Ingurumena

Ingurumena

Ingurumena babesteko konpromisoa

Ingurumen-jasangarritasunarekiko konpromisoa

Konpromisoa zeharka integratzen dugu erakunde guztian ingurumen politikaren bidez, ingurumenarekiko errespetua eta gizarte ongizatea parekatzen dituena gure helburu estrategikoekin. Politika horrek helburu hauek ditu: klima-aldaketan dugun eragina gutxitzea, baliabide naturalak babestea eta haiek modu jasangarrian erabiltzea, hondakinak kudeatzea ekonomia zirkularreko ereduak erabilita eta bioaniztasuna mantentzea.


Ingurumen politika

  1. 1

    Jarrera proaktiboa mantentzea da, indarrean dagoen ingurumenari buruzko araudia betetzen dela bermatzeaz gain, apurka zorrozten diren konpromisoak hartzera bultzatzen gaituena.

  2. 2

    Kutsadura prebenitzea ingurumen-kudeaketa sistematizatuta, jarduerari lotuta sortzen dugun ingurumen-inpaktua kontrolatu, neurtu, saihestu edo murriztu ahal izateko.

  3. 3

    Ingurumen-kudeaketa sistema oinarritzea erakunderako garrantzitsuenak diren alderdien etengabeko hobekuntzan. Horretarako, helburu kuantifikagarriak ezartzen ditugu eta haiek lortzeko beharrezko baliabideak esleitzen dizkiegu.

  4. 4

    Ingurumen-aldagaia gehitzea eskaintzen ditugun produktu nahiz zerbitzuen ikerketa eta garapenean, praktikan jartzen ditugun ingurumen-ekintzen errentagarritasuna xede edukita eta negoziaziorako aukera berriak identifikatuta.

  5. 5

    Elkarlana eta partaidetza jarrerak sustatzea garapen jasangarria lortzeko. Horretarako, pertsonen prestakuntza eta informazioa ezinbestekoa da erakundearen maila guztietan.

  6. 6

    Agintari, tokiko komunitate, sektore-erakunde, hornitzaile eta kontsumitzaileekin komunikazio-kanal errazak ezartzea, gure jardueraren inpaktua modu iraunkor eta gardenean partekatzen dela bermatzeko, baita inpaktu horiek murrizteko erabiltzen ditugun baliabide nahiz teknologienak ere.

Helburu jasangarriak

2018an, Osasunaren eta Jasangarritasunaren aldeko konpromisoen artean, zenbait helburu finkatu genituen hurrengo urteetan ingurumenean dugun eragina hobetzeko. Horretarako, lan-ildo berriak jarri genituen martxan, eta 2019an ildo horietatik jarraitu dugu. Kapitulu honetan azalduta daude helburu horiek. Hona hemen helburu nagusiak:


Ingurumena hobetzeko ekintzak

Gure ingurumen politikaren eta jarduerari lotutako ingurumen-alderdi garrantzitsuenen arabera, EROSKIn etengabeko hobekuntzan oinarritutako lan-ildo batzuk ditugu, gure helburu estrategikoen araberakoak direnak. Haietako asko kontsumo arduratsurako sustapenerako 5. konpromisoan, tokiko produktu gehiago eskaintzeko 6. konpromisoan edo bizitza osasungarriago eta jasangarriagoa eskaintzeko 10. konpromisoan biltzen dira. Hobekuntzarako ekintza horiek gure ekoizpen-ibilbidearen zenbait etapetan eragiten dute. Ondorioz, eragina dute gure erakundeaz kanpo dauden eragileei, gure ingurumen-aztarna ahalik eta gehien murrizten laguntzeko aukera badute.

Produktuak

EROSKIn uste dugu ezinbestekoa dela gure garapen jasangarrirako konpromisoa partekatzen duten enpresa hornitzaileekin lan egitea, egiten dugun eskaintzan ingurumen-alderdi hori gehitzeko. Ekoizpenetik hasita dendako eragiketetara arte, eraldaketa eta manipulazioa kontuan hartuta, gure xedea da prozesu guztien ingurumen-inpaktua murriztea. Bertan sartzen dira uzta osteko tratamendu fitosanitarioak kentzea, arraindegiek jasangarritasun-zigiluak izatea, antibiotikoen erabilera kontrolatzea, animalien ongizatea bermatzen duten jardunbideak gehitzea edo sorta ekologikoak sustatzea.

Jatorri jasangarri ziurtatua

Orain dela hamarkada batzuk hasi ginen kontsumitzaileei alternatiba osasungarri eta jasangarriagoak eskaintzen, eta badira urte batzuk zenbait ziurtagiri, etiketa eta marka ditugula, gure produktuen jatorri jasangarriaren bermea erakusteko. Bereziki nabarmentzekoak dira belle Natural eta EROSKI Natur markak: produktu guztiek kanpo ziurtagiriak izan behar dituzte, modu naturalean eta ingurumenarekiko errespetuarekin ekoitzi direla bermatzeko.

