Quiénes somos
Misioa, ikuspegia eta balioak
EROSKIn, gure interes-taldeen kezkei eta itxaropenei erantzuteko orduan dugun erantzukizunean eta zintzotasunean oinarritzen gara.
Erantzukizunaren alde egiten dugu, gure negozioaren eraginaz jabetzen garelako eta gure ekintzetan jasangarritasuna bilatzen dugulako. Konpromisoa hartzen dugu, balioa sortzen eta gure interes-taldeen bizi-kalitatea hobetzen saiatzen garelako. Eta zintzotasuna dugu ezaugarri, uste baitugu gardentasunak konfiantza, sinesgarritasuna eta sendotasuna sortzen dituela.

Ezagutu EROSKIren esentzia bideo labur honetan: gure misioari eta gure komunitatetik gertuko enpresa-eredu berezi eta jasangarria egunez egun eraikitzeko dugun konpromisoari buruzko ikuspegia. Ezagutu minutu batean nola egiten dugun enpresa zurekin.

Misioa
Elikagai-denden elkarte bat gara, eta gure misio nagusia enpresa-emaitza sortzea da, gaur egungoa eta etorkizunekoa, honetarako:
· Ingurunean aberastasuna sortzea
· Kontsumitzaileak eta langileak gogobetetzea
· Elikadura ona sustatzea
EROSKIn, balio kooperatiboen alde egiten dugu, eta partaidetzazko kudeaketan eta laneko lankidetzan sinesten dugu.

Ikuspegia
Kontsumitzaileen, langileen eta haien ingurunearen denda gogokoena izango gara.
Kalitatezko produktuak prezio onean eskuratzeko aukera emateagatik, elikadura osasungarria, tokikoa eta jasangarria sustatzeagatik, nagusiki emakumezkoek osatua den taldeari proiektu ilusionagarria eta une oro gure kooperatiba-balioak islatuko dituena eskaintzeagatik.
