EROSKI-k supermerkatu propio bat irekiko du Eibarren
Saltoki berriak elikagai freskoetan espezialista den produktu sorta bat eskainiko du, eta tokiko produktuen alde egingo du
1.280 metro koadrotik gorako salmenta aretoa du, eta 55 aparkaleku; gainera, 21 langile izango ditu
Nekazaritzako elikagaien arloan aritzen diren EAEko 247 ekoizle txikirekin elkarlanean aritzen da EROSKI, eta haien produktuek leku nabarmenak dituzte bere dendetako sail guztietan
EROSKIk supermerkatu bat irekiko du bihar, Eibarko Bidebarrieta kaleko 22.ean. Denda berriak EROSKI/Center du izena, eta 1.280 metro koadro baino gehiagoko salmenta aretoa du, eta 55 aparkaleku.
Denda berria irekitzeko, 21 lanpostu sortu dira, eta langile horiek guztiak langile bazkideak dira. 3.750 orduko formakuntza jaso dute bezeroei irtenbide egokiagoak eskaintzeko eta dendan lan egiten duten profesional taldeek beren autogestioan sakontzeko.
Aurreztearen aldeko apustua egiten du denda horrek ere, eta EROSKI Cluba da aurrezpen horren erakusgarririk behinena. Bezero Bazkideak markarekin fidelizatzeko programa da, eta oso sustapen erakargarriak ditu; baita Travel Club programaren abantaila guztiak ere, zeinak Gipuzkoan 402.900 bazkide baino gehiago baititu.
Tokiko produktu freskoek garrantzi handia dute
“Irekiera hori ez da hedatzen jarraitzeko pauso huts bat, baizik eta eskualdearekin eta bertako jendearekin dugun konpromisoaren isla. Hurbiltasunean sinesten dugu, arreta pertsonalean, tokiko produktuaren sustapenean, kalitatezko enpleguaren sorreran eta, batez ere, denontzako etorkizun iraunkorrago eta osasungarriago batean”, adierazi du EROSKIren Supermerkatuen eta Prozesuen arloko zuzendariak, Alberto Madariagak.
Nekazaritzako elikagaien arloan aritzen diren EAEko 247 ekoizle txikirekin elkarlanean aritzen da EROSKI, eta haien produktuek leku nabarmenak dituzte bere dendetako sail guztietan. EROSKIren politika komertzialak ahalik eta gehien indartzen ditu tokiko ekonomiak, inguruan aberastasuna sortzeko eta nekazaritza, ekonomia eta gizartea garatzen laguntzeko. Tokiko nekazaritza-ehuna oso dibertsifikatuta dago, eta EROSKIren ereduak ehun hori bultzatzen du, funtsezkoa baita sektoreak iraun dezan.
Produktu dietetikoek eta biologikoek ere toki berezia izango dute supermerkatu berrian, elikadurako joera berri guztiak biltzen dituzten guneak baititu. Gainera, atal horretan elikagai intolerantziak dituztenentzako (glutena, laktosa…) produktu ugari daude, baita gantz, azukre edo gatz gutxi hartu behar dutenentzako produktu egokiak ere.
Eraginkorragoa eta iraunkorragoa
Ingurumenari dagokionez, saltoki iraunkorragoa da. Denda eredu berri horrek hobekuntzak dakartza klimatizazioan, hozte industrialean eta argiztapenean. Hala, egindako berrikuntzei esker, saltokiak ingurumenean duen eragina murriztuko da, eta bezeroentzat argi eta tenperatura atseginagoak eskainiko ditu. Besteak beste, hozte sistema eraginkorragoak erabiltzen dira, gutxiago kutsatzen dutenak; hozkailu-altzariak ixteko modua ere berritu da, eta LED argia erabiliko da saltokian. EROSKIren belaunaldi berriko dendak ekoefizienteagoak dira, eta eraginkortasun energetikoaren aldeko neurriak dituzte; hala, ohiko supermerkatu batek baino energia gutxiago kontsumitzen dute.
EROSKI EAEn
EROSKIk 349 saltoki ditu EAEn; besteak beste, hipermerkatuak eta supermerkatuak, gasolindegiak, optikak eta Forum Sport eta Dooers dendak, baita online supermerkatua ere.
Kooperatibak 8.869 langile ditu autonomia erkidegoan. EROSKI Cluben fidelizazio programak, berriz, 1,2 milioi bezero-bazkide baino gehiago ditu autonomia erkidego honetan.
Inaugurazio ekitaldi ofiziala arratsalde honetan
Nahiz eta supermerkatu berriak ateak bihar (asteazkenarekin) irekiko dituen jendaurrean, 09:00etatik 21:00etara, EROSKIko langileek, senideek eta Bezero Bazkideek arratsalde honetan inauguratuko dute, 18:30ean. Lagun egingo diete herriko alkate Jon Iraolak, EROSKIren Supermerkatuen eta Prozesuen arloko zuzendari Alberto Madariagak eta EROSKIko ordezkariek.
Compartir en: