• EROSKIk 2023. urte honetan milioi bat litro sagardotik gora erosiko du Euskal Sagardoa jatorri izenekotik, sagardo ekoizpen osoaren ia heren bat

  • EROSKIk Euskal Autonomia Erkidegoko hogei bat sagardogilerekin baino gehiagorekin lan egiten du, eta 40 sagardo erreferentzia saltzen ditu Euskal Sagardoa jatorri izenarekin, baita Gorenak kalitate zigiluarekin ere

  • 2017an, lehenengo banaketa katea izan zen Euskal Sagardoa kalitate zigiluarekin egiaztatua dagoen sagardo bati bere marka jarri ziona

EROSKIk aurten Katalunian eta Balearretan  merkaturatuko du sagardo ziurtagiriduna, batetik Euskal Sagardoa jatorri izena eta bestetik Gorenak kalitate zigilua duena. Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan ere salduko du, urtero promozionatu ohi duen bezala. EROSKIren asmoa da milioi bat litro baino gehiago erostea Euskal Sagardoa jatorri izenekotik, 2022ko uztakoa; sagardo botilatu horren ekoizpenaren ia heren bat da, eta udaberri inguruan iritsiko da dendetara. EROSKI Euskal Autonomia Erkidegoko sagardo naturalaren saltzaile printzipala da, bai Euskal Sagardoa jatorri izenarena eta bai Gorenak zigiluarena.

Gaur goizean, EROSKIk eta Euskal Sagardoa jatorri izenaren Kontseilu Arautzaileak berritu egin dute lankidetza hitzarmena, non konpromiso hori eta beste batzuk sartzen baitira; besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoko sagardietako aldaera autoktonoen sagarrekin egindako sagardo naturalaren balioa sustatzea. Kooperatibak Euskal Autonomia Erkidegoko hogeita bat etxerekin dihardu, Euskal Sagardoa eta Gorenak zigiluen 40 erreferentzia komertzializatzen, bere marka barne. Gero eta indar handiagoz ari da, gainera, hemengo ekoizpen ehunaren aniztasunaren alde.

Euskal Sagardoarekin dihardugu 2016an sortu zenetik. Kontseilu Arautzaile horrek hemengo kalitate eta zapore goreneko sagardoa prestigiatzeko lan egiten du, eta elkarrekin berrikuntzak lantzen goaz arlo horretan dela formatu berriekin eta dela premia berriekin, ohiko merkatuen alternatibak bilatzeko estrategian euskal sagardoa balioan jartzeko”, adierazi du EROSKIren Tokiko Produktuen zuzendari komertzialak, Asun Bastidak.

“Euskal Sagardoa jatorri izena daraman sagardoa bertako sagarrekin bakarrik egiten da. Sagar ekoizpena profesionalizatzen ari dira pixkanaka, lehengaia ahalik eta kalitate onenekoa eta uztak orekatuak izan daitezen eta, era berean, Euskal Sagardoaren jatorri izenaren kalitatea berma dadin. Horrekin batean, EROSKI bera, banatzailea den aldetik, funtsezkoa da sagardoaren sektorearen etorkizuna bermatzeko”, azaldu du Euskal Sagardoa Jatorri Izenaren gerenteak, Unai Agirrek.

Aintzindaria izan da zigilua bere markari txertatzen

2017an, Euskal Sagardoa jatorri izenarekin egiaztatua dagoen kalitatezko sagardo bati bere marka jartzen dion lehenengo banaketa katea izan zen kooperatiba. Ekimen horrekin, EROSKIk beste pauso bat eman du euskal ekoizpen ehunaren aniztasunaren alde. “Iruditzen zaigu funtsezko elementua dela gure inguruko ekonomia, kultura eta paisaia laguntzeko eta horien iraunkortasuna bermatzeko. Osasunaren eta Iraunkortasunaren arloan hartua dugun konpromisoak garamatza ingurunearen garapen sozial eta ekonomikoa bultzatzera, eta, orobat, enplegua eta tokian tokiko aberastasuna sustatzera eta kultura gastronomikoa errespetatzera. Apustu hori aurrera eramateko garaian, EROSKIk laguntza eta hurbiltasuna eskaintzen dizkie nekazaritzako produktuak hornitzeaz arduratzen diren tokiko eragileei, eta eskaintza zabal eta askotarikoa egiteko erabakia hartu du; ondorioz, tokiko 2.000 ekoizle txikiren 20.000 produktu baino gehiago eskaintzen ditu”, azaldu Tokiko Produktuetarako zuzendari komertzialak.

Compartir en: