Balio katea
Balio katea
Enpresa hornitzaileekiko konpromisoa
2018an, balio katearen optimizazioaren eta berrikuntza integralaren, denda eredu berrien garapenaren eta bezeroekin beste modu bateko harremana izatearen aldeko apustua egiten jarraitu dugu, gure eguneroko jarduna inspiratzen duen “zurekin” espirituaz blaituta.
Balio-kate eraginkoreta kolaboratiboa
Gero eta produktu sorta zabalagoa eta pertsonalizatua eskaini eta bezeroek gehiago aurrezteko, fabrikatzailearen marka eta gure marka eskaintzen ditugu gure balio katean, eta denda bakoitzetik hurbil ekoitzitako tokiko elikagaien aukera zabala daukagu. Nekazaritzako elikagaien ekoizpen ehunaren aniztasuna indartzen jarraitzen dugu, tokiko sektore jasangarri bat lortze aldera, EROSKIren eta gure bezeroen konpromisoari esker. Gainera, merkataritza itunei eusten diegu, kontsumitzaileei egiten diegun balio eta prezio proposamena hobetzeko.
Hornitzaileak
Merkataritza banaketaren jardueran, produktuen prezioa, kalitatea eta eskuragarritasuna dira kontsumitzaileek ondoen estimatzen dituzten balioak. Hortaz, enpresa hornitzaileen hurbiltasuna (geografikoa zein baterako ekimenei heltzeko garaian) funtsezkoa da gaur egun.
Merkataritza eta zerbitzu hornitzaileak herrialdeka:
AGECORE, europako negoziazioko zentral handiena
AGECORE zentrala Europako erosketen itun handiena da eta EROSKIk, ITM Taldeak (Frantzia), EDEKAk (Alemania), COLRUYTek (Belgika), CONADek (Italia) eta COOPek (Suitza) osatzen dute. Enpresa independenteak izateaz gain, epe luzeko ikuspegi estrategikoa partekatzen dute. Haien helburua da Europako kontsumitzaileei produktu sorta zabalago bat eskaintzea, aukeratzeko askatasun handiagoa izateko, prezio onenetan, eta gure enpresa hornitzaileentzako negozio aukerak zabaltzeko.
Gure hornitzaileen gizarte erantzukizuna
Jasangarritasuna, ekonomia, gizarte eta ingurumen alderdien arteko orekatzat hartuta, funtsezkoa da gure horniketa katea osatzen duten enpresak aukeratzean. Esate baterako, langileak erantzukizunez kudeatzeko eskatzen diegu gure hornitzaileei, eta enpresetan ingurumen kudeaketarako sistemak ezartzen dituztenak lehenesten ditugu.
Logistika eraginkorra
EROSKI markako 201 produktu berri merkaturatu ditugu.
EROSKIn, 11.000 merkataritza eta zerbitzu enpresa hornitzailebaino gehiagorekin egiten dugu lan.
2018ko ekitaldian, 1.540 akordio egin ditugu ETEekin eta kooperatibekin gure merkataritza eskaintzan tokiko eta eskualdeko produktu berriak sartzeko.
Tokiko produktu gehiago eskaintzeko konpromisoa
EROSKIren 6. konpromisoak arreta berezia jartzen du gure denden ingurune sozial eta ekonomikoaren garapenean eta gune bakoitzeko kulturaren sustapenean.
Lankidetza tokiko nekazaritzako elikagaien ekoizleekin
EROSKIren merkataritza politikak garrantzi handia ematen die tokiko ekonomiei, ingurunean aberastasuna sortuz, eta nekazaritzako elikagaien, ekonomiaren eta gizartearen garapena bideratuz.
EROSKIk 4.200 enpresa hornitzaile inguru ditu Espainian, eta, haietatik, erdiak baino gehiago tokiko ekoizpen enpresa txikiak dira. EROSKIren eta hornitzaileen arteko lankidetza horren oinarriak tokiko nekazaritzako elikagaien ETEekin ezarritako hiru jarduera konpromiso nagusiak dira.
1. Ekoizpen enpresa txikien produktuak kontsumitzaileen esku jartzea.
2. Mikroenpresak, ETEak eta kooperatibak aintzat hartzen dituen merkataritza kudeaketa izatea.
3. Tokiko ekoizleak profesionalizatzeko eta haien enpresak hazteko planetan parte hartzea.
Jatorri hautatuko produktuak, elementu bereizgarri gisa
EROSKIn, bezeroei tokiko eta kalitate handieneko produktuak eskaini nahian, aspaldi sartu genituen adierazpen geografiko babestuak (AGB) eta jatorri deitura babestuak (JDB) gure merkataritza eskaintzan. Ziurtagiri horien bidez, bereziki edo esklusiboki jatorri geografikoaren ondorioz (dela faktore naturalengatik, dela giza faktoreengatik) kalitate edo ezaugarri bereziak dituzten elikagaiak bereizten dira. Gainera, JDBen kasuan, produktua deiturak mugatutako eskualde geografikoan eraldatzen eta elaboratzen dela bermatzen da.
Gaur egun, JDBko edo AGBko 2.000 produktu baino gehiago ditugu.
Tokiko produktuen sustapena
Tokiko produktuak sustatzeko, EROSKIk haiekin lotutako kultura, gastronomia eta sukaldaritza balioak ere zabaldu eta sustatzen ditu. Azken urteetan, hurbileko produktuen eskaintza handitu dugu etengabe, eta, aldi berean, tokiko elikagai horien kontsumoa sustatzeko konpromisoa hartu dugu, gure kultura gastronomikoari, gure ekonomiari eta gure paisaiei eusteko bide bat dela uste dugulako economía
2018an, tokiko 40 kanpaina egin ditugu gure Geografia osoko elikagaiak ezagutzera emateko eta sustatzeko.