Saltoki berriak elikagai freskoetan espezialista den produktu sorta bat eskaintzen du, eta tokiko produktuen alde egiten du
1.240 metro koadrotik gorako salmenta aretoa du, eta 54 aparkaleku; gainera, 38 langile ditu
EROSKI Nafarroako 400 hornitzaile ingururekin elkarlanean aritzen da: 233 milioi euroren erosketak egiten dizkie, eta eskualdeko 3.200 produktu inguru merkaturatzen ditu
EROSKIk supermerkatu berri bat ireki du Maria Camino Oscoz Urriza kalean, Carlos Sanz Biurrun kalearekin bat egiten duen tokian, Iruñeako Lezkairu auzoan. Denda berriak EROSKI/Center izena du, eta 1.240 metro koadro baino gehiagoko salmenta aretoa du, eta baita 54 aparkaleku ere.
Denda berria irekita, 38 lanpostu sortu dira. Langileen %90 Langile Bazkideak dira, eta 7.600 orduko formakuntza bat egin dute Nafarroako Enplegu Zerbitzuarekin, Iruñeako EISOLekin eta ANELekin lankidetzan. Formakuntza horien helburua da bezeroei irtenbide egokiagoak eskaintzea eta dendan lan egiten duten profesional taldeen autogestioa handitzea.
Aurreztearen aldeko apustua egiten du denda horrek ere, eta EROSKI Club-a da aurrezpen horren erakusgarririk behinena. Bezero Bazkideak markarekin fidelizatzeko programa da, eta oso sustapen erakargarriak ditu; baita Travel Club programaren abantaila guztiak ere, zeinak Nafarroan 309.700 bazkide baino gehiago baititu.
Tokian tokiko produktu freskoek garrantzi handia dute
“Iruñean ireki dugun denda berri honek Nafarroako produktu ugari izango ditu. Hori gure erakundearen nortasunaren ezaugarri nagusietako bat da, baina ez hori bakarrik: gure bezeroentzat erakargarri garrantzitsua ere bada”, adierazi du EROSKIko Supermerkatuen eta Prozesuen zuzendari Alberto Madariagak. Nekazaritzako elikagaien arloan aritzen diren Nafarroako 160 ekoizle txikirekin lankidetzan aritzen da EROSKI, eta haien produktuek leku nabarmenak dituzte bere dendetako sail guztietan. EROSKIren politika komertzialak ahalik eta gehien indartzen ditu tokiko ekonomiak, inguruan aberastasuna sortzeko eta nekazaritzako elikagaiak, ekonomia eta gizartea garatzen laguntzeko. Ekoizpen-ehun hori oso dibertsifikatuta dago, eta EROSKIren ereduak ehun hori bultzatzen du, funtsezkoa baita sektoreak iraun dezan.
Saltokiaren beste ezaugarrietako bat bezeroari arreta pertsonalizatua eskaintzeko apustua da: horretarako, salmahaiak jarri ditu harategian, urdaitegian eta arrandegian.
Produktu dietetikoek eta biologikoek ere toki berezia izango dute supermerkatu berrian, elikadurako joera berri guztiak biltzen dituzten guneak baititu. Gainera, atal horretan elikagai intolerantziak dituztenentzako (glutena, laktosa…) produktu ugari daude, eta baita gantz, azukre edo gatz gutxi hartu behar dutenentzako produktu egokiak ere.
Eraginkorragoa eta jasangarriagoa
Halaber, saltoki hau jasangarriagoa da ingurumenari dagokionez. Denda eredu berri horrek hobekuntzak dakartza klimatizazioan, hozte industrialean eta argiztapenean. Hala, egindako berrikuntzei esker, saltokiak ingurumenean duen eragina murriztuko da, eta bezeroentzat argi eta tenperatura erakargarriagoak eskainiko ditu. Besteak beste, hozte altzariak ixteko modua berritu da, eta LED argia erabiliko da saltokian. EROSKIren belaunaldi berriko dendak ekoefizientegoak dira eta eraginkortasun energetikoaren aldeko neurriak dituzte: hala, ohiko supermerkatu batek baino %32 energia gutxiago kontsumitzen dute.
Inaugurazio ekitaldia
Supermerkatua gaur zabalduko da, eta goizeko 9etatik gaueko 9:30 arte egongo da zabalik. Atzo, asteazkena, inaugurazio ekitaldia egin zuten, eta, EROSKIko langileak, senideak eta Bezero Bazkideak ez ezik, Clara Garcia-Valiño Abos ere izan zen ekitaldian, Iruñeko Udaleko Kultura eta Promozio Turistiko eta Komertzialeko zinegotzi ordezkaria.
EROSKI Nafarroan
EROSKI Nafarroako 400 bat hornitzailerekin lankidetzan aritzen da, eta 233 milioi euroren erosketak egiten dizkie; gainera, eskualdeko 3.200 produktu baino gehiago merkaturatzen ditu. EROSKIk Foru Komunitatean duen sareak 121 saltoki baino gehiago ditu: besteak beste, supermerkatuak, hipermerkatuak, cash & carry saltokiak eta online supermerkatua; baita gasolindegiak eta elikagaien arlokoak ez diren beste negozio batzuk ere.
Compartir en: