50 urte
Kronologia
Badirudi atzo ireki genuela lehenbiziko denda, atzo idatzi zirela EROSKI CONSUMER aldizkariaren lehen lerroak, atzo jarri genituela apalategietan gure berezko markaren lehen produktuak…
1969
Eroski sozietate kooperatiboa sortu zenekoa
1969Eroski sortu zen zazpi kontsumo-kooperatiba txikik bat egin zutenean. Indartsuagoak izateko elkartu ziren; izan ere, ikusten zen ordura arteko dimentsio lokal eta zatikatua ez zela bidegarria izango.
Eroski sortu zen zazpi kontsumo-kooperatiba txikik bat egin zutenean. Indartsuagoak izateko elkartu ziren; izan ere, ikusten zen ordura arteko dimentsio lokal eta zatikatua ez zela bidegarria izango. Izaera soziala eta zertxobait konfesionala izan zuen hasieran, eta eremu geografiko eta politiko jakin bat: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa (Nafarroako lehen denda Altsasun jarri zuten, 1971n). Eratu zenean, uko egin zioten protagonismo lokal, sozial eta pertsonalei, zeinak gaur egun garrantzirik gabekoak badira ere orduan ondo asko armatuta baitzeuden.

1971
Lehen denda Nafarroan
1971Lehen denda Altsasun. Handik hilabete gutxira, Iruñeko Txantrean jarri zuten hurrengoa.
Lehen denda Altsasun. Handik hilabete gutxira, Iruñeko Txantrean jarri zuten hurrengoa. Nafarroara etorri zenetik, Eroski handitu egin da, eta gaur egun, funtsezkoa da eskualdeko nekazaritzako elikagaien iraupenerako. Hala, 1.000 milioi eurotik gora erabili ditu azken bost urteetan Nafarroako hornitzaileei erosketak egiteko.

1974
Lehenengoz argitaratu zuten “Eroski” kontsumo aldizkaria
1974Eroskiren Kontsumo Aldizkariaren zuzendaritza profesionalizatu egin zen, beste aldizkari batzuen estiloan.
Eroskiren Kontsumo Aldizkariaren zuzendaritza profesionalizatu egin zen, beste aldizkari batzuen estiloan. Informazioaren alderdi soziala eramateko eta kontsumitzailearen defentsa egiteko sortu zen. Haren lehentasuna da kontsumitzaileari irizpideak erakustea, eta kontsumo osasungarriagoa eta iraunkorragoa zabaltzea; azken batean, kontsumo arduratsuago bat egiten laguntzea.

1975
Elorrioko plataforma logistikoa eta sozietatearen egoitzaren inaugurazioa
1975Salgaien plataforma logistikoa eta sozietatea- ren egoitzaren inaugurazioa izan zen Elorrion (Bizkaia).
Salgaien plataforma logistikoa eta sozietatea- ren egoitzaren inaugurazioa izan zen Elorrion (Bizkaia). Hirugarren egoitza bere historia laburrean, baina oraingoa behin betikoa iza- teko bokazioarekin. Orduko ametsetan ez zu- ten asko usteko Eroskiren proiektuak halako dimentsioa hartuko zuenik ondoko urteetan.

1976
Elurte baten kausaz, Elorrioko biltegiko teilatua hondoratu egin zen
1976Kooperatibaren historia motzean hirugarrena izan den biltegia hondoratu egin zen ezohiko elurte bat zela medio.
Kooperatibaren historia motzean hirugarrena izan den biltegia hondoratu egin zen ezohiko elurte bat zela medio. Zorigaizto izugarria. Bazirudien proiektu hura bertan amaituko zela bere heldutasunera iritsi gabe. Ustekabean, Eroski berreskuratu egin zen, eta gertaera harekin “erresilientzia” hitzak zentzu osoa hartu zuen, zeina modan jarri baitzen urte batzuk geroago: pertsonen edo erakundeen egokitzeko gaitasuna da erresilientzia, hau da, egoera zailetatik atera eta gaitasun handiagoak hartuz erronkei eta arazoei aurre egiteko gaitasuna. Ordu arte zailtasun ekonomikoak izan bazituen ere, hura gertatu zenetik, Eroskik zoritxarrak gainditu eta bere ezagutzekin eta baliabideekin jarduera menderatzen hasi zen, istripu horrek zoritxarrik ekarri ez balu bezala eta, aitzitik, lehen urte haietako arazoen irtenbide izan balitz bezala.

1977
Eroskik marka propioa atera zuenekoa
1977Eroski aurrendaria da Espainian produktuak merkaturatzen banatzailea- ren markarekin; horretarako, Europako beste banatzaile batzuen ereduari jarraitu zion (batik bat Migros).
Eroski aurrendaria da Espainian produktuak merkaturatzen banatzailea- ren markarekin; horretarako, Europako beste banatzaile batzuen ereduari jarraitu zion (batik bat Migros). Hala, “marka propioa” edo “marka zuria” sortu zen; izan ere, Eroskiren lehenengoetariko ontziak erabat zuriak ziren. Erabakirik muturrenekoetako bat izan zen, eta produktuak prezio lehiakorrean eskaintzeko apustu bat; izan ere, horixe izan da sorburuan Eroskiren gogoa, eta horri eutsi dio gaurdaino. Ekoizleek oso zalantzaga- rritzat jo zuten, eta batzuek boikota ere egin zioten, azpijokoak eginez, hala nola beren markaren hornitze selektibo bat eginez.

1978
“Kontsumitzailearen Eskolak” abiatu zirenekoa
1978Bere konpromiso kontsumeristari erantzunez, Eroskik martxan jarri zituen Kontsumitzailearen Eskolak; jarduera hori hastapen batean EAEn eta Nafarroan abiatu zen, eta pixkanaka gainerako erkidegoetara zabaldu.
Bere konpromiso kontsumeristari erantzunez, Eroskik martxan jarri zituen Kontsumitzailearen Eskolak; jarduera hori hastapen batean EAEn eta Nafarroan abiatu zen, eta pixkanaka gainerako erkidegoetara zabaldu. Gizartearen aldeko konpromiso gisa sortu zen, kontsumo kooperatibari dagokion betebehar bezala, eta 2011n, berrasmatu egin genuen, “Elikadura Eskola” izenarekin.

Euskara marka propioko ontzietan jartzen hasi zirenekoa
Marka propioko lehen sei produktuak atera eta urtebetera, euskara jartzen hasi ziren haien ontzietan.
Marka propioko lehen sei produktuak atera eta urtebetera, euskara jartzen hasi ziren haien ontzietan.

Eroskiren frankizia erako lehen supermerkatua
Eroski inaugura su primer supermercado franquiciado bajo la enseña EROSLE.
Eroski inaugura su primer supermercado franquiciado bajo la enseña EROSLE.

1980
Sozietatearen estatutu berriek parekidetasuna ekarri zuten kontsumitzaile bazkideen eta langile bazkideen artean
1980Ezohiko batzar nagusi batean kooperatibak nortasun eta botere krisi larri bat gainditurik, sozietatearen estatutu berriak onartu ziren, eta kooperatibaren gobernuan parekidetasuna ezarri kontsumitzaile bazkideen eta langile bazkideen artean. Hala, partaidetza sozialeko egitura berezi bat hartu zuen kooperatibak, eta horrek egonkortasun sendoa eta osotasuna eman dio gobernu korporatiboari gaurdaino.
Ezohiko batzar nagusi batean kooperatibak nortasun eta botere krisi larri bat gainditurik, sozietatearen estatutu berriak onartu ziren, eta kooperatibaren gobernuan parekidetasuna ezarri kontsumitzaile bazkideen eta langile bazkideen artean. Hala, partaidetza sozialeko egitura berezi bat hartu zuen kooperatibak, eta horrek egonkortasun sendoa eta osotasuna eman dio gobernu korporatiboari gaurdaino. Orain arte ez da egon hein horretako garrantzia izan duen beste eraba- kirik enpresa honen egonkortasunerako. “J abeak eta Protagonistak” orduan harturiko balio bat dira: langile bazkideek kapitalean parte hartzen dute, eta emaitza ekonomikoek eragin egiten die- te, eta kontsumitzaile bazkideek boterearen erdia dute kontseiluan eta batzarrean.

Eroski Bidaiak agentziaren lehen bulegoa
Jardueren dibertsifikazioa egiten hasi ziren zenbait negozio lerro zabalduta, eta hala sortu zen Eroski Bidaiak agentzia Bilboren erdian.
Jardueren dibertsifikazioa egiten hasi ziren zenbait negozio lerro zabalduta, eta hala sortu zen Eroski Bidaiak agentzia Bilboren erdian.

1981
Eroskiren lehen hipermerkatua
1981Lehen hipermerkatua inauguratu zuten. Gora bidean zen formatu hori, eta bide horretatik jotzea erabaki zuen, horrelakoen kudeaketan eskarmenturik izan gabe ere eta orduko gizartearen parte baten kontrako iritziekin; izan ere, despertsonalizazioa zekarrela zioten, eta komunitatearentzat aritzearen zentzua galtzen zela.
Lehen hipermerkatua inauguratu zuten. Gora bidean zen formatu hori, eta bide horretatik jotzea erabaki zuen, horrelakoen kudeaketan eskarmenturik izan gabe ere eta orduko gizartearen parte baten kontrako iritziekin; izan ere, despertsonalizazioa zekarrela zioten, eta komunitatearentzat aritzearen zentzua galtzen zela. Erabakia hartzeko orduan, kooperatiboa ere baden irizpide bat erabili zuten, hau da, kontsumitzailearen aukera askatasunaren partez ez erabakitzea, eta haren esku jartzea denda formatu guztiak, kontsumitzaileek beren eskubidea erabil dezaten. Hala, Eroskik familia guztientzako moduko denda formatuak bilatzen hasi zen, eta bere jarduera hedatzen, elikaduraren eremukoak ez ziren produktuekin.

1984
Eroskiri Kontsumitzaileen Elkartea zela aitortu ziotenekoa
19841984ko uztailaren 24an, BOEn argitaratu zen —Ernest Lluch zelarik orduko Osasun eta Kontsumoaren ministro— Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Babesteko Lege Orokorra.
1984ko uztailaren 24an, BOEn argitaratu zen —Ernest Lluch zelarik orduko Osasun eta Kontsumoaren ministro— Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Babesteko Lege Orokorra. Lege horretan, kontsumo kooperatibek Kontsumitzaile Elkarte izaera hartzen zuten, baldin etekinen parte bat gizarte ekintzara bideratzen bazuten kontsumitzaileak formatzeko eta informatzeko helburuarekin.
1989
Silo automatizatua inauguratu zenekoa Elorrioko Plataforma Logistikoan
1989Plataformaren silo automatizatua inauguratu zen. Espainian bigarrena izan zen teknologia aurreratu hori erabiltzen.
Plataformaren silo automatizatua inauguratu zen. Espainian bigarrena izan zen teknologia aurreratu hori erabiltzen.

CFC substantzia aerosoletatik kendu zutenekoa
Eroski es el primer distribuidor en retirar de la venta los aerosoles con CFC en España.
Eroski es el primer distribuidor en retirar de la venta los aerosoles con CFC en España.
1990
“E” logoarena sortu zen
1990“E” logotipoa sortu genuen. Hura bihurtu da geroztik Eroski markaren elementu bisual nagusia.
“E” logotipoa sortu genuen. Hura bihurtu da geroztik Eroski markaren elementu bisual nagusia.

Eroski markak Jatorri Izenarekin ateratako lehen produktua
Nafarroako Zainzuria Eroski markarekin merkaturatuta, hura izan zen lehen produktua Espainian banatzaile baten markarekin Jatorri Izen bat merkaturatzen zena.
Nafarroako Zainzuria Eroski markarekin merkaturatuta, hura izan zen lehen produktua Espainian banatzaile baten markarekin Jatorri Izen bat merkaturatzen zena.
Eroskiren eta CONSUMen aliantza
Eroski eta Consum, Espainiako bi kontsumo kooperatibarik handienek aliantza bat hitzartu zuten beren helburu indibidua- lak indartzeko eta hedapena elkarrekin egiteko.
Eroski eta Consum, Espainiako bi kontsumo kooperatibarik handienek aliantza bat hitzartu zuten beren helburu indibidua- lak indartzeko eta hedapena elkarrekin egiteko. 15 urte iraun zuen hitzarmen hark, eta bi kooperatibek abiatu aurretik baino indartsuago amaitu zuten.
1991
FORUM SPORT sortu zenekoa
1991FORUM SPORT marka berria jaio zen, denda sare berri bat kirol izaera sustat- zeko helburuarekin, eta orobat kirola gizartearen eskurago eta hurbilago jartzeko.
FORUM SPORT marka berria jaio zen, denda sare berri bat kirol izaera sustat- zeko helburuarekin, eta orobat kirola gizartearen eskurago eta hurbilago jartzeko.

