eta egindako larrialdi kanpaina
  • Produktuak emateko programa
  • Elkartasun Izarra
  • Borondatezko lan korporatiboa
Informazio gehiago

Elikadura arloko elkartasuna

Gure ingurunean oinarrizko premiak estaltzeko dauden arazoez

kontsumitzaileak sentsibilizatzeko helburua dela medio, elikadura arloko elkartasun ekintzak antolatu ditugu eta gure bezeroei kausa horretan inplikatzeko modua eman: “Kilo Operazioa”, “Elikagaien Bilketa Handia”, “Haurrik ez otordurik gabe!”.

Elkartasun txartela

Oinarrizko beharrak asetzeko aukera ematea da helburua, baina ez asistentziaren ikuspegitik, baizik eta bazterketa egoeran eta gizarte bazterketako arriskuan dauden pertsonak gizarteratzeko prozesu zabalagoetan kokatutako ikuspegi integratzaileetatik. Hori dela eta, 2018an, elkartasun txartel birkargagarri bat inplementatzen jarraitu dugu. Horren bitartez, orain arteko paperezko txartelak ordezkatu ditugu, eta, horri esker, ekimena hedatu ahal izan dugu Aragoira, Balearretara, Galiziara eta EAEra.

Elikadura arloko elkartasuna -“Zero Hondakin” programa

EROSKIn, jarraitzen dugu janaririk ez alferrik galtzeko borrokan, nola eta jarduera protokolo bat artikulatuta ziurtatzeko emandako elikagai guztiak freskoak eta jateko moduan daudela. Hala, gure bezeroekin freskotasun maximoaren konpromisoa eta ontziaren itxura onarena betetzen ditugu. Hotz katea behar bezala mantentzen dela ziurtatzen dugu dohaintza hartzen duten erakundeen instalazioetan, eta berme berak zaintzen ditugu haien garraioan, elikagaia kontsumitua den arte.

Produktu horiek hartzaileari esleitzeko eta emateko irizpidea Espainia osoan gurekin lankidetza hitzarmena sinatu duten ehun gizarte erakunderen baino gehiagoren bidez gauzatzen da. Programaren beste helburu bat kontsumo arduratsua sustatzea da. Horretarako, elikagaien dohaintzarekin batera, kontsumitzaileak kontzientziatzeko kanpainak egiten ditugu, informazioa zein prestakuntza emateko.

Informazio gehiago

Bestelako gaitasunak dituzten edo gaixorik diren pertsonekin lankidetzan aritzea

EROSKIn, ondo dakigu egunero zer erronka dituzten bestelako gaitasunak dituzten edo gaixotasun baten ondoriozko behar bereziak dituzten pertsonek. Hori dela eta, lankidetza estua daukagu pertsona horien ongizatea eta bizi kalitatea hobetzeko lan egiten duten erakundeekin. Arlo horretako proiektuak eta ekimenak babestea ere funtsezkoa da gure gizarte ekintzan, eta, alde horretatik, hainbat lankidetza hitzarmen sinatu ditugu desgaitasunen eta zenbait gaixotasunen inguruan diharduten gizarte erakundeekin.

  • Kosta Traila, diabetesa eta giltzurrunetako gaixotasunak dituztenen alde
  • VEGALSA-EROSKI gaixotasun arraroak eta kronikoak dituztenen alde
  • WOP Fundazioa eta EROSKI elkarrekin gaixotasun neurodegeneratiboak sendatzearen alde
  • Bularreko minbiziaren aurkako borroka
  • Larruazaleko minbiziari buruz sentsibilizatzeko kanpaina
Informazio gehiago

Familiei laguntzea

EROSKIk familia ugariei laguntzeko lankidetza hitzarmenak ditu hainbat erakunderekin, hala nola HIRUKIDErekin, Fanoc-ekin eta Familia XLrekin. Gainera, 2012az geroztik, CAPRABOn, familia horien premia berezien jakinaren gainean, abantaila bereziak eskaintzen ditugu “Oro” bezeroaren izaeraren (eta Mi Club CAPRABO “Oro” txartelaren) bidez eta haren onura gehigarri guztien bidez.

Orobat, familia horiek euren erosketen %5 eurotan jasotzeko abantaila dute; zenbateko hori txartelaren saldoan sartzen da. Hala, 2018an, 13.292 familia ugarik 804.694 euro aurreztu dituzte.

Horrez gain, badago familiei laguntzeko beste programa bat: “Ongi etorri, haurtxoa”. Iaz, programa horretan, 1.358.000 saskitxo eman genituen, baita haurtxoaren lehen urtean beharrezkoak diren produktuak lortzeko deskontuak eta promozioak ere.

VEGALSA-EROSKIn, familiei laguntzeko beste pauso bat eman dugu, 2016an Galiziako Xuntaren “Tarxeta Benvida” programara atxikita.

Informazio gehiago

Kultura, aisia eta tokiko ingurunea sustatzea

Ekimen lokalagoak sustatzearekin, EROSKIk gure sare komertzialaren hurbileko jendearen ongizatean lagundu nahi du, eta balioan jarri hurbilagokoak diren kultura eta tradizioak.

  • Tokian tokiko hizkuntzen sustapena eta hedapena
    EROSKIn, tokiko hizkuntzak gure inguruko komunitateen kultura ondarearen funtsezko atalak direla uste dugu, eta, hortaz, haiek sustatzeko eta hedatzeko lan egiten dugu etengab
  • Aisia eta kultura
    Kirolak gaur egungo gizartean eta bizimodu osasungarria izateko zer-nolako garrantzia duen jakinda, gure ingurune hurbilenean antolatzen diren kirol jarduerak ere babesten ditugu
Informazio gehiago