• 2023tik 171,6 milioi euroren adinako inbertsioa egin du banaketa taldeak jaitsieretan

  • EROSKIren MPak salmenten %37 dira dagoeneko elikagaietan eta freskoetan

  • Kalitateari uko egin gabe alternatiba eskuragarriak eskaintzeko konpromisoa duelako jaitsi ditu prezioak

EROSKIk beste bultzada bat eman dio familien aurrezpenari 2025ean. 71,6 milioi euro bideratuko ditu prezioak jaisteko ekimen bat baino gehiagoren bitartez. Konpromiso horren harira, gaur ekimen berria abiatuko du, eta marka propioko 700 produktutan jaitsiko du prezioa. Horrek eragin zuzena izango du erosketa tiketaren batezbestekoan; hala, etxeetako ekonomiaren alde egingo du, kalitatea konpromisoan jarri gabe. Erosketa saskian oinarrizkoak diren kategorietako erreferentzietan egingo ditu deskontuak, hala nola arrain kontserbak eta berdurak, olioak, jogurtak, edariak, drogeriako produktuak eta zainketa pertsonala.

Etxeen aurrezpenaren alde etengabe apustu eginez
2023tik, EROSKIk prezioak jaisteko zenbait ekimen gauzatu ditu, eta guztira marka propioko 1.600 erreferentziatan egitera iritsi da. Ekimen horietara bideratu duen dirua aurten iragarrita duenarekin batuz gero, EROSKIk 171,6 milioi eurorainoko inbertsioa egina izango du aurrezkien alde epe horretan.

“Gure konpromisoa beti da kalitatezko alternatiba bat eskaintzea prezio doituetan. Ekimenarekin, oinarrizko produktuak prezio lehiakorragoetan eskaintzea bilatzen dugu, eta familiek gaur egun dituzten beharretara egokitzea. Horretarako, gure marka propioaren lehiakortasuna indartu dugu, prezio jaitsiera berriekin, eta familientzako kontsumo eredu arduratsu eta eskuragarri baten alde apustu egin dugu”, azaldu du EROSKIko zuzendari komertzialak, Beatriz Santosek.

Marka propioa gero eta gehiago erosketa saskian
Urteotan, banatzaile markak kontsumitzaile gehiago erakartzea lortu du. EROSKIn, marka propioaren salmenta bolumenak %14,8raino igo dira 2021etik 2024ra, eta, hala, sendotu egin da haien pisua erosketa sakian. Era berean, EROSKIn gutxi gorabehera %3,4 igo da iaz erosketa maiztasuna; horrek fidelizazio handiagoa adierazten du, eta marka propioa gogokoagoa izan duela. Horretaz gainera, 2024an, EROSKIk kontsumoa bere marketara nabarmen aldatu zela erregistratu zuen, salmentak %37ra iritsi baitziren elikagaietan eta freskoetan; horrek ere erakusten du bezeroen erosketa saskian nolako garrantzia hartu duten.

Era berean, konpainiak marka propioaren sorta indartu du, eta 5.000 erreferentzia baino gehiago ditu orain. Nabarmentzekoak dira produktu ekologikoetan, kosmetikan eta elikadura osasungarrien kategorietan sarturiko erreferentzia berriak. Hiru urte honetan, EROSKIren marka propioko salmenten bolumenean hazkuntzarik handiena izan duten elikagai kategoriak —eurotan— arrain kontserbak, olioa eta izozkiak izan dira. Ageriko igoera izan dute beste kategoria batzuek, hala nola esneak, jogurtek, arrautzek eta fruitu lehorrek.

Gaur egun, etxeetan kalitatezko alternatibak bilatzen dituzte prezio onetan, batez ere bizitza garestitu den testuinguru honetan. Marka propioko prezio jaitsieraren ekimen berriarekin, EROSKIk eskariari erantzuten dio, eta prezio lehiakorrak ziurtatzen ditu kalitate estandarrik apaldu gabe. “Kontua ez dira bakarrik prezio apalak; izan ere, familiek produktuak prezio-kalitate ezin hobean eskura izango dituztela bermatzea ere bada. Gure bezeroak gure markan fidatzen jarraitzea nahi dugu, beren egunerokoan marka propioa aukera sendo eta fidagarri gisa ikustea. Alde horretatik, gure markako produktuen kontrol zehatza eramaten dugu: analisi organoleptikoak, laborategiko probak eta kontsumitzaile dastak. Horrekin batera, gure sortaren garapenean, berrikuntzaren eta iraunkortasunaren alde apustu egiten jarraitzen dugu”, esan du Beatriz Santosek.

Compartir en: