Dendak
Belaunaldi berriko 600 denda baino gehiago
EROSKIk dendak “zurekin” merkataritza-eredura birmodelatzeko prozesuarekin jarraitu du beste urte batez. 2017an eta hurrengo ekitaldietan, Balear Uhartetako dendetan jarriko du arreta berezia.
Kooperatibaren inbertsioak denden zaharberritzerako izan dira. 2017aren amaieran eta azkeneko lau urtetan 300 milioi euro baino gehiagoko inbertsioaren ostean, belaunaldi berriko 600 establezimendu baino gehiago daude, horietatik 570 supermerkatuak direlarik. Denda hauen gehiengoa penintsularen iparraldean dago, non EROSKIk banaketa-merkatuan posizio sendoa edukitzen jarraitzen duen.
Gure “zurekin” dendak bezeroekin dugun harremanaren muina dira. Izan ere, hauek dira gure bezeroekin zuzenean erlazionatzeko tokia, haiei eskaintza handia emateko xedez prezio, kalitate eta zerbitzu baldintza onenetan
Sarea belaunaldi berriko dendetara eraldatzeko prozesu garrantzitsu honek 1.155 lanpostu berri sortu ditu gaur egun arte. Guztirako salmenten % 65a baino gehiago zentro hauetatik dator. EROSKIk eraldaketa digitalari bultzada handia eman dio, bere online denda berrituz eta zerbitzu berriak garatuz bezeroei kanal anitzeko esperientzia osoa eskaintzeko asmoz. Honen helburua bezeroek erosketak edozein gailutik egin eta denbora tarte ahalik eta laburrenean etxean jaso dezaten da. Gainera, urte honetan zehar, online erosketetarako bilketa-guneak garatzen jarraitu dugu, “Click & Drive” eta “Click & Collect” modalitateekin. Gaur egun, entrega-puntu hauek dituzten 50 bat zentro ditugu.
Kanal anitzeko ereduaren apustua egiten dugu
- Elikadura produktuetan eta freskoetan 15.000 erreferentzia berri baino gehiago online.
- Eskarien % 80ak produktu freskoak jasotzen ditu.
- Erosotasun, segurtasun eta kalitate-bermea baldintza onenetan egin daiteken erosketa intuitiboa, arina eta erraza garatu dugu.
- Urteko online supermerkaturik onenari saria.
Online supermerkatu onenari saria
Gure kontsumitzaileek gure plataforma digitalaren berrikuntza aintzatesten dute eta gure lana saritzen dute. Horrela, gure online denda Bartzelonan ospatutako Comercio sarietan 2017-2018 urteko online supermerkaturik onena gisa aukeratua izan da. EROSKIk “urteko WebShop” saria lortu du online supermerkatuen kategorian.
Eraldatze digital onenari saria
Halaber, EROSKIren bidaia-agentziak, Travel Air-ek, Open Awards 2017 saria jaso du Enpresa Handiko eraldatze digitalik onenaren kategorian bere digitalizazio integraleko proiektu berritzaileari esker. Travel Air-ek 20 urte baino gehiago zituen bere lan-egitura analogikoa guztiz digitala den batengatik aldatu du eta papera guztiz kendu duen sektoreko lehenengo enpresa bihurtu da.
Click&Collect eta Click&Drive: bilketa-gune gehiago
2017ren amaieran, online supermerkatuan egindako eskarientzako 49 entrega-puntu genuen osotara. Hauek guztietatik, 18 “Click&Drive” modalitatekoak dira, bezeroak online eskaria kotxetik atera gabe jaso dezakeelarik trafiko handiko bideetatik hurbil; gainontzeko 31 “Click&Collect” modalitatekoak dira, oinezko zirkulazio handia dagoen hiri-guneetan kokatuta, eta bezeroak erosketak poltsetan jaso ditzake, lerroan jarri eta itxaron gabe.
Online eskarien bilketa-modalitate berri hauekin kontsumitzaileek eskariak edozein unetan egin ditzakete web edo aplikazioaren bitartez eta egun berean ibilgailuarekin edo oinez etxerako bidean jaso.
Kanal-orotasunaren bidean egindako garapenei esker, online supermerkatua erabiltzen duten bezeroak gero eta gehiago dira eta produktu freskoek presentzia handiagoa dute, hala, bezeroek zuten errezelo nagusietako bat gaindituz.
Hipermerkatuak
EROSKI hipermerkatuen sareak gaur egun 61 zentro ditu, horietako hiruk frankizia erregimenean funtzionatzen dute eta 14 komunitate erkidegotan banatuta daude.
EROSKIk 2017an zehar hipermerkatu frankiziadunen sarea hedatu du: Melillan frankizia erregimeneko hipermerkatu bat ireki du eta Elxeko hipermerkatu bat frankizia eredura aldatu du, irailean “zurekin” eredura aldaketarik ekin ziona.
EROSKIk 30 urte baino gehiago darama supermerkatu formatuan frankizia formularekin lan egiten. Formula hori hipermerkatuetara hedatzeko estrategia hurrengo ekitaldietarako kooperatibak dituen planen barruan sartzen da, izan ere, lehiakortasunean eta bere dendak jarduten duen merkatuetara moldatzean jartzen du arreta. Hipermerkatuetan hiru dira frankizia-esperientziak dagoeneko. Horri esker, EROSKIk frankiziadunei eskaintzen dizkien establezimendu formatuak zabaltzeko aukera dago, entseina frankiziadunen sorta hurbileko supermerkatutik hipermerkatura hedatuz.
Supermerkatuak
Gure negozio-eredu bereizgarria hedatzen dugu
- EROSKIren frankizia sarearen salmentak % 7an igo ziren aurreko ekitaldian.
- Irekieretan ia 13 milioi euro inbertitu da.
- Inaugurazioek 500 lanpostu baino gehiago sortu dituzte.
- EROSKIk aurreko urtean bi hipermerkatu frankiziadun ireki zituen, Melillan eta Elxen, eta 53 supermerkatu frankiziadun.
- EROSKIren frankizia-ereduak 2017an Espainiako Merkataritza Frankiziarik Onenari saria eta fifSUR saria merkataritza sektoreko frankizia nabarmenari jaso ditu.
- Kooperatibak bere merkataritza-formatu sorta zabaldu du komenigarritasun denda RAPID berriekin.
Frankiziak sustatzeko aliatuak bilatzen ditugu
- Cajasur-ek EROSKIren frankiziadunen eskura baldintza onuragarriak dituen finantzaketa-lerro bat jarri du. Honen helburua bere negozioaren berezko finantza-beharrak asetzea da.
- Bere aldetik, Kutxabankek baldintza onuragarriak dituzten finantza-produktu sorta oso bat eskainiko die EROSKIren oraingo eta etorkizuneko frankiziadunei.
EROSKIren irekiera-plana ezagutzen duzu?
Kooperatibak autokudeaketaren kulturan oinarritutako frankizien irekiera-plan handi baten erritmoa bizkortu du.
https://vimeo.com/218769542
RAPID hedatze-plan berria
Bere hazkunde-planaren barruan, EROSKIk komenigarritasun dendetarako RAPID entseina berria atera zuen 2016an. Denda txikiak dira, 150m2 ingurukoak, hiri-guneetan eta biztanle-dentsitate handiko turismo-eskualdetan kokatuak. RAPID denda berriek eskaintzen duten 3.600 produktuko sortan elikagai freskoak, fruta eta barazkiak soltean, eta haragi eta arrain ontziratuak aurki daitezke, eta labea ere badute ogi egin berria eskaintzeko. Elikadura, edari, drogeria eta lurrindegi-sorta fabrikatzaileen marka aitzindariek eta berezko markak osatzen dute.
Askotan aurreikusi ez diren beharrei erantzuteko komenigarritasun erosketak behar dituzten herritar taldeei zuzenduta dago. Hurrengo urteetan, RAPID komenigarritasun denden eredua hedatzeko asmoa du, batez ere, Madrilen, Andaluzian, Balear Uhartetan, Levanten eta Bartzelonan. Hau azkeneko urteetan bizkortu den supermerkatu frankiziadunen irekiera-plan handiari gehituko zaio. Bestalde, EROSKIk hitzarmenak ditu banku ezberdinekin uneko eta etorkizuneko frankiziadunak laguntzeko, denda berri bat irekitzeko finantzaketa baldintza onuragarriekin eta ohizko jardueren beharrei erantzuteko.
Merkataritza-frankizia onenari saria
Bigarren aldiz, EROSKIk Frankiziatzaileen Espainiako Elkarteak ematen duen Espainiako merkataritza frankiziarik onenari saria jaso du. Sariak taldeak duela hiru urte hasitako frankizian hedapen-eredu berria aitortzen du. Denbora honetan zehar, 200 ekintzaile eta inbertitzaile baino gehiagok EROSKI markan jarri dute konfiantza eta gaur egun negozio arrakastatsu bat dute elikaduraren sektorean, oinarrizko sektorea dena.
CAPRABO
CAPRABO, Bartzelonan 1959an sortu zena, Espainiako supermerkaturik zaharrena da eta 2007az geroztik Katalunian EROSKI Taldearen entseina da. Gaur egun, 320 supermerkatuko sarea dauka, Kataluniako hiri-ehuneko estrategia-guneetan eta Nafarroan kokatuta. Caprabo bere berrikuntzagatik, zerbitzuaren kalitateagatik eta eskaintzaren pertsonalizazioagatik nabarmena da.
Frankizian hazten gara
CAPRABOk bere merkataritza-hedapenean aurrera egiten du frankizia-ereduari esker, 2010an hasi zena. Aurreko urtean supermerkatu bat inauguratu zuen Granollers-en, beste bat Bartzelonan eta hirugarren bat, Aliprox ereduari jarraiki, Hospitalet de Llobregat-en.
Familiak muinean
Capraboren Enpresa-konpromisoa puntu hauetan ardazten da: familienganako laguntza, Ongietorri Haurra programaren bidez; elikadura osasungarriaren sustapena, Ona Aukeratu, Osasuntsu Aukeratu programaren bidez; eta Elkartasun eta Ingurugiroa zaintzeko ekimenak. Mikrodonazioak egiteko programa bat dauka eta, honen bidez, egunero salmentarako baztertzen diren baina giza kontsumorako egokiak diren produktuak Elikagaien Bankuari dohaintzan ematen dizkio.
Zugandik hurbil
Caprabok Kataluniako hurbiltasun-produktuen lehenengo mapa digitala sortu du. Hala, Kataluniako 41 eskualdeen berezko nekazaritzako elikagaien produktuen informazio zehatza ematen duen online mapa bat garatu duen lehenengo supermerkatu-konpainia izan da.
VEGALSA
- AGAFAN saria konpainiak familia ugarienei eskaintzen dien laguntzagatik.
- “Título de Excelencia Gallega 2017” Kataluniako Galiziar Enpresarien Elkarteak Ventura González Prieto jaunari emanda bere enpresa-ibilbideagatik.
- Humana-Fundación-en Pueblo para Pueblo saria Vegalsa-Eroskiri enpresa arloan duen gizarte-erantzukizunagatik eta ehunen berrerabileragatik.
- “eWoman” online negozio saria Faro de Vigo-La Opinión de A Coruña taldeak emandakoa, online erosteko www.eroski.es webgunean egindako garapenen bidezko berrikuntzari aintzatespena.
Dibertsifikazio-negozioak
EROSKIk gaur egun 200 dibertsifikazio-establezimendu baino gehiago ditu: bidaia-agentziak, gasolindegiak, kirol-dendak, optikak eta Cash and Carry bezalako handizkarientzako dendak.
EROSKI bidaiak
EROSKIk berezko bidaia-agentzia dauka, EROSKI Bidaiak, eta enpresa-bidaietarako dibisio bat ere bai, Travel Air. Gaur egun, EROSKI Bidaiak-en merkataritza-sareak 159 agentzi dauka, Kataluniako Viatges Caprabo barne. Online bulegoak ere baditu: www.viajesEROSKI.es eta www.viatgescaprabo.com. Gainera, EROSKI Bidaiak enpresa-bidaietan eta kongresuen antolamenduan posizio nabarmena dauka, enpresentzako bulego esklusiboak dituelarik Travel Air markaren bidez. Travel Air-ek enpresei arreta emateko hamasei zentral ditu hiri nagusietan (Madril eta Bartzelona, besteak beste), zazpi implants, eta kongresuak eta konbentzioak antolatzeko dibisio espezializatua, Travel Air Events. Travel Air GEBTAren (Guild European Business Travel Agents) eta ITPren (Internacional Travel Partnership) parte da.
Forum Sport
FORUM SPORT EROSKI Taldearen kirol-entseina da. Gaur egun, 59 denda ditu, horien artean bi outlet eta frankizia bat, online plataformaz gain. Kirol-materialean espezializatutako salmentan 25 urte ditu eta 10 autonomia erkidegoetan dagoelarik, kateak hazkunde-erritmo positiboa mantentzen du. Bere merkataritza-sareak baditu dagoeneko zortzi denda Dooers, sneakers eta gazteentzako arropan espezializatuak.
850 pertsonek egiten dute lan FORUM SPORTen.
Optikak
EROSKIk profesional, produktu, zerbitzu eta berme onenak eskaintzen dituzten 16 zentro optikoko katea dauka. Bere optiketan kalitate oneko eta diseinuko produktu sorta zabala eskaintzen da: graduatutako betaurrekoak eta eguzkitako betaurrekoak, ukipen-lenteak, likidoak eta osagarriak, etab. Berezko produkturik onena, merkatuko marka nagusiak eta azkeneko joerak esklusiboki abantaila anitzekin.
Gasolindegiak
2017ren amaieran EROSKIk 50 gasolindegi zituen, bere hipermerkatu eta supermerkatuen ondoan estrategikoki kokatuta. EROSKI gasolindegiek bezeroei preziorik onenak, ordaintzeko erraztasunak eta deskontuak eskaintzeko kooperatibaren politika jarraitzen dute bezeroek tanga ahalik eta baldintzarik onenetan bete ditzaten.