Nor gara
Inbertitzaileentzako informazioa
Eroski S Coop-en Gobernu Korporatiboaren bereizgarritasuna, besteak beste, sozietate nagusia kontsumoko kooperatiba bat izatean datza. Horregatik, kontsumitzaileek zein langileek sozietatean parte hartzen dute, eta baita haren kudeaketan eta erabakietan ere.
Balore Merkaturaren Espainiako Batzordearekiko komunikazioa
Orrialde honetatik kontsulta ditzakezu Sozietateak Balore Merkatuaren Espainiako Batzordeari (CNMV) bidalitako jakinarazpenak, merkatuari informazio garrantzitsua berehala jakinarazi eta zabaltzeko. Jakinarazpenak honela sailkatzen dira: informazio pribilegiatua izaten dute batetik eta bestelako informazio garrantzitsua bestetik.
Informazio pribilegiatua izaera konkretukoa da, ez publikoa, jaulkitzaile edo tresna finantzario bati buruzkoa, eta, publiko eginez gero, eragin nabarmena izan dezake prezioan; bestelako informazio garrantzitsuak, berriz, ez dio eragiten prezioari.
Horretaz gainera, eskura duzu Sozietateak igorritako informazio ekonomikoa, tarteko informazio finantzariorako eta urteko finantza txostenetarako sarbidea baliatuz.
Balore Merkatuaren Espainiako Batzordeari egindako komunikazio guztiak eskura daude webgunean, formatu elektronikoan. Zuzenean kontsulta ditzakezu honako lotura hauek erabiliz:
- Informazio pribilegiatua
- Bestelako informazio garrantzitsua
- Tarteko informazio finantzarioa
- Urteko finantza txostenak
Inbertitzaileentzako informazioa
Jakinarazpen horiek, eta aurretik egindako guztiak, interesdunen eskura daude CNMVren webgunean. Honako lotura honetatik sar zaitezke horietara:
Jakinarazpen horiek, eta aurretik egindako guztiak, interesdunen eskura daude CNMVren webgunean. Honako lotura honetatik sar zaitezke horietara:
Informazio ekonomiko finantzarioa
Aldian behingo informazio publikoa.
Tarteko informazio finantzariotzat hartzen da finantza-egoeren joko oso bat edo tarteko aldi baterako finantza-egoera kondentsatuen joko bat duen …
Tarteko informazio finantzariotzat hartzen da finantza-egoeren joko oso bat edo tarteko aldi baterako finantza-egoera kondentsatuen joko bat duen finantza-informazio oro.
Tarteko informazio finantzarioak, une egokian aurkezten bada eta datu fidagarriak baditu, lagundu egiten du inbertitzaileek, mailegu-emaileek eta beste erabiltzaile batzuek hobeto uler dezaten erakundeak zer-nolako gaitasuna duen mozkinak eta diru-fluxuak sortzeko, bai eta nolako finantza-indarra eta likidezia duen ere.
Tarteko informazio finantzarioak honako atal hauek edukiko ditu, gutxienez:
- Egoera finantzario kondentsatu bat
- Ekitaldiko emaitzaren egoera kondentsatu bat edo egoera kondentsatuak, eta beste emaitza integral bat
- Ondare kondentsatuaren aldaketen egoera
- Efektibo kondentsatuaren fluxu-egoera bat
- Azalpen ohar hautatuak
Seihileko txostena (pdf)
2025 urteaSeihileko txostena (pdf)
2024 urteaSeihileko txostena (pdf)
2023 urteaSeihileko txostena (pdf)
2022 urteaSeihileko txostena (pdf)
2021 urteaSeihileko txostena (pdf)
2020 urteaSeihileko txostena (pdf)
2019 urteaUrteko finantza txostena. Auditoretza txostena, urteko kontu auditatuak (banakakoak eta bateratuak), kudeaketa txostena eta urteko txostena
Esteka honen bidez eskura ditzakezu:
Esteka honen bidez eskura ditzakezu:
Urteko EROSKIren urteko kontu Sociedades dependientes (pdf)
2024 urteaUrteko EROSKIren urteko kontu Sociedades dependientes (pdf)
2023 urteaUrteko EROSKIren urteko kontu Sociedades dependientes (pdf)
2022 urteaUrteko EROSKIren urteko kontu Sociedades dependientes (pdf)
2021 urteaUrteko EROSKIren urteko kontu Sociedades dependientes (pdf)
2020 urteaUrteko EROSKIren urteko kontu Sociedades dependientes (pdf)
2019 urteaSenior bonu bermatuak
Eroski, S. Coop.ek 500 milioi euro jaulki ditu eta zirkulazioan jarri ditu obligazioetan, Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen 68.4 artikuluaren arabera.
Obligazio hauek senior bonuen jaulkipenean gauzatzen dira; Estatu Batuetako legediak arautzen ditu bonu horiek, New York estatukoak zehazki. Mota honetako betebeharrei buruz gehiago jakin nahi baduzu, bisitatu Senior Bonu Bermatuak deitutakoen orrialde espezifikoa.
Kapital soziala
Eroski, S. Coop.en Gobernu Korporatiboaren berezitasuna, besteak beste, kontsumo kooperatiba izatearen ondorio da. Hori dela eta, kontsumitzaileek eta langileek gizartean parte hartzen dute, bai eta gizartearen kudeaketan eta erabakietan ere. Hala, Eroski bi komunitateren bidez egituratzen da: alde batetik, kontsumo-bazkideak, kontsumo-izaerari buruzko kontzientzia berezia duten pertsonak, kooperatiban inplikatzea erabakitzen dutenak; bestetik, lan-bazkideak, kapitala eta lana ematen dutenak, erakundearekiko konpromisoaren parte gisa.
Kooperatiba elkartearen kapitala bazkideek egindako ekarpenek osatzen dute, nahitaezkoek zein borondatezkoek. Ekarpen horiek titulu izendunen bidez egiaztatzen dira. Estatutuen arabera, bazkide bakar batek ere ezingo du izan kooperatibaren kapital sozialaren % 25 baino gehiago. Ekarpenen zenbatekoa urtero adosten du kooperatibaren Batzar Nagusiak.
Kapital soziala zenbatekoa den kontsulta dezakezu webgune honetan argitaratutako bitarteko eta urteko finantza-txostenetan.
Zer dira EROSKIren Mendeko Finantza-ekarpenak?
EROSKIren Mendeko Finantza Ekarpenak EROSKIren produktu finantzarioa dira. Produktu hori Balore Merkatuaren araudiaren mende dago eta, 2012ko uztailetik, SEND negoziazio-plataforman kotizatzen du.
EROSKIren Ekarpenen errentagarritasuna ez dago EROSKIren emaitzen mende. Edozein direla ere merkatuko baldintzak, EROSKIren Ekarpenek beti eskaintzen dute errentagarritasunaren diferentzial positibo bat (gure kasuan Euriborrari lotuta dago).
Produktua betirauteko igorrita dago. Hau da, ez du epemuga zehatzik. Hala ere, EROSKIk aldez aurretik amortiza dezake igorpena, osorik edo partzialki, ordainketa egin denetik bost urte pasa badira behinik behin, eta balio nominalaren % 100 itzuliko die Eroskiren Mendeko Finantza Ekarpenen titular guztiei. (Hala ere, gaur egun, ez dago inolako asmorik amortizazio aurreratu posible honen inguruan).
Ondoren, Eroski S. Coop.-en Mendeko Finantza Ekarpenen gaur egungo titularrentzako informazio-liburuxkak daude. Horietan, Eroski Coop.-en Mendeko Obligazio jaulki berriak behar bezala ulertzeko behar den informazio guztia lor daiteke:
EROSKIren Mendeko Finantza Ekarpenen jaulkipena
2002. urteko jaulkipenakEROSKIren Mendeko Finantza Ekarpenen jaulkipena
2003. urteko jaulkipenakEROSKIren Mendeko Finantza Ekarpenen jaulkipena
2004. urteko jaulkipenakEROSKIren Mendeko Finantza Ekarpenen jaulkipena
2007. urteko jaulkipenakEROSKI Ekarpenen kotizazioa
EROSKI S. Coop-ek, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren (CNMV) gomendioak jarraituz, erabaki zuen eskatzea igorpenaren momentutik Aktibo …
EROSKI S. Coop-ek, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren (CNMV) gomendioak jarraituz, erabaki zuen eskatzea igorpenaren momentutik Aktibo Finantzarioen Bitartekarien Elkartean (AFBE) negoziatzen ziren EROSKIren Mendeko Finantza Ekarpenak AFBEaren barne dagoen SEND negoziazio-plataforman sar zitezen. 2012ko uztailean sartu ziren eta, harrezkero, kotizazioa aipaturiko SEND plataforman egiten da, inbertitzaile txikizkariei zuzendutako errenta finkoko igorpenen kasuan bezala.
Plataformara aldatzeak ez zuen inolako aldaketarik eragin EROSKIren Mendeko Finantza Ekarpenen titularren baldintzetan eta tituluen ezaugarrietan eta tituluek beren balio nominala mantendu dute. Interesen kalkulua eta ordainketa oraindik ere burutzen dira aldatu ez den balio nominal hori kontuan hartuta eta EROSKI S. Coop-en aldetiko amortizazio aurreratu boluntarioa oraindik ere %100ekoa da aipatu balio nominalarekiko (hala ere, gaur egun, ez dago inolako asmorik amortizazio aurreratu posible honen inguruan).
Kupoaren ordainketa/EMFE ordainsaria
Eroskiren Mendeko Finantza Ekarpenen (“EMFE”) Jaulkipenei dagokienez, eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren erregistro ofizialetan 2002ko …
Eroskiren Mendeko Finantza Ekarpenen (“EMFE”) Jaulkipenei dagokienez, eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren erregistro ofizialetan 2002ko ekainaren 18an, 2003ko uztailaren 11n eta 2004ko ekainaren 25ean egiaztatu eta inskribatutako informazio-liburuxketako aurreikuspenak betez (ISIN ES 0231429004), jakinarazten dizugu 2025eko otsailaren 1etik 2026ko urtarrilaren 31ra arteko aldirako ezarritako kupoia % 5,535ekoa izan dela.
Era berean, Eroskiren Mendeko Finantza Ekarpenen (“EMFE”) Jaulkipenari dagokionez –zeinaren dokumentazioa egiaztatu eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren erregistro ofizialetan inskribatu baitzen 2007ko ekainaren 19an (ISIN ES 0231429038)–, dokumentazio horretan aurreikusitakoa betez, jakinarazten dizugu 2025eko otsailaren 1etik 2026ko urtarrilaren 31ra arteko aldirako ezarritako kupoia % 5,035ekoa izan dela.
EROSKIk 2002an MFEen lehen jaulkipena egin zuenetik, kooperatibak unean-unean bete du urteko interesak ordaintzeko konpromisoa, eta 485 milioi euro ordaindu dizkie inbertitzaileei. MFEen ordainketa ez dago kooperatibaren emaitza ekonomikoen mende; Euriborra du erreferentzia, gehi 3 puntuko diferentziala 2002tik 2004ra bitarteko MFEen jaulkipenetarako, eta % 2,5eko diferentziala 2007ko MFEen jaulkipenerako.
Ordainketa hori kontuan hartuta, 2002an MFEak erosi dituen inbertitzaile batek hasierako inbertsioaren % 102,6 jaso du dagoeneko interesetan, eta % 111,7 Mendeko Obligazioengatik egindako trukean, 2025eko abenduan amortizatuak. 2004tik MFEak dituen inbertitzaile batek % 90,2 kobratu du interesetan, edo % 99,2, trukean parte hartu bazuen; 2007koak, berriz, bere inbertsioaren balioaren % 64,4 jaso du, edo % 72,5, trukean parte hartu bazuen.
2025erako, interesa % 5,535eko tasan (% 2,535 + % 3ko diferentziala) finkatu da 2002 eta 2004 arteko MFEen jaulkipenetarako, eta % 5,035ean (% 2,535 + % 2,5eko diferentziala) 2007ko MFEen jaulkipenetarako, eta horiek datorren urtean ordainduko dira.
Rating
Igorpen-liburuxketan adierazitako moduan, igortzaileak eta igorpenak ez dute inolako kalifikazio-erakunderen kreditu-kalifikaziorik jaso.
Igorpen-liburuxketan adierazitako moduan, igortzaileak eta igorpenak ez dute inolako kalifikazio-erakunderen kreditu-kalifikaziorik jaso.
MFEak EROSKIren Mendeko Obligazioekin trukatzeko eskaintzaren informazio-liburuxka laburtua
Kontaktua
Eroskiren Mendeko Finantza Ekarpenak (EMFE) trukatzeko eskaintzari buruzko informazio-liburuxka bat dago, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalean (CNMV) erregistratua. Informazio-liburuxka eskatzen duen inbertitzailearen eskura dago Eroski, S. Coop.en, Iberclearren parte hartzen duten finantza-erakundeen eta CNMVren egoitza sozialetan.
EROSKIren Mendeko Finantza Ekarpenei (EMFE) buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan helbide honetan:
Tel.: 946 211 211
Helbide postala: Eroski S. Coop. San Agustin auzoa z/g. 48230 Elorrio (Bizkaia).