Lehendakariaren gutuna

Agustín Markaide Presidente de Eroski

Agustín Markaideren
gutuna

EROSKIko Lehendakaria

EROSKIk 2017an etorkizunera begiratzen duen ziklo estrategiko berri bat hasi du diferentziazioan arreta jarriz. Aro berri hau hasten dugu osasuna eta iraunkortasuna diferentziazio horren ardatz nagusi direlarik.

2017 ekitaldiko emaitzek balorazio positiboa merezi dute, bai kalitate eta bai kantitate aldetik, eta azkeneko ekitaldietako susperraldia indartzen dute. Guztizko salmentak murriztu egin dira 2017an azalera ere murriztu delako egindako desinbertsioak direla eta, baina, azalera-berdintasunean, joera ona izan dute. Bestalde, negozioen lehiakortasunak hobetzen jarraitu du eta gure salmenta-prezioak bereziki hobetu dira. “Zurekin” merkataritza-ereduak gure supermerkatu eta hipermerkatu sarean etengabe hedatzen jarraitzen du. Horrela, ekitaldia ixterakoan, belaunaldi berriko 600 denda baino gehiago genituen, kontsumitzaileari proposamen berritua eskaintzen dizkiotenak eta oso harrera ona dute.

2017an berezko dendak ireki ditugu berriro, 3 supermerkatu berri irekiz; hauek bi hipermerkatu dituen frankizia-erregimenean inauguratutako denda kopuru zabalari gehitzen zaizkio. Eraldaketa digitalean era nabarmenean egin dugu aurrera eta elikagaien online erosketetarako webgunerik onena aukeratu gaituzte, gure bezeroengandik jasotzen dugun balorazio ona berretsiz.

EROSKI Clubeko bazkide bezeroekiko lotura indartu dugu, abantaila berriak garatuz, hala nola, Master Card ordainketa-txartela berriarenak edo ORO aurrezpen-programarenak: familien aurrezpenarekin dugun gizarte- eta historia-konpromisoaren eraberritzea, kuota programan inspiratuta; EROSKIk programa hau hasieratik jarri zuen abian une horretako bazkide bezeroentzat.

Erronka handiak ditugu aurretik eta testuinguru sozioekonomikoa aldeko daukagu erronka horiek aurrera eramateko egonkortasun ekonomikoari, kontsumitzailearen konfiantza handiagoari eta osasunarekiko, ohitura osasuntsuekiko eta iraunkortasunarekiko kontzientziazio handiagoari esker.

Bestalde, EROSKIko langileak gure proiektuaren bilakaeraren protagonista nagusiak izaten jarraitzen dugu. Izandako emaitzen garapen positiboa dela eta, gure langile guztiei esker ona eta aintzatespena emateko arrazoia dira beren konpromisoagatik. Izan ere, urtez urte konpromiso hau gure kultura kooperatiboan nabarmentzen da eta gure sendotasun nagusia da zalantzarik gabe.

Gure jardueraren hurrengo erronkek elikagaien kontsumo osasuntsuagoa eta arduratsuagoa erraztuko duten irtenbideetan sakonduko dute eta norabide horretan konpromiso irmoak hartuko ditugu. Gainera, negozioen lehiakortasuna indartzen jarraituko dugu, horien merkataritza erakargarritasuna hobetuz, gure bezeroekin dugun erlazioa estutuz eta denda fisikoak eta birtualak bezeroen behar aldakorrei moldatuz.

Laburbilduz, gure bezeroengandik gertu jarraitu eta haientzat garrantzitsuak izan nahi dugu dituzten beharrak asetzen ditugulako. Hori da gure leitmotiva eta gure konpromisoa.