Elikadura osasungarria bultzatzen dugu

Tokiko aberastasuna eta elkartasuna sortzen dugu ingurunean

Langileen gogobetetasuna eta garapena sustatzen dugu

Kontsumitzaileei entzuten diegu, eta informazioa ematen diegu

Ingurumen-jasangarritasuna hobetzen dugu

Elikadura osasungarria bultzatzeko konpromisoa hartzen dugu

“Kalitate handiko produktuak eskaintzea eta kontsumitzaileei ondo elikatzen laguntzea helburu duen denda talde bat gara”.

Hauen bitartez:

  • 01

    Askotariko produktu osasungarriak eskainiz, batez ere freskoak, eta dinamismoz jokatuz aurrezteari dagokionez.

  • 02

    Informazio aurreratua eta posizio nutrizional ona (Nutri-score etiketa) duten marka propioko produktuak eskainiz.

  • 03

    Neska-mutilak trebatuz, haurren obesitatea saihesteko.

  • 04

    Gure kanalen bitartez (klubaren kanalak, aldizkariak, sare sozialak…) informazioa eta aholkuak emanez, ondo elikatzeko.

Ingurunean tokiko aberastasuna eta elkartasuna sortzeko konpromisoa hartzen dugu

“Axola zaigu kide gaituen gizartea: nekazaritzako elikagaien ekoizle txikitik hasi eta laguntza behar duten pertsonetara”.

Hauen bitartez:

  • 01

    Tokiko askotariko produktuak bultzatuz, bereziki enpresa txiki eta ertainenak, eta dendetan dinamismo handiz jokatuz.

  • 02

    Familia ekoizleei lagun eginez, haien prozesuak eraginkorragoak eta jasangarriagoak izan daitezen.

  • 03

    Kolektibo zaurgarriekiko elkartasuna eta gizarteratzea sustatuko duten proiektuak bultzatuz.

  • 04

    Eroski Fundazioaren bitartez gure enpresa-emaitzen zati bat gizarteari itzuliz.

Langileen gogobetetasuna eta garapena sustatzeko konpromisoa hartzen dugu

“Axola zaigu langileen ongizatea. Negozioaren funtzionamenduan parte hartzen dugu, eta baldintzak hobetzen ditugu, eta horrek harrotasunez betetzen gaitu”.

Hauen bitartez:

  • 01

    Langileen ongizatea bermatzeko programak eskainiz, haien osasun fisikoa eta mentala zainduta.

  • 02

    Langileek benetan parte hartzeko eremuak sortuz, lidergo partekatuari esker, helburu komunak erdiesteko.

  • 03

    Aurrera egiteko eta ikasteko aukerak eskainiz.

  • 04

    Aukera-berdintasuna eta diskriminaziorik eza bermatuz, laneratzen lagunduta.

Kontsumitzaileei entzuteko eta informazioa emateko konpromisoa hartzen dugu

“Kontsumitzaileekin batera ere egiten dugu enpresa. Informazioa ematen badiegu, erabaki hobeak hartu ahal izango dituzte, eta, entzuten badiegu, hobetu egingo gara”.

Hauen bitartez:

  • 01

    Kontsumitzaileei informazioa emanez, elikadura egokia izan dezaten eta arduraz kontsumitu dezaten, eta oztopo teknologikoak gainditzen lagunduz.

  • 02

    Haiekin etengabe elkarrizketan jardunez, haien beharrak ezagutzeko.

  • 03

    Gardentasunez eta etikoki jokatuz, taldearen enpresa nagusian langilez eta pertsona kontsumitzailez osatutako gobernu parekide batek bultzatuta.

  • 04

    Bezeroei ahalik eta zerbitzurik onena eskainiz, bai dendan, bai harremanetarako beste kanal batzuen bitartez.

Ingurumen-jasangarritasuna hobetzeko konpromisoa hartzen dugu

“Planetaren etorkizuna axola zaigunez, balio-katearen jasangarritasuna hobetzeko lan egiten dugu”

Hauen bitartez:

  • 01

    Gure ontziak ekodiseinatuz, haien zirkulartasuna hobetzeko.

  • 02

    CO2 emisioak eta berotegi-efektuko beste gas batzuk murriztuz.

  • 03

    Elikagai gutxiago alferrik galduz, soberakin gutxiago sortuta edo sortutakoak emanda edo eraldatuta.

  • 04

    Aurrera eginez animalien ongizatea ziurtatzeko prozesuan, arreta gure marka propioetan jarrita.