Nekazaritza eta abeltzantza ekologikoko elikagaiak eskaintzen saiatzen gara, ingurumen jardunbide onenak bermatzen duen ekoizpen-ereduaren isla baita. 2019an, gure eskaintzan ziurtatutako 2.140 produktu ekologiko zeuden, hainbat ziurtagiri-etiketekin; tartean, Europako logotipoa. Gainera, 2019an, lan egin dugu produktu ekologikoko gure marka propioa kaleratzeko; lehen produktuak 2020 hasieran merkaturatu genituen.

Animalien ongizatearekiko konpromisoa

Merkaturatzen ditugun lurrean hezitako oiloen arrautzen kopurua gure salmenten % 45era iristen da.

Gainera, animalien ongizateari buruzko ziurtagiri bat gehitu diogu Aragoiko EROSKI Natur-eko haragiari (txerria, oilaskoa eta bildotsa): Animal WelfairTM

Akuikulturako G.A.P. munduko ziurtagiria ere badugu EROSKI Natur-eko arrain hazkuntzarako.

Arrantza jasangarria EROSKIn

2019an, lanean jarraitu dugu arrantza jasangarriaren alde, erreferentzia diren nazioarteko erakundeekin batera. Beste behin gainditu egin dugu Marine Stewardship Council (MSC) erakundearen zaintza-katearen ziurtagiri-ikuskapena kala jasangarrietatik datorren arrainetarako. Horrela, Espainiako txikizkako banatzaile bakarra gara arraindegi ziurtatuekin.

3.144 tona arrain saldu ditugu jasangarritasun-ziurtagiriarekin. Guztizko horretatik, 1.880 tona baino gehiago Marine Stewardship Council (MSC) erakundeak ziurtatutako arraina da, kala jasangarrietatik datorrena, eta 820 tona GGN (GLOBAL G.A.P. Number) zigilua duen arraina da. Horrez gain, nabarmendu behar dira kanaberaz eskuratutako 392 tona atuntxiki, baita beste 51 atun mota ere, AENORen Arrantza Arduratsuko Atuna (APR) ziurtagiria dutenak kontserbetan.

Ontzien eta bilgarrien ekodiseinua

EROSKIn kontziente gara gizartean handitzen doan kezkaz planeta plastikoekin kutsatzeagatik; are gehiago, urteak daramagu kutsadura murrizteko ekintzak bideratzen. 2018an, 2025erako gure helburua ezarri genuen gure ontzien % 100 ekodiseinatzeko guztiz birziklagarriak izan daitezen, soberan dauden ontziak ezabatzeko eta material birziklatuen eta jatorri berriztagarria dutenen erabilera sustatzeko. Helburu hori lortzeko, zenbait neurri abiarazi ditugu.

Horrela, bezeroari harategian edo arraindegian bere ontzi birziklagarriak erabiltzen uzten diogu, tartean ontziak edo tuperrak. Gainera, 2019an berrerabilgarria den sarezko poltsa berri bat gehitu genuen erabilera bakarreko plastikozko poltsen ordez erabiltzeko barazki eta fruta solteetarako.

Hori guztia soltean doazen produktu freskoen eskaintzaren aldeko apustuarekin batera doa. Horri esker, fruta eta barazkien % 60 soltean doa. Beste atal batzuetan, soltean doazen produktuen ehunekoa handiagoa da; arraindegian % 85 baino gehiagokoa da, esaterako.

Gainera, plastikoa ingurumen-inpaktu txikiagoa duten beste material batzuekin ordezkatzeko apustua egiten dugu; lan egiten dugu ezinbestekoak ez diren ontzien elementuak kentzeko, erabilgarritasun eta elikagaien segurtasunaren aldetik. Gainera, sustatu egiten dugu material birziklatuak erabiltzea, ekonomia zirkularreko ereduaren alde dugun konpromisoari jarraiki.

Ekintza guzti hauek bidea egiten dute 2025ean erabilera bakarreko plastiko tonen % 20 murrizteko, gutxienez, eta ohiko plastikoaren tonen % 21 murrizteko dendan ontziratutako produktu freskoetan 2021erako.

"Fruta eta barazki itsusiak" elikadura alferrik galtzearen aurka

Elikadura eta Nekazaritzako Nazio Batuen Erakundearen (AFO) arabera, ekoitzitako elikagaien heren bat galtzen edo xahutzen da munduan. EROSKIn, nekazaritza sektorearekin dugun jasangarritasun-konpromisoari jarraikiz eta elikadura xahuketaren aurka, apustua egin dugu "itsusiak" deritzen fruta eta barazkiak merkaturatzeko, itxura edo tamaina gorabehera. 2019an, fruta eta barazki "itsusiko" 566 tona merkaturatu ziren.

Aitzindariak gara marka propioko elikagaietan ingurumen-adierazpenak argitaratzen

EROSKI kontsumo handiko lehen banaketa-katea izan da marka propioko produktuetan ingurumen-adierazpenak egiten, AENOR GlobalEDP programak ziurtatuta, EPD System nazioarteko programak jaulkitako Produktuaren Kategoriaren Arauen (RCP) arabera.

EROSKI esnearen ingurumen-adierazpena EAE EROSKI arrautzen ingurumen-adierazpena EAE

Logistika

EROSKIk LEAN & GREEN proiekturako saria irabazi du, Fabrikatzaile eta Banatzaileen Elkartearen (AECOC) eskutik, 5 urtetara CO2 igorpenak gutxienez % 20ean murrizteko bere ekintza-planarengatik. LEAN & GREEN Europako lankidetza plataforma handiena da, hornikuntza-kateari bereziki lotutako igorpenak murrizteko helburua duena. Azken lau urteotan, EROSKIk % 14,8an murriztu ditu garraiobideen bidezko igorpenak; hau da, 15.000 tona CO2-ren baliokidea baino gehiago murriztu du. Hori lortzeko, hainbat ekintza bideratu ditu bere garraio-ereduan, eraginkortasuna eta jasangarritasuna ardatz gisa hartuta.


Denda ekoefizienteak

EROSKIren merkataritza-sarea berritzeak eta zabaltzeak "zurekin" eredura egokitzeko eraikuntzetan ere hobekuntzak egitea ekarri du, ingurumen-irizpideei arabera. Gure helburua da energia berriztagarriz hornitzeko gai diren supermerkatuak izatea, CO2 neutroko oreka lortzeko. Horretarako, I+G+B proiektuak garatzen ditugu gure dendetan. Horren adibidea da Oñatin (Gipuzkoa) dugun Zero Igorpeneko Denda, 2019an ISO 50001 ziurtagiri energetikoa berritu zuena.

Eraikuntza eta ekipamendu jasangarria

nergia gutxiago kontsumitzen eta ingurumen-inpaktu txikiagoa duten diseinuak eta ekipoak erabiltzen ditugu. Hona hemen ezarritako neurrien adibide batzuk:
  • Argiztapenaren optimizazioa eta LED luminariak: Luminaria guztiak punta-puntako LEDak dira, birziklagarriak, eta ez dituzte material kutsatzailerik, hala nola merkurioa, beruna edo tungstenoa. Gainera, piztea kontrolatzen da automata baten bidez, erabilera optimizatzeko eta gauean argi-kutsadura murrizteko.
  • Hotz-instalazio eraginkorragoak eta gas kutsatzaile gutxiagorekin: Hotz-instalazio berrietan ezarritako ingurumen-neurriak CO2-ko hotz-zentral negatibo baten instalazioan zehazten dira; positiboa, berriz, R134-ko batean. Energia nabarmen aurrezten da eta klima-aldaketarekiko errespetua duten gasekin egiten dute lan. Instalazioak, gainera, kondentsazio-sistema higikor bat du, kontsumo elektrikoa murrizten duena.
  • Klimatizazioa: Klimatizazio onenerako, eredu energetikoak roof top sistema du, etxebizitzetarako isolamendu akustiko espezifikoarekin eta beroa berreskuratzeko sistemarekin salmenta-gelan, hotz-zentraleko pantaila akustikoekin batera.

Ekonomia zirkularra

2019an, % 14 murriztu zen tiketen papera eta 45 tona paper aurreztu ziren.
  • Hondakinak minimizatzea: Lan egiten dugu gure jardueratik eratorritako hondakinak murrizteko, gure marka propioko produktuetan ekodiseinua aplikatuta, laster iraungitzen diren produktu freskoak sustatuta eta kontsumorako egokiak diren baina salmentarako baztertu diren elikagaiak emanda gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonei "Zero Hondakin" programaren bidez.
  • Hondakinen kudeaketa eta balorizazioa: EROSKIn, kezkatu egiten gara gure instalazio nahiz dendetan sortzen diren hondakinez, behar bezala kudeatu eta balora daitezen, birziklapena eta berrerabiltzea sustatzeko lehentasunezko tratamendu gisa. Ekonomia zirkularraren ikuspegitik, alderantzizko logistikaren prozesuak sendotzen ditugu, dendetatik hasita plataforma eta enpresa hornitzaileetara. Haiei esker, sortzen ditugun hondakin organiko eta ez-organikoen berrerabiltze eta birziklatze egokia lor dezakegu.
  Informazio gehiago

Kontsumitzaileak

EROSKIn, badakigu pertsona bakoitzak ingurumena babesten lagun dezakeela, kontsumo-eredu jasangarri eta arduratsu bat aukeratzen badu. Gure esfortzuak kontsumitzaileak prestatzeari eta kontzientziatzeari bideratzen ditugu, sentsibilizazio-kanpainen eta eduki pedagogikoa duten edukiak argitaratuta gure webgune eta informazio-euskarrietan. Helburu horri jarraikiz, elkarlaneko ekimenak sustatzen eta garatzen ditugu bezero, langile eta erakundeekin.

Informazio gehiago