1992
Lau hizkuntza ofizialak jarri ziren marka propioko produktuetan
1992Eroskik lau hizkuntzak jaso zituen marka propioko ontzietan: euskara, gaztelania, katalana eta galiziera.
Eroskik lau hizkuntzak jaso zituen marka propioko ontzietan: euskara, gaztelania, katalana eta galiziera.

1993
Eroskiren lehen gasolindegia
1993Eroskiren lehen gasolindegia Iruñeko hipermerkatuan ireki zen.
Eroskiren lehen gasolindegia Iruñeko hipermerkatuan ireki zen.

1996
Elikagaien Bankuen aldeko lehen Kilo Operazioa
19961996an hasi zen Eroski Elikagaien Bankuarekin lankidetzan, Bizkaiko Elikagaien Bankuak proposatuta eta kontsumitzaileek berek eskatuta behartsuen eta bazterkeria soziala jasateko arriskuan direnen kolektiboari elkartasuna erakusteko.
1996an hasi zen Eroski Elikagaien Bankuarekin lankidetzan, Bizkaiko Elikagaien Bankuak proposatuta eta kontsumitzaileek berek eskatuta behartsuen eta bazterkeria soziala jasateko arriskuan direnen kolektiboari elkartasuna erakusteko. Lehenengoz egin zuten janaria biltzeko “Kilo Operazioa” kanpaina Eroskiren dendetan. Lankidetza hartatik, Eroskik eta FESBALek elikagaiak dohaintzan emateko programa bat sortu zuten; horren arabera, elikagaiak iraungi aurretik kentzen dira apaletatik. 2009an, Eroski eta Elikagaien Bankuak elikagai freskoetara zabaldu zuten programa, janaririk alferrik ez galtzeko.

Eroski, Travel Club programaren parte
Travel Club programaren parte izaten hasi zen Eroski. Espainian fidelizazio programa liderra da Travel Club, eta hari lotuta dauden 30 enpresa eta 6 milioi kontsumitzaile ditu, bidaiez eta opariez gozatzen dutenak saltoki atxikietan egindako erosketetan irabazitako puntuen truke.
Travel Club programaren parte izaten hasi zen Eroski. Espainian fidelizazio programa liderra da Travel Club, eta hari lotuta dauden 30 enpresa eta 6 milioi kontsumitzaile ditu, bidaiez eta opariez gozatzen dutenak saltoki atxikietan egindako erosketetan irabazitako puntuen truke.
Eroski Natur atera zutenekoa
Eroski Natur sortu zen, marka bat janari freskoa punturik optimoenean eskaintzeko, janaria jatorritik arreta handiz aukeratuta. 2018an markaren kontzeptua berritu zuten, eta produktu freskoen kontsumo arduratsuagoa iradokitzen du geroztik.
Eroski Natur sortu zen, marka bat janari freskoa punturik optimoenean eskaintzeko, janaria jatorritik arreta handiz aukeratuta. 2018an markaren kontzeptua berritu zuten, eta produktu freskoen kontsumo arduratsuagoa iradokitzen du geroztik.

Sebastian de la Fuente denda sarea erosi zuenekoa
Eroskik “Sebastian de la Fuente” denda sarea erosi zuen, guztira 70 supermerkatu lau erkidegotan banaturik, EAE, Kantabria, Burgos eta Errioxa.
Eroskik “Sebastian de la Fuente” denda sarea erosi zuen, guztira 70 supermerkatu lau erkidegotan banaturik, EAE, Kantabria, Burgos eta Errioxa.
1997
Eroski Fundazioa
1997Eroski Fundazioa sortu zen. Haren bitartez, kontsumitzailea formatzeko eta informatzeko dituen baliabideen zati handi bat erabiltzen du Eroskik gizartera begirako jardueretan.
Eroski Fundazioa sortu zen. Haren bitartez, kontsumitzailea formatzeko eta informatzeko dituen baliabideen zati handi bat erabiltzen du Eroskik gizartera begirako jardueretan.

GESPA sortu zenekoa
Gespa sortu zen, sozietate bat Taldeko sozietate anonimoetako langileei sarrera emateko kapitalean eta beren enpresaren kudeaketan, kooperatibako bazkide balira bezala.
Gespa sortu zen, sozietate bat Taldeko sozietate anonimoetako langileei sarrera emateko kapitalean eta beren enpresaren kudeaketan, kooperatibako bazkide balira bezala. Gespa Hipermerkatuen ondoren, Gespa supermerkatuak eta Gespa Forum eratu ziren. Krisi ekonomikoa dela eta, programak zailtasunak izan zituen gehiago zabaltzeko.

Udama eta Supera banatzaileak daude Eroski Taldean
Cecosak aliantza bat egin zuen Udama eta Supera sozietateekin, supermerkatuen sare bat garatzeko. Aliantza horrek ezaugarri zuen kapitalaren parekidetasuna eta bi bazkideen arteko rolen banaketa orekatua. Denborarekin, Eroskik erosi zituen sozietate guztiak.
Cecosak aliantza bat egin zuen Udama eta Supera sozietateekin, supermerkatuen sare bat garatzeko. Aliantza horrek ezaugarri zuen kapitalaren parekidetasuna eta bi bazkideen arteko rolen banaketa orekatua. Denborarekin, Eroskik erosi zituen sozietate guztiak.
Tokian tokiko ekoizpenaren aldeko programa abiatu zenekoa
Eroskik tokiko elikagaien alde egiteko politika espezifikoa abiatu zuen, eta “Gure Lurraldeko Zaporeak” zigilu bereizgarria atera.
Eroskik tokiko elikagaien alde egiteko politika espezifikoa abiatu zuen, eta “Gure Lurraldeko Zaporeak” zigilu bereizgarria atera. Kooperatiba gaurdaino jardun da elikagaien nekazaritzako sektorearekin tokian tokiko produktu berezien eskaintza esanguratsua eginez produktu kategoria guztietan.

CENCO denda sarea erosi zuenekoa
Eroskik CENCO denda sarea erosi zuen; familia enpresa bat, 36 supermerkatu zituena Gaztela eta Leonen eta Galizian.
Eroskik CENCO denda sarea erosi zuen; familia enpresa bat, 36 supermerkatu zituena Gaztela eta Leonen eta Galizian.
1998
Vegalsa sartu zen Eroski Taldean
1998Vegonsak eta Eroskik aliantza estrategiko bat egin zuten elkarren proiektuak indartzeko eta beren hedapenerako baldintzak finkatzeko, nola eta Vegalsa sozietatea elkarrekin erdibana eratuz eta Eroski Taldean integratuz.
Vegonsak eta Eroskik aliantza estrategiko bat egin zuten elkarren proiektuak indartzeko eta beren hedapenerako baldintzak finkatzeko, nola eta Vegalsa sozietatea elkarrekin erdibana eratuz eta Eroski Taldean integratuz. Aliantza horren ondorioz, erosketa zentral bakarra eratu zen, eta Taldearen zuzendaritza estrategikoa batu.

1999
AUNDIA supermerkatuak erosi zituenekoa
1999Aundia supermerkatuak erosi zituen, Iruñeko supermerkatuen kate txiki bat.
Aundia supermerkatuak erosi zituen, Iruñeko supermerkatuen kate txiki bat.
2000
On line supermerkatua sortu zen
2000On line supermerkatua atera zuen, Internet bidez saltzeko kanal berria.
On line supermerkatua atera zuen, Internet bidez saltzeko kanal berria.

2002
ALIDIS izeneko nazioarteko aliantza
2002Eroskik eta ITM Intermarchek —nazioartera begirako xehekako talde frantsesak— Alidis sortu zuten, zertarako eta nazioarteko ekoizleen marken eta marka propioen erosketa bolumena bateratzeko eta negozioaz duten jakintza elkarrekin partekatzeko.
Eroskik eta ITM Intermarchek —nazioartera begirako xehekako talde frantsesak— Alidis sortu zuten, zertarako eta nazioarteko ekoizleen marken eta marka propioen erosketa bolumena bateratzeko eta negozioaz duten jakintza elkarrekin partekatzeko. Handik urte gutxira, 2005ean, Edeka batu zitzaien. Eta gero, 2015ean, Colruy, Conad eta Coop Suisse; hala, banaketaren alorreko aliantza nagusia bihurtu ziren Europan: AGECORE.

Bidezko Merkataritzaren ziurtagiria duten lehen produktuak saltzen hasi zen Eroski
Eroski izan zen lehen banatzailea Espainian bidezko merkataritzako produktu sail bat modu iraunkorrean saltzen.
Eroski izan zen lehen banatzailea Espainian bidezko merkataritzako produktu sail bat modu iraunkorrean saltzen. Handik urte batzuetara, 2009an, lehen banatzailea bihurtu zen, produktu bat marka propioan atera zuena bidezko merkataritzaren zigiluarekin, futboleko baloi bat.

Nazio Batuek sustaturiko Munduko Ituna sinatu zuenekoa, gure jardunbide printzipioak markatzeko
Eroski da lehenengoetariko erakundea Espainian Munduko Ituna bultzatzen; horren bitartez, erakundeek beren borondatez konpromiso bat sustatu zuten gizarte erantzukizunaren arloan, oinarri gisa harturik giza eskubideak, lan munduko eskubideak eta ingurumen alorrekoak.
Eroski da lehenengoetariko erakundea Espainian Munduko Ituna bultzatzen; horren bitartez, erakundeek beren borondatez konpromiso bat sustatu zuten gizarte erantzukizunaren arloan, oinarri gisa harturik giza eskubideak, lan munduko eskubideak eta ingurumen alorrekoak.
2003
Eroski Red Visa ordainketa txartel propioa atera zenekoa
2003Eroskik bere lehen ordainketa txartela atera zuen.
Eroskik bere lehen ordainketa txartela atera zuen.

Lan eskubideak berdindu zituztenekoa izatezko bikoteen eta zuzenbideko bikoteen artean
Eroskik beste pauso bat eman zuen berdintasunaren izenean, kultura kooperatiboaren berezko balioa baita.
Eroskik beste pauso bat eman zuen berdintasunaren izenean, kultura kooperatiboaren berezko balioa baita.
2004
“Aurrezpen Errekorra” bereizgarria atera zuenekoa, gaur egun Eroski basic dena
2004Hartan dago Eroski Basic produktuen sorburua; horren bitartez, aurrezteko aukera ematen du elikagai produktuen sorta gehienetan.
Hartan dago Eroski Basic produktuen sorburua; horren bitartez, aurrezteko aukera ematen du elikagai produktuen sorta gehienetan.
Genetikoki eraldatutako organismoak ez erabiltzeko konpromisoa gure marka propioan
Eroskik konpromisoa hartu zuen GEOrik ez erabiltzeko, erabaki eztabaidagarria izan zen garai hartan, gizartean eta mundu zientifikoan behar bezainbat adostasun ez dagoenean arriskuei aurrea hartzeko printzipioan oinarritua; hala, elikagai iraunkorren eta bioaniztasunaren aldeko apustu garbia egin zuen.
Eroskik konpromisoa hartu zuen GEOrik ez erabiltzeko, erabaki eztabaidagarria izan zen garai hartan, gizartean eta mundu zientifikoan behar bezainbat adostasun ez dagoenean arriskuei aurrea hartzeko printzipioan oinarritua; hala, elikagai iraunkorren eta bioaniztasunaren aldeko apustu garbia egin zuen.
Banaketa enpresa batek Espainian egindako lehen iraunkortasun memoria argitaratu zen
Eroski aurrendaria da Espainiako banaketaren arloan iraunkortasun memoria bat argitaratzen; horrek erakusten du elikagaien nekazaritzako sektore iraunkorrago, sozialago eta ingurumenzaleago baten aldeko konpromisoa eta jardunbideak dituela.
Eroski aurrendaria da Espainiako banaketaren arloan iraunkortasun memoria bat argitaratzen; horrek erakusten du elikagaien nekazaritzako sektore iraunkorrago, sozialago eta ingurumenzaleago baten aldeko konpromisoa eta jardunbideak dituela.
Eroskiko “boluntario korporatiboen” lehen urtea
Eroskik boluntario korporatiboen programa atera zuen, kooperazioaren printzipioetan oinarrituta, Hirugarren Munduko herri pobreenganako elkartasunez.
Eroskik boluntario korporatiboen programa atera zuen, kooperazioaren printzipioetan oinarrituta, Hirugarren Munduko herri pobreenganako elkartasunez. Ondoko urteetan, Eroskiko langile bazkide batzuk (eszedentzia hartuta) zuzenean jardun ziren garapen sozial eta ekonomikoaren aldeko proiektuetan, MUNDUKIDE fundazioarekin, Brasilen, erdialde-mendebaldeko eskualdean.

2005
EDEKArekin nazioarteko aliantza handitu zen
2005Edeka, Alemaniako lehen banatzailea, Alidis aliantzara batu zen.
Edeka, Alemaniako lehen banatzailea, Alidis aliantzara batu zen.
“Glutenik gabeko” lehenengoetariko produktuak atera ziren Eroski markarekin
Eroskik lehenengoz merkaturatu zuen produktu sail bat “glutenik gabe” seinalearekin.
Eroskik lehenengoz merkaturatu zuen produktu sail bat “glutenik gabe” seinalearekin.

2006
Kontsumitzaileen lehenengo iritzi foroak sortu ziren politika komertzialaren nondik norakoetan parte hartzeko
2006Urtean 35.000 partaiderekin, aurrez aurre zein on line bidez talde-dinamika batzuk egiten dira, kontsumitzaile bazkideek Eroskiri iradokizunak, iritziak eta kontsultak egiteko bere jarduera komertzial eta kontsumeristaz.
Urtean 35.000 partaiderekin, aurrez aurre zein on line bidez talde-dinamika batzuk egiten dira, kontsumitzaile bazkideek Eroskiri iradokizunak, iritziak eta kontsultak egiteko bere jarduera komertzial eta kontsumeristaz.
Lehen produktua merkaturatu zen FSC ziurtagiriarekin.
Eroski konpromiso argia du ingurumenarekin, eta horren erakusgarri da aurrendaria izan zela lorategiko altzariak marka propioan FSC ingurumen-ziurtagiriarekin ateratzen; ziurtagiri horren funtzioa da seinalatzea produktuak egiteko erabili den zura baso ustiapen iraunkorretatik datorrela.
Eroski konpromiso argia du ingurumenarekin, eta horren erakusgarri da aurrendaria izan zela lorategiko altzariak marka propioan FSC ingurumen-ziurtagiriarekin ateratzen; ziurtagiri horren funtzioa da seinalatzea produktuak egiteko erabili den zura baso ustiapen iraunkorretatik datorrela. Ondoko urteetan, papergintzan atera zituen sail gehiago FSC ziurtagiriarekin. Lan horren ondorioz, 2010ean, Nazioarteko FSC Saria eman zioten, ingurumenaren aldeko defentsa etengabean jarduteagatik eta garapen iraunkorraren bidean jarduteagatik bai produktuen eremuan eta bai kontsumo iraunkorrago baten sustapenean.

2007
Iraungitzear diren elikagaiak dohaintzan emateko programa abiatu zen
2007Eroski inició su programa de donación de alimentos envasados cercanos a su fecha de consumo preferente pero todavía aptos para su consumo con total seguridad alimentaria.
Eroskik martxan jarri zuen kontsumitze-data gomendatua hurbil zuten baina oraindik ziurtasun osoz jateko onak ziren elikagai ontziratuak emateko programa. Eroskiren programa horrek eta Elikagaien Bankuak jarraitzen dute hemezortzi urteren ondoren ‘Ez alferrik galdu’ konpromisoarekin, jateko on den elikagairik ez botatzeko.
CAPRABO erosi zuenekoa
Eroskik Caprabo erosi zuen, Bartzelonan sorturiko supermerkatu enpresa garrantzitsu bat, Espainiako supermerkaturik antzinakoena ireki zuena 1959an.
Eroskik Caprabo erosi zuen, Bartzelonan sorturiko supermerkatu enpresa garrantzitsu bat, Espainiako supermerkaturik antzinakoena ireki zuena 1959an. Gaur egun, 300 supermerkatuko sarea du, Kataluniako hirigunerik handienetan kokatuak.

“Zurekin” esloganaren sorrera
“Zurekin” eslogana txertatu zion bere markari, langile bazkideen partaidetza prozesu baten ondorio; 400 pro- posamen baino gehiago izan zituen, eta gehienek antzeko edukia zuten, eta horien irudikapena da “zurekin” eslogana, honako sei portaera hauetan oinarritzen dena: “Ezberdinak gara, kooperatiba gara”, “Hauxe da zure denda, entzuten zaitugu”, “Hemen aurreztu egiten duzu”, “Zure osasunak eta ongizateak kezkatzen gaitu”, “Nabari da hemengoak garela” eta “Esperientzia baikor bat eskaintzen dizugu”.
“Zurekin” eslogana txertatu zion bere markari, langile bazkideen partaidetza prozesu baten ondorio; 400 pro- posamen baino gehiago izan zituen, eta gehienek antzeko edukia zuten, eta horien irudikapena da “zurekin” eslogana, honako sei portaera hauetan oinarritzen dena: “Ezberdinak gara, kooperatiba gara”, “Hauxe da zure denda, entzuten zaitugu”, “Hemen aurreztu egiten duzu”, “Zure osasunak eta ongizateak kezkatzen gaitu”, “Nabari da hemengoak garela” eta “Esperientzia baikor bat eskaintzen dizugu”. Handik urte batzuetara, lanketa hartatik lehenengo “zurekin” denda eredua sortu zen Zarautzen, 2012an, eta orduan abiatu zen Eroskik inoiz izan duen proiekturik handinahiena, hau da, eredu hori denda guztietara zabaltzeko birmoldaketa plana.
“Nutrizio arloko semaforoa” atera zenekoa
Eroskik “nutrizio arloko semaforoa” ipini zien bere markako ontzien etiketei; semaforo horrek informazio bisuala ematen dio kontsumitzaileari, eta erraz ulertzeko modukoa da: osasunerako giltzarrizkoak diren mantenugaiak (gantzak, azukreak, gatza...) zein proportziotan dituen adierazten du.
Eroskik “nutrizio arloko semaforoa” ipini zien bere markako ontzien etiketei; semaforo horrek informazio bisuala ematen dio kontsumitzaileari, eta erraz ulertzeko modukoa da: osasunerako giltzarrizkoak diren mantenugaiak (gantzak, azukreak, gatza...) zein proportziotan dituen adierazten du. Neurri horrek polemika ere ekarri zuen, fabrikatzaileek arbuiatu egin baitzuten, eta beste banatzaile batzuek ere ez zuten halako neurririk hartu, baina kontsumitzaileak asko balioetsi zuen, gardentasun handiagoa eskatzen ari baitzen.

Eroski SeleQtia atera zenekoa
Eroski SeleQtia marka sortu zen, “gourmet” erako produktuen marka prezio onean. 2016tik Basque Culinary Centerren laguntza du kalitatea zehazteaz denaz bezainbatean.
Eroski SeleQtia marka sortu zen, “gourmet” erako produktuen marka prezio onean. 2016tik Basque Culinary Centerren laguntza du kalitatea zehazteaz denaz bezainbatean.

2008
Freskoen lehen plataforma logistiko automatizatua
2008Eroskik freskoen plataforma logistikoa inauguratu zuen Madrilen; freskoen hornikuntza katean aurrendaria izan zen automatizazio maila hori.
Eroskik freskoen plataforma logistikoa inauguratu zuen Madrilen; freskoen hornikuntza katean aurrendaria izan zen automatizazio maila hori. Efizientzia logistikoan jauzi garrantzitsua ekarri zuen, Eroskiren dendak gehiago espezializatu ahal izan baitziren freskoetan.

2009
Lehen poltsa berrerabilgarria atera zuenekoa
2009Eroski aurrendaria izan zen gantz partzialki hidrogenatu gehigarriak kentzen bere markako produktu guztietatik.
Eroski aurrendaria izan zen gantz partzialki hidrogenatu gehigarriak kentzen bere markako produktu guztietatik. “Trans gantzak” esaten zaie holakoei, eta bihotz-biriketan eragin ezkorra dute.

Gantz partzialki hidrogenaturik gabekoen aldeko konpromisoa
Eroski aurrendaria izan zen gantz partzialki hidrogenatu gehigarriak kentzen bere markako produktu guztietatik. “Trans gantzak” esaten zaie holakoei, eta bihotz-biriketan eragin ezkorra dute.
Eroski aurrendaria izan zen gantz partzialki hidrogenatu gehigarriak kentzen bere markako produktu guztietatik. “Trans gantzak” esaten zaie holakoei, eta bihotz-biriketan eragin ezkorra dute.

Dendak kudeatzeko kultura berriaren hedapena
Eroskik sakontasun handiko proiektu bat abiatu zuen barnera begira; helburua zen dendako taldeen autogestioa indartzea, premisatzat harturik denda kudeatzen duen taldearena dela dendaren beraren ardura; izaera kooperatiboa du horrek, izan ere, langileak enpresako bazkide dira, eta, beraz, dendaren jabe kolektiboak.
Eroskik sakontasun handiko proiektu bat abiatu zuen barnera begira; helburua zen dendako taldeen autogestioa indartzea, premisatzat harturik denda kudeatzen duen taldearena dela dendaren beraren ardura; izaera kooperatiboa du horrek, izan ere, langileak enpresako bazkide dira, eta, beraz, dendaren jabe kolektiboak. Luzera begirako proiektua izan da hori, eta jarraipena eman zaio ondoko urteetan; horri esker, kudeaketa dezentralizatuago bat egin ahal izan dugu.
2010
Sare sozialetan soslai ofiziala eratu zuenekoa
2010Eroskik soslai ofizialak egin zituen Facebooken, Twitterren eta YouTuben, kontsumitzaileari entzuteko kanal berri gisa, eta, orobat, informazio partekatu, zalantzak argitu eta iradokizunak hartzeko.
Eroskik soslai ofizialak egin zituen Facebooken, Twitterren eta YouTuben, kontsumitzaileari entzuteko kanal berri gisa, eta, orobat, informazio partekatu, zalantzak argitu eta iradokizunak hartzeko.

2011
Elikadura Eskola eta Elikadura eta Ohitura Osasungarriei buruzko Heziketa Programa abian jarri zirenekoa.
2011Elikadura Eskola eta Ohitura Osasungarriei buruzko Heziketa Programa aurkeztu zituen Eroskik, honako asmo honekin: ohitura osasungarrien gaineko prestakuntza ematea haurrei eta haien familia eta eskola inguruneari.
Elikadura Eskola eta Ohitura Osasungarriei buruzko Heziketa Programa aurkeztu zituen Eroskik, honako asmo honekin: ohitura osasungarrien gaineko prestakuntza ematea haurrei eta haien familia eta eskola inguruneari. Geroztik, handituz joan da programa, eta 2017-2018ko ikasturtean, Lehen Hezkuntzako 3.192 ikastetxetako 460.000 ikaslek baino gehiagok parte hartu zuten programaren VI. aldian.

“Zurekin” eredu komerzialaren lehen denda inauguratu zenekoa
Bezeroarenganako arreta pertsonalizatuagoa, tokiko produktuen aldeko apustu indartsua, produktu freskoen protagonismo handiagoa eta elikadura osasungarri baten sustapena dira Zurekin denda eredu berriaren oinarriak, eta Zarutzen inauguratu zen lehenengoz. Hazi hartatik sare komertzial osoa eraldatu zuen Eroskik ondoko urteetan.
Bezeroarenganako arreta pertsonalizatuagoa, tokiko produktuen aldeko apustu indartsua, produktu freskoen protagonismo handiagoa eta elikadura osasungarri baten sustapena dira Zurekin denda eredu berriaren oinarriak, eta Zarutzen inauguratu zen lehenengoz. Hazi hartatik sare komertzial osoa eraldatu zuen Eroskik ondoko urteetan.

2012
Lehen denda Ekoiraunkorra ireki zenekoa
2012Eroskik “isuririk gabeko” lehen supermerkatua inauguratu zuen Espainian; %60tik gorako energia aurrezteko gaitasuna zuen, eta Europan lehen saltokia izan zen energia-efizientziaren alorreko ISO 50001 ziurtagiria eskuratu zuena.
Eroskik “isuririk gabeko” lehen supermerkatua inauguratu zuen Espainian; %60tik gorako energia aurrezteko gaitasuna zuen, eta Europan lehen saltokia izan zen energia-efizientziaren alorreko ISO 50001 ziurtagiria eskuratu zuena. Oñatiko (Gipuzkoa) lehen ekosupermerkatu hartan probatutako neurriak pixkanaka gainerako dendetara hedatu ziren, dendak “Zurekin” eredu komertzial berrira eraldatzeko birmoldaketak egin ahala.

Enpresa txiki eta ertainek eta Eroskik elkarrekin harturiko konpromisoak, tokian tokiko elikagaien aldeko apustua berriturik
Enpresa txiki eta ertainekin harturiko konpromisoen programa aurkeztu zuen Eroskik; helburua zen tokian tokiko ekoizle txikien produktuak kontsumitzaileen eskura jartzea, mikroenpresei, enpresa ertainei eta kooperatiba txikiei egokitutako kudeaketa komertzial bat garatzea eta profesionalizatzen eta enpresa gisa hazten laguntzea.
Enpresa txiki eta ertainekin harturiko konpromisoen programa aurkeztu zuen Eroskik; helburua zen tokian tokiko ekoizle txikien produktuak kontsumitzaileen eskura jartzea, mikroenpresei, enpresa ertainei eta kooperatiba txikiei egokitutako kudeaketa komertzial bat garatzea eta profesionalizatzen eta enpresa gisa hazten laguntzea. Gaur egun, 2.600 hornitzaile lokal daude programa horretan sarturik.
Iraunkortasunaren MSC ziurtagiria duen arraina saltzen hasi zenekoa
Eroski izan zen Espainian txikizkako lehen banaketa katea, MSC Marine Stewardship Council erakundearen ikuskaritza gainditu zuena; horri esker, ziurtatu ahal du bere zaintza kateko arrain freskoa arrantzaleku iraunkorretatik datorrela.
Eroski izan zen Espainian txikizkako lehen banaketa katea, MSC Marine Stewardship Council erakundearen ikuskaritza gainditu zuena; horri esker, ziurtatu ahal du bere zaintza kateko arrain freskoa arrantzaleku iraunkorretatik datorrela.

2013
Freskoen plataforma logistikoaren automatizazioa Zaragozan
2013Madrilen 2008an lehen plataforma automatizatua inauguratu eta gero Zaragozako freskoen plataforma logistikoa automatizatu zenean, efizientzia logistikoa asko hobetu zen. Horri esker, Zurekin eredu komertzial berriko dendak freskoetan espezializatu ahal dira ziklo logistiko laburragoak eginez eta elikagai freskoen sail zabalagoak osatuz.
Madrilen 2008an lehen plataforma automatizatua inauguratu eta gero Zaragozako freskoen plataforma logistikoa automatizatu zenean, efizientzia logistikoa asko hobetu zen. Horri esker, Zurekin eredu komertzial berriko dendak freskoetan espezializatu ahal dira ziklo logistiko laburragoak eginez eta elikagai freskoen sail zabalagoak osatuz.

Sakelakoetarako lehen aplikazioa
Eroskik bere lehen aplikazioa aurkeztu zuen, Bezero Bazkideekin beste komunikazio kanal egonkor bat izateko.
Eroskik bere lehen aplikazioa aurkeztu zuen, Bezero Bazkideekin beste komunikazio kanal egonkor bat izateko.

500 denda frankiziatu izatera heldu zen
2000ko lehen hamarkadan, Eroskik bultzada indartsua eman zion frankizia erako supermerkatuen sareari; hala, 2013rako, 500 saltoki frankiziatu zituen.
2000ko lehen hamarkadan, Eroskik bultzada indartsua eman zion frankizia erako supermerkatuen sareari; hala, 2013rako, 500 saltoki frankiziatu zituen.
2014
“Rapid” izeneko lehen dendaren inaugurazioa
2014Eroski presenta su última innovación en formatos comerciales, que la nombra con la enseña «Rapid.»
Eroskik bere azken berrikuntza aurkeztu zuen formatu komertzialez dena bezainbatean, eta “Rapid” izena ipini zien. Oso eredu komertzial lehiakorra da; 150 metro koadro inguruko dendak dira, eremu oso urbanoetan eta biztanleria dentsitate handia duten eremu turistikoetan kokatzen dira. Komenentziazko erosketa arina eta lasterra egin daiteke denda horietan.
Eroski club atera zutenekoa
Kontsumo kooperatiba gisa bere nortasuna gaurkotu zuen Eroskik, “Eroski club” aterata; Bezero Bazkide- entzat pentsatuta dagoen programa esklusiboa da. Haren bitartez, prezio hobeak, eskaintza esklusiboak eta deskontu pertsonalizatuak eskuratzen dituzte, saldo eran pilatuta etorkizuneko erosketetarako; horrez gain, Travel Cluben abantaila guztiak dituzte.
Kontsumo kooperatiba gisa bere nortasuna gaurkotu zuen Eroskik, “Eroski club” aterata; Bezero Bazkide- entzat pentsatuta dagoen programa esklusiboa da. Haren bitartez, prezio hobeak, eskaintza esklusiboak eta deskontu pertsonalizatuak eskuratzen dituzte, saldo eran pilatuta etorkizuneko erosketetarako; horrez gain, Travel Cluben abantaila guztiak dituzte. Bestalde, klubeko Bezero Bazkidea izan beharra dago kooperatibako bazkideen parte hartze kanaletan sartzeko.

Eroskiren aliantza Barcelo bidaia agentziarekin
Eroski Bidaiak eta Barcelo agentziaren aliantza estrategikoari esker, bi taldeek beren tokia indartu dute merkatuan, elkarri lagunduz lehiakorragoak baitira eta bezeroei produktuen katalogo zabalagoa eskaini ahal baitiete prezio hobeetan.
Eroski Bidaiak eta Barcelo agentziaren aliantza estrategikoari esker, bi taldeek beren tokia indartu dute merkatuan, elkarri lagunduz lehiakorragoak baitira eta bezeroei produktuen katalogo zabalagoa eskaini ahal baitiete prezio hobeetan.
Elorrion elikagai lehorren plataforma logistikoa automatizatu zenekoa
Eroskik instalazio logistiko berria inauguratu zuen Elorrion (Bizkaia): plataforma automatizatu bat da, zeinak sektorera Europa mailan abangoardiakoa den teknologia bat baitakar; hala, trafikoaren %50 eta pisuaren %70 automatizatzea lortzen du elikagaien plataforma horretan ipar eremu honetarako.
Eroskik instalazio logistiko berria inauguratu zuen Elorrion (Bizkaia): plataforma automatizatu bat da, zeinak sektorera Europa mailan abangoardiakoa den teknologia bat baitakar; hala, trafikoaren %50 eta pisuaren %70 automatizatzea lortzen du elikagaien plataforma horretan ipar eremu honetarako. Garapen teknologikoa tokikoa da, Eroskik eta Ulma Handling Systemsek lankidetzan egina, eta LKS ingeniaritzak ere parte hartu zuen.

Marka propioetan parabenorik eta triklosanik ez erabiltzeko konpromisoa
Bezero-bazkideek eskatuta, Eroskik erabaki zuen parabenoak eta triklosana kentzea higienerako eta zainketa pertsonalerako bere markarekin saltzen dituen produktuetatik.
Bezero-bazkideek eskatuta, Eroskik erabaki zuen parabenoak eta triklosana kentzea higienerako eta zainketa pertsonalerako bere markarekin saltzen dituen produktuetatik.

On line egindako erosketak jasotzeko “Click&Drive” zerbitzua martxan aurrenekoz
Eroski ofrece por primera vez al cliente un servicio por el que puede recoger las compras realizadas por internet sin salir del coche.
Eroskik lehenengoz eskaini zion bezeroari Internetetik egindako erosketak autotik atera gabe jasotzeko zerbitzua. Leioako hipermerkatuan inauguratu zen lehen zerbitzugunea, eta Eroski bihurtu zen lehen banaketa katea EAEn martxan jarri zuena erosteko era berritzaile hori.
2015
Nazioarteko aliantza handitu zen, guztira Europako zortzi banatzaile elkarturik
2015Colruyt, Conad eta Coop. Europako banatzaile berriak ALIDISera elkartu ziren, Banatzaileen Nazioarteko Aliantzara, zeina jatorrian Intermarchek, Eroskik eta Edekak eratu baitzuten.
Colruyt, Conad eta Coop. Europako banatzaile berriak ALIDISera elkartu ziren, Banatzaileen Nazioarteko Aliantzara, zeina jatorrian Intermarchek, Eroskik eta Edekak eratu baitzuten. Hala, AGECORE sozietate berria bihurtu zen Europako banatzaileen aliantza nagusia, eta haren helburua da Europako kontsumitzaileei produktu sail zabalagoa eskaintzea eta haien aukera askatasuna handitzea prezio hobeak eskainiz; horrez gain, hornitzaileentzako negozio aukerak handitzen ditu.
2017
“Ekilibria”, kontsumitzailearen nutrizioa diagnostikatzeko programa aurrendaria
2017Eroskik programa aurrendari bat aurkeztu zuen, teknologia berriak erabilita, zertarako eta kontsumitzaileei hileroko txosten pertsonal bat eskaintzeko. Txosten horrek elkarrekin alderatzen ditu kontsumitzailearen erosketak eta elikadura osaungarria eramateko gomendio zientifikoak.
Eroskik programa aurrendari bat aurkeztu zuen, teknologia berriak erabilita, zertarako eta kontsumitzaileei hileroko txosten pertsonal bat eskaintzeko. Txosten horrek elkarrekin alderatzen ditu kontsumitzailearen erosketak eta elikadura osaungarria eramateko gomendio zientifikoak.
2018
Oro txartel berria
2018Eroski cluben “Oro Txartela” atera zuenetik, abantaila gehiago eskaintzen dizkie Eroskik Bezero Bazkideei. Dirua aurrez dezakete, %4ko deskontu finko eta unibertsal bat baitute Eroskiren dendetan egindako erosketa guztietan hileroko kuota baten truke.
Eroski cluben “Oro Txartela” atera zuenetik, abantaila gehiago eskaintzen dizkie Eroskik Bezero Bazkideei. Dirua aurrez dezakete, %4ko deskontu finko eta unibertsal bat baitute Eroskiren dendetan egindako erosketa guztietan hileroko kuota baten truke. Kuota bidezko bazkidearen formula berritu zuen horrek, zeinak milaka bazkide kontsumitzaile baitzituen kooperatiba sortu zenetik.

Elikadura osasungarriago eta iraunkorrago baten aldeko konpromisoak berritu zituen Eroskik
Eroskik berritu egin zituen osasunaren eta iraunkortasunaren alde harturiko konpromisoak, eta dekalogo batean laburtu zituen, xedetzat hartuz gizartean osasunaren eta ongizatearen kalitatea hobetzea.
Eroskik berritu egin zituen osasunaren eta iraunkortasunaren alde harturiko konpromisoak, eta dekalogo batean laburtu zituen, xedetzat hartuz gizartean osasunaren eta ongizatearen kalitatea hobetzea. Eroskik bere historian lehendik hartuak zituen konpromisoak berritu zituen, nola eta prozesu parte hartzaile batean 5.000 lagun pasa inplikatuta, hala nola bazkideak, langileak, bezeroak eta iritzietan liderrak direnak; horrela eratu zen dekalogo gaurkotua.

“Nutri-Score” nutrizio etiketa aurreratua jartzeko konpromisoa hartu zuen Eroskik
10.000 Bezero Bazkide baino gehiagoren iritzia jaso ondoren, Eroskik “Nutri-Score” nutrizio etiketa aurreratua jarri zuen bere markako produktuetan, eta lehen banatzailea bihurtu zen Espainian etiketa hori ipintzen, zeina Europako Batasunak eta Osasunaren Mundu Erakundeak ontzat joa baitute.
10.000 Bezero Bazkide baino gehiagoren iritzia jaso ondoren, Eroskik “Nutri-Score” nutrizio etiketa aurreratua jarri zuen bere markako produktuetan, eta lehen banatzailea bihurtu zen Espainian etiketa hori ipintzen, zeina Europako Batasunak eta Osasunaren Mundu Erakundeak ontzat joa baitute. Ekimen horrekin, Eroskik bost mailatan sailkatuko ditu bere markako produktu guztiak, kolorezko letrekin adieraziak (“A” berde ilunetik “E” laranja ilunera); horren bitartez, elikagaiaren osasungarritasun maila baloratzen da dauzkan kalorien, mantenugaien eta osagaien arabera.
