Langileak
Langileak
Lan arduratsu eta integratzailerako konpromisoa
Konpromiso integratzailearen eredua
Gure enpresak egiten duen pertsonen kudeaketaren ezaugarri nagusia da, langile izateaz gain, jabeak ere bagarela: EROSKIko langileen artean, 9.258 pertsona Langile Bazkideak gara (guztizkoaren % 32); beraz, enpresaren kudeaketa kooperatiboan parte hartzen dugu. Ezaugarri horrek beste banaketa-enpresetatik bereizten du EROSKI Taldea: jarrera proaktiboa eta proiektuarekiko konpromiso maila handia dugu, eta erakundearen maila guztietako jardunean islatzen da.
Sortzen dugun enpleguak gure kudeaketa ereduari eta langileekiko, bezeroekiko eta gizartearekiko konpromisoari jarraitzen dio, eta, horregatik, ahalegindu egiten gara egonkorra eta kalitatezkoa izan dadin.
28.939 langile
% 32 langile bazkideak
22.199 kontratu mugagabe
6.740 aldi baterako kontratu
17.821 lanaldi oso
11.118 lanaldi partzial
2.354 langile berri
1.890 emakume
Gure lanaren funtsezko 10 balioak
-
1
Partaidetza sustatzen dugu
-
2
Garapen pertsonala eta profesionala sustatzen ditugu, ezagutzak, jarrerak eta trebetasunak hobetuz
-
3
Kide izatearen sentimendua: EROSKIko kide izateaz harro gaude, eta hobekuntza-arloak bilatzen ditugu
-
4
Informazioa eta komunikazioa sustatzen ditugu erakundearen barruan, bi noranzkoetan
-
5
Barne elkartasunari esker, kolektiboa indibidualari gailentzen zaio, eta epe luzea epe laburrari
-
6
Dinamismoa aldaketara egokitzeko eta berrikuntza bultzatzeko
-
7
Bezeroa aintzat hartzen dugu, bere beharrei egokitzeko eta haiei aurrea hartzeko
-
8
Lan baldintzak etengabe hobetzen ditugu, bizi kalitate egokia bermatzeko
-
9
Kanpoko elkartasuna, gizarteak ematen diguna hari itzultzeko
-
10
Kooperatiban lan egiten dugun pertsonok ahalik eta profesionalizazio mailarik handiena lortu nahi dugu
Langileen kudeaketa arduratsuaren ardatzak
Soldata mailako elkartasuna
Berdintasuna
Kontziliazioa
Laneko osasuna eta segurtasuna
Garapen profesionala
Lan-munduan txertatzea eta gizarte berrikuntza
EROSKI, kontsumo kooperatiba bat denez, proiektu kolektibo bat da, kontsumