Kontsumo Handiaren Berrikuntza Behategiak 2024an nabarmendu dituen proiektuen artean, EROSKI Autostore biltegiratze sistema egon da
Urtero antolatzen du Cerda institutuak

EROSKIren automatismoak aitortza jaso du, gaur goizean, Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak Madrilen aurkeztu dituen iazko hogei berrikuntzarik onenen artean
Eskariak biltegiratzeko eta kudeatzeko AutoStore sistema robotikoak jaso du aitortza. EROSKIk Smartlogekin batera inplementatu du Autostore, eta Espainian lehen banatzaile handien artean horrelako aurreneko biltegiratze sistema bihurtu da, eskariak prestatu eta stockak berrezartzeko; horri esker, efizientzia handiagoa da orain
Kontsumo Handiaren Berrikuntza Behategiak, zortzigarren aldi honetan, EROSKIren AutoStore biltegiratze sistema berritzaileari egin dio aitortza. Sistema hori maiatzean inauguratu zuen, Balearretako gune logistikoetako batean, eta sektorea 2024an eraldatu duten hogei proiekturik onenen artean sartu dute. Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak gaur iragarri du aitortza hori, eta, hala, balioan jarri du EROSKIk duen gaitasuna sektorean gaur egun dauden erronkei heltzeko eta berrikuntza teknologikoaren bidez optimizatzeko.
Behategiak 350 ekimen ebaluatu ditu, eta kontsumitzaileen gero eta eskakizun handiagoei erantzuten dietenak nabarmendu ditu bai jasangarritasun, bai osasun eta bai pertsonalizazio aldetik; horretaz gainera, ingurumen inpaktuaren optimizazio operatiboari eta inpaktua arintzeari ere erreparatu dio. Testuinguru horretan, EROSKIren Son Morroko plataforma logistikoan (Palma) jarritako AutoStore sistemari aitortza egin diote, aitzindaria izan delako Espainiako elikagai banaketaren sektorean.
Eskariak biltegiratzeko eta kudeatzeko sistema robotiko bat da AutoStore, EROSKIk inplementatu duena, Smartlogekin batera. Hala, Espainian lehen banatzaile handien artean aurreneko AutoStore biltegiratze sistema bihurtu da, eskariak prestatu eta stockak berrezartzeko. Horri esker, efizientzia handiagoa da orain, sistema berritzaile horrek era optimoagoan horni baititzake produktuak EROSKIren dendetan: sistemaren bitartez, erreferentzia guztiak etengabe eskura daude, eta aldi berean saihestu egiten da gehiegizko stocka. Teknologia horri esker, EROSKIk era unitarioan zerbitza dezake edozein produktu, eta hobetu egin dezake banaketan duen efizientzia. Hala, bezeroek produktuak eskura dituztela bermatzen du.
Saria jasotzeko orduan, EROSKIko plataforma zuzendari Alfonso Muñozek eta EROSKIk Balearretan duen zuzendariak, Alfredo Herraezek, hauxe nabarmendu dute AutoStore Balearretako EROSKIn martxan jarri izanaz: “Aurrerapausoa da, ez bakarrik konpainiak berrikuntzarekin duen konpromisoa indartzen duelako edo banaketan bikaintasuna erdiesten delako, baizik eta baita irtenbide teknologikoen aplikazioan EROSKI erreferente gisa kokatzen duelako ere banaketa handiaren sektorean”.
Ekimenarekin, EROSKIk bere apustua berretsi du, hau da, prozesu logistikoen eraldaketa digitala eta etengabeko hobekuntza, helburua baita kontsumitzaileei zerbitzu hobea ematea eta banaketa eredu efizienteago eta iraunkorrago bat lortzen laguntzea.
Behategiak, guztira, 350 berrikuntza kasu identifikatu ditu, sektoreko 1.200 entitate baino gehiago kontsultatuta. Horretarako, prozesuak monitorizatu eta analizatu ditu 11 hilabetez. Erregistratutako ekimen guztietatik, 60 proiektu iragazi zituzten, eta hamasei aditu independente dituen batzorde batek, azkenik, urteko hogei berrikuntzarik nabarmenenak hautatu zituzten.
Compartir en: