Balio-katea
Merkataritza-lehiakortasuna hobetzen dugu
Gure bazkide kontsumitzaileentzako balioa sortzeak gure eguneroko lana mugitzen du. “Zurekin” eredua abiarazterakoan, ezberdintasun hori banaketaren ziklo osora hedatu da eraginkorragoak eta lehiakorragoak izateko xedez eta gure bezeroentzako produktuen eta zerbitzuen eskaintzarik onena lortzeko asmoarekin. Ezberdintasun hori kooperatibaren ardatz estrategikoetan islatzen da eta baita gure baliabideak optimizatzeko ematen ditugu pausu guztietan ere, betiere helburua gure kontsumitzaileentzako balioa sortzea delarik.
Horregatik gure “Eraginkortasuna hobetzeko 2017-2020 Planak” berrikuntzak jasotzen ditu balio-kate osoan. Berrikuntza horiek gauzatzeko proiektuak ditugu, esaterako hornitzaileekin edo bazkideekin negoziatu edo gure Bazkide Bezeroekiko harreman pertsonalizatuago bat lortzeko, merkataritza eta logistika-prozesu guztiez gain. Gure 22 plataforma logistikoei esker, hobekuntza nabarmenak lortu ditugu hornikuntza-katean eta gure zentro guztien hornikuntza eraginkorrean. Guzti hau, talde kanal orotasunez lan egiten dugun taldea garela eta interes-talde guztiekin harremanak izateko modu ezberdinak ditugula kontuan izanik. Hori dela eta, online erosketa zerbitzua hobetu dugu, bilketa-puntu gehiago sortuz eta entrega egunean bertan erraztuz.
Gaur, tokiko eta eskualdeko-ekoizle sare zabala daukagu. Horiekin bere dimentsiora egokitutako erosketa- eta hornikuntza-politika bat lantzen dugu. Hornitzaile-harrobi bat sortu dugu hurbiltasuneko eskaintza onena eduki ahal izateko eta horretan aitzindari izan gara. Izan ere, gure kontsumitzaileen gehiengoarentzat erreferentzia gara kalitatezko tokiko produktuak erosteko orduan.
Balio-kate osoan berriztatzen dugu eraginkorragoak izateko eta gure kontsumitzaileen eskaerak asetzeko
Duela gutxi, EROSKIren Osasun eta Iraunkortasun konpromiso berriak argitaratu ditugu elikadura osasungarria eta kontsumo arduratsuagoa sustatzeko asmoz. Ildo horretan, gure berezko markan, fabrikatzaileen markekin eta gure tokiko hornitzaileekin dugun harremanetan berrikuntzak egin ditugu. Bi ardatz hauek sustatzeko, bazkide berriak bilatzen jarraitzen dugu, gure erosketa prozesuak optimizatzeko aliantzak sortzen ditugu eta gure Bazkide Langile eta Bazkide Kontsumitzaile guztiak taldearen erabaki garrantzitsuen partaide egiten ditugu, hurbiltasun erosketetan eta gainontzeko kanaletan erreferentzia entseina izan dadin.