LEIRE MUGERZAREN GUTUNA

Kontseilu Errektorearen Presidentea

EROSKIk azken urteetan ezarri dituen oinarriak sendoak dira, eta horiei esker egin diezaieke aurre erronka berriei, kontsumitzaileari eta gizarteari balioa ematen jarraituz. Enpresa egiteko gure modu bereziaren bidez, gizarte bidezkoago, bateratuago eta jasangarriago bat lortzeko lan egiten dugu, baita osasun eta ongizate maila handiagoak lortzeko ere. Gure sozietateari konfigurazio berezia ematen jakin dugu, eta horren bitartez gobernantza eredu desberdin bat eraikitzen, zeinetan Bazkide Langileak eta Bazkide Kontsumitzaileak diren erakundea osatzen duten bi komunitate handiak, gure eguneroko errealitate zehatzetan islatzen diren eta garatzen ditugun ekimenetan erabakitzeko ahalmena dutenak. Izan ere, EROSKIn pertsonengan eta proiektuarentzat duten berebiziko garrantzian sinesten dugu. Gure nahia pertsonak eta haien arteko lankidetza enpresako politiken erdigunean jartzen dituzten balioak txertatzea da, eta estrategiak eta antolakuntzak balio horiekin bat egiten dutela bermatzea, modu eraginkorrean eta errentagarritasunez.

Horren primerako erakuslea da gure Osasun eta Jasangarritasun Konpromisoen eguneratzea, elikaduraren eta kontsumoaren arloko lehentasun eta premia berriei egokitzeko. Konpromiso horien definizioak hurrengo urteetan jarraitu beharreko bidea ezartzen du, eta 2018 hasieran eman genuen ezagutzera. Definizio horretara iristeko 7.500 pertsonaren partaidetza izan duen parte hartze eta entzute prozesu bat antolatu genuen Bazkide Langileekin, Bazkide Bezeroekin eta interes taldeekin.

Gure apustua berrikuntzaren aldekoa izan da, kontsumitzaileen bizi kalitatea, osasuna eta ongizatea hobetuko duten irtenbideak bilatzeko bidean aurrera egiteko, betiere kalitate, informazio eta prezio baldintza onenetan, eta kontsumo jasangarriaren praktika sustatzeko konpromisoarekin. Horregatik, hogei neurri baino gehiago jarri ditugu abian adierazitakoa egia bilakatzeko. Gure berezko markan, elikagai freskoen espezializazioan, tokiko ekoizpenaren aldeko apustuan eta elikadura osatua izateko sorta aniztasunean oso indarrean den osasunarekiko eta jasangarritasunarekiko konpromiso bat. Era berean, indarrean dena gure markako produktuetan nutrizioari buruzko Nutri-Score etiketa aurreratuak txertatzeko nahian; erabaki zinez aitzindaria Espainian eta milaka Bezero Bazkiderekin eginiko partaidetza prozesu baten bidez berretsia.

Bestalde, kontsumo arduratsua sustatzen jarraitzen dugu, ingurumena errespetatzen duen eta solidarioa den kontsumo bat. Eta hori ikusgarri egiten da Elikagai Bankuarekin eta gure inguruneko gizarte erakundeekin dugun lankidetzaren bitartez; izan ere, 2018an 6.500 tona elikagai baino gehiago eman dizkiegu egoera ahulenean diren kolektiboei laguntzeko. Logistika jasangarriaren arloan, Lean & Green plataformak ziurtatu du hurrengo 5 urteetan CO2 isurketak gutxienez % 20 murrizteko hartutako konpromisoa. Eta, ingurumenaren arlo horretan, paperezko poltsa berri bat sortu dugu plastikozkoekiko alternatiba gisa, kontsumitzaileek kontsumo ohitura jasangarriagoak har ditzan errazte aldera. Gure proiektuak kontsumitzaileari eta gizarteari begiratzen die, eta gure balioak eta lehiakortasuna garapen inklusibo eta jasangarria lortzera bideratzen ditugu.

Horregatik, egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egin ahal izateko etengabeko egokitzapen prozesuan murgilduta gaude, uste baitugu enpresa gisa sortu gineneko helburuak erabateko indarra duela oraindik: laneko harremanak humanizatzea, kontsumitzailea babestea, ingurunearekiko konpromisoa izatea, gizartearen eraldaketan laguntzea… Gure komunitatearen alde egin nahi dugun ekarpen bereizgarria da, eta horretan egiten dugu lan EROSKIko pertsona askok nekaezin, adierazitako guztia egia bilakatzeko eta gizarteari enpresa egiteko modu desberdin bat eskaintzeko.

Leire Mugerza. Kontseilu Errektorearen Presidentea.