• Marka propioko kontserbako atun argietan dagoen lehen produktua da Espainiako merkatuan

  • Oliba oliotan dagoen EROSKIren atun argi berri horrek MSCren zigilu urdina du, eta eskura dago sare komertzial osoan, baita online supermerkatuan ere

  • EROSKIk 40 erreferentzia inguru ditu MSC arrantza iraunkorreko zigilu urdinarekin, izoztuen, kontserben eta freskoen kategorietan

  • 2023an, Itsasoak betiko saria eman zion MSC Marine Stewardship Councilek EROSKIri, eta 2022an Arrandegi Egiaztatuen kategorian

EROSKIk oliba oliotan duen marka propioko atun argia sartu du arrain iraunkorren sortan Marine Stewardship Council ziurtagiriarekin. Horrek bermatzen du harrapatutako espezieen populazioaren osasuna ziurtatua dagoela, arrantzak itsas ekosisteman inpaktu positiboa duela eta kudeaketa aldetik eraginkorra izan dela. Atun argia esan ohi zaion hegats-atunaren (Thunnus albacares) aurreneko kontserba da Espainiako merkatuan.

Atun hori EROSKI markarekin saltzen da hiru unitateko kartoi birziklagarrian, eta garbian 276 gramo ditu guztira. Oliba oliotan dagoen EROSKIren atun argi berri horrek MSCren zigilu urdina du, eta eskura dago sare komertzial osoan, baita online supermerkatuan ere.

Atun argia ezaguna da testura leuna, zapore fina eta nutrizio aldetik onuragarria delako. Hortaz, kalitate handiko proteina iturri bikaina da, omega 3, bitaminak eta mineralak ere badituena. Kontserbatzeko erabiltzen den oliba olioari esker, produktuak zapore orekatua eskaintzen du, eta oliba olioaren propietate osasungarriekin aberastua dago, zeina ezaguna baita bihotz hodien osasunean dakartzan onurengatik.

Oliba oliotan dagoen EROSKIren atun argi ziurtagiriduna hautatzeak onura nabarmenak ditu: nutrizio aldetik kalitate handikoa da, bihotzaren eta garunaren osasunerako funtsezkoak diren osagaiak ditu: oliba olioa giltzarri da dieta mediterraneoan bere propietate osasungarriengatik; arrantza iraunkor eta arduratsukoa da, eta sukaldean gauza askotarako erabil daiteke, ezin hobea baita errezeta sail zabal batean.

EROSKI betidanik egon da konprometituta kontsumitzaileen osasunarekin eta ongizatearekin, eta, kalitate estandarrik handienak izateaz gain, era orekatsuan eta goxoan elikatzen laguntzen du. MSC zigilu urdina duen kontserbako atun argiak garbi erakusten du erakundeak nolako eginahala egiten duen elikagai osasungarriak, iraunkorrak eta ingurumena errespetatzen dutenak eskaintzeko”, esan du Carmen Guelbenzuk, arloko zuzendari komertzialak.

“Produktu hau erantsita, EROSKIk indartu egin du arrantza iraunkorrarekin eta MSCrekin duen konpromisoa. MSCren Zigilu Urdina duen kontserbako atun argi hori lehenengoz da banatzaile marka batekoa Espainiako merkatuan. Mugarri garrantzitsua da, eta espero dugu Espainiako merkatuko gainerako banatzaileek laster heltzea bide horri”, esan du Espainiako eta Portugalgo arlo komertzialeko arduradun seniorrak, Alberto Garazok.

EROSKIren Politika Iraunkorra

Produktu berri honekin, EROSKIk handitu egin du marka propioan arrantza iraunkorreko MSC ziurtagiria dutenen saila; orain, 40 bat produktuk dute ziurtagiri iraunkorra. Horien artean daude MSC Seleqtiaren atuna, Kantauriko MSC Natur antxoa, Natur MSC hegaluzea, EROSKIren legatz xerra, Basic itsasoko gutiziak eta EROSKIren bakailao solomoak.

Arrantzako produktu ziurtagiridunak dira EROSKIk duen Arrantza Iraunkorraren politikaren sostengu. Alde horretatik, 2023an, Itsasoak betiko saria eman zion MSCk, eta 2022an, berriz, Arrandegi Ziurtagiridunak kategorian, aitzindaria izan zelako pisurako freskoetan Zigilu Urdina eskuratzen, euskal arrantzontzidi ziurtagiridunari oso lotuta dagoen jarduera hori. MSCren zaintza kateak 461 arrandegitako erakusmahai hartzen ditu EROSKIren eta Capraboren dendetan, eta zortzi plataforma logistiko; apustu horri eutsi egin zaio pandemiaren testuinguruan erronka handiak izan baditu ere kategoria horretan.

MSC arrantza ziurtagiriak arrantzalekua bezala ikuskatzen ditu arraina manipulatzeko prozesuan parte hartzen duten enpresak ere, eta, hortaz, bermatu egiten du egokiak izango direla trazabilitatea eta zaintza kate guztiko jarduerak. Arrantzaleku bati MSC ekoetiketa urdina eman edo ez erabakitzeko unean, honako alderdi hauek hartzen dira kontuan: stockaren egoera (arrainaren osasuna eta kalitatea, eta iraunkortasuna), ingurumen-eragina (nahi gabe arrantzatzen diren espezieak, arrantzan egitean hiltzen diren hegaztiak eta itsaso hondoan daukan eragina) eta prozesu osoaren kudeaketa, arraina harrapatzen denetik apaletara iristen deneraino.

 Marine Stewardship Councili buruz

Irabazi asmorik ez duen nazioarteko erakunde bat da, munduan ospea duten estandar sail bat ezartzen dituena, arrantza iraunkorraren arloan eta arrantzako produktuen zaintza katean. Bere ziurtagiri programan parte hartzen duten arrantzalekuak munduko itsas harrapaketen %19 dira. MSC bakarra da, itsasoko arrantzarako ekoetiketa programa bat daramana, zeinak oinarrian duen ISEALek Gizarte eta Ingurumen Estandarrak finkatzeko prestatu duen Jardunbide Egokien Kodea. Jarraibide horien oinarrian, FAOk Arrantza Arduratsuaren inguruan eratua duen Jardunbideen Kodea dago.

EROSKIri buruz

EROSKI Espainiako lehen banaketa talde kooperatiboa da, eta liderretako bat Espainia iparraldeko merkatuan —Galiziatik Balearretara—, %12,8ko merkatu kuotarekin; eta liderra da Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan eta Galizian; lidergoan da halaber Balearretan ere. 2023aren amaieran, 1.533 saltoki zituen bere sare komertzialean: besteak beste, supermerkatuak, hipermerkatuak, cash & carry-ak eta online supermerkatuak, baita gasolindegiak, kirol dendak eta elikagaien arlokoak ez diren beste negozio batzuk ere.

Compartir en: