• Otsailean, EROSKIk kanpaina bat egin du, berehalako laguntza behar duten herritarren oinarrizko beharrak estaltzen laguntzeko

  • EROSKIk eta bezeroek emandako guztia UNICEFen larrialdiko funtsaren bitartez bideratuko zaie erasandako herritarrei

  • EROSKIk, bezeroek emandakoaz gain, ekarpen gehigarri bat egin du

EROSKIk eta bezeroek 300.000 euro baino gehiago bildu dituzte otsailean bere dendetan egindako kanpainan, Turkia hego-ekialdeko eta Siriako lurrikara eta erreplika suntsitzaileak jasan dituztenei laguntzeko. Bezeroek borondatezko dohaintza bat egin dute, ordainlekuetatik igarotzean nahi izan duten kopurua emanda.

EROSKIk eta bezeroek emandako guztia UNICEFen larrialdietako funtsarekin bideratuko da. Horren bitartez ari da erakundea herritarren beharrei erantzuten, nazioarteko gainerako erakundeekin batera eta herrialdeko agintariekin koordinatuta, zeinak urgentziaz ari baitira lanean Turkian eta Sirian erantzun humanitarioari laguntzeko.

“Eskerrak eman nahi dizkiegu kontsumitzaileei, deialdiari eman dioten erantzunagatik. Horrelako ekintzak oso garrantzitsuak dira, premia handiena dagoen lekuetara ahalik eta lasterrena iristeko”, esan du EROSKIren Osasun eta Iraunkortasun arloko zuzendariak, Alejandro Martinez Berriochoak.

“Berriz ere eskerrak eman beharrean gara, EROSKIk eta haren bezeroek eman duten erantzunagatik, beste behin erakutsi baitituzte elkartasuna eta konpromisoa, oraingo aldian Siria eta Turkia egunotan jasaten ari diren larrialdietan haur eta familiarik zaurgarrienei laguntzeko. Horrelako ekimenekin, UNICEFek gogor lanean jarrai dezake, lehen unetik egin duen bezalaxe. Sirian, edateko ura eta saneamendua ziurtatzen ari gara; haurrak babestu eta haien heziketa zaintzen ari gara, eta horniketa medikoan laguntzen. Turkian, gure eginahalak ari gara egiten jendea salbatzeko, eta Turkiako Gobernuarekin koordinatuta pertsonak bilatu eta erreskatatzeko, azaldu du Marta Lopez Fesserrek, UNICEFek Espainian duen Batzordean Aliantza Korporatiboen arduraduna denak.

 

Dendetan bezeroek emandakoari esker bildutakoaz gain, EROSKIk ekarpen gehigarri bat egin du; hala, urtero gizarteko kausen alde ematen dituen zazpi milioi euroei batu die kopuru hori.

EROSKIk, bezeroekin batera, milioi erdi eurotik gorako dohaintzak egin ditu hondamendi naturalengatik eta kausa humanitarioengatik kaltetu direnei laguntzeko aktibatu diren azken elkartasun kanpainetan; besteak beste, Haitirako (2010 eta 2016), Filipinetarako (2013), Nepalerako (2015), Siriarako (2015), Mallorcarako (2018) eta Palmarako (2020). Azkena, iaz, Ukrainako krisiak erasandako herritarrentzat.

Compartir en: