• Ebitda %26 baino gehiago hobetu da aurreko urteko epe berarekin alderatuta

  • Elikagaietan %11 baino gehiago handitu dira salmentak

  • EROSKIk 500 milioi euroko bonu jaulkipen bat osatu zuen, eta sindikatutako zor guztia aurretiaz amortizatu hirugarren hiruhilekoa amaitzean

EROSKI taldeak aurtengo ekitaldiaren hirugarren hiruhilekoa amaitzean, 2023ko urriaren 31n, igoera indartsua izan du salmentetan. Hala, fakturazioa hobetzeko izan duen joera sendotu egin du. Joera hori estimulatua egon da bere marjina gordina apalduz taldeak prezioak jaisteko onetsitako politikagatik.
Zehazki, 2023ko otsailetik urrira, taldeak 3.859 milioi euro jaso ditu; horrek %8,7ko hazkundea ekarri du alderatzen badugu 2022ko urria amaitzean izandako sarrerekin, 3.550 milioi euro. Salmentek gehienbat elikagaietan eman dute bultzada: %11,2 handitu dira aurreko urtean epe berean izandakoarekin alderatuta, 3.659 eurotara iritsi baita. Aurrerakada horretan zerikusia izan dute ahalegin promozionalak eta taldeak 2021eko amaieratik prezioei eusteko egindako ahaleginak. Ahalegin horrek handitu egin du EROSKIren partaidetza kuota bere merkatu printzipaletan. Horren ondorioz, erakundearen alor guztietan martxan jarritako eraginkortasun plan intentsuarekin batera, igo egin da haren ebitda, eta 254,52 milioi eurotara iritsi da hirugarren hiruhilekoa amaitzean; horrek %26tik gorako igoera ekarri du, 2022an epe berean izandako 201,56 milioi euroekin alderatuta.
Lehiakortasuna eta hazkundea sendotu dira
“Sendo hazten jarraitzen dugu, %11tik gora handitu baitira salmentak elikagaietan, eta gure merkatu kuota ere handitu egin da; horri esker, iparraldean lidergo postuan jarraitzen dugu tinko, eta Espainiako merkatuko laugarren operadorea gara. Prezioetan daramagun politika berria bultzatzen jarraitzen dugu sustapen jarduera baten bitartez, zeinak familien poltsikoak eztitzen laguntzen baitu. Gainera, onarpen handia izaten ari da kontsumitzaileen partetik; horri esker, hazkuntza nabaria izan dugu diru sarreretan gure denda formatu guztietan”, azaldu du EROSKIren CEOak, Rosa Carabelek.
2023ko lehen bederatzi hilabeteetan, EROSKI taldeak 35 saltoki birmoldatu ditu bere sarean, eta 74 supermerkatu inauguratu, bai propioak eta bai frankizia erakoak.
Birfinantzatzea eta amortizatzea
Horretaz gainera, bere finantza konpromisoak betez, taldeak 19 milioi euro amortizatu ditu 2023ko hirugarren hiruhilekoan; hala, 874 milioi eurotan dago sindikatutako zorra aipatutako epea amaituta.
Dena den, hirugarren hiruhilekoa amaitzean, zehazki azaro amaieran, EROSKIk bere finantza egitura birdefinitu zuen, arrakastaz itxi baitzuen 500 milioi euroko zenbateko nominalaren bonu jaulkipen bat esklusiboki inbertsiogile instituzionalentzat, eta aurreko finantzaketako akordiotik sindikatutako zor guztia aurretiaz amortizatu; hala, betetzekoak zituen eta bi iraungipen epe zituzten konpromisoak bete ditu, 2024ko uztailaren 31ko 503 milioi eurokoa eta 2026ko uztailaren 31ko 200 milioi eurokoa.
EROSKI Taldea
EROSKI Espainiako lehen banaketa talde kooperatiboa da, eta liderretako bat Espainia iparraldeko merkatuan: Euskal Autonomia Erkidegoan %37ko merkatu kuota du; Galizian, %19koa; Nafarroan, %28koa, eta Balearretan, %21ekoa. 2022aren amaieran, 1.505 saltoki zituen sare komertzialean: besteak beste, supermerkatuak, hipermerkatuak, cash & carry-ak eta online supermerkatuak, eta baita gasolindegiak, kirol dendak eta elikagaien arlokoak ez diren beste negozio batzuk ere. Halaber, 5 milioi Bezero Bazkide baino gehiago ditu, eta 29.000 langile. 600 frankizia dendetako langileak gehitu behar zaizkio kopuru horri.

OHARRA: Prentsa ohar honetan aurkeztu diren datuak ez dira era independentean egiaztatu, eta eztabaidatzekoak, amaitzekoak eta zuzentzekoak daude; informatzeko xedearekin prestatuta daude EROSKIren bonu senior bermatuen inbertsiogile instituzionalentzat. Informazio hau ez dago eginda ohar honen dataren ondoren sortuko diren etorkizuneko emaitzak bermatzeko.

Compartir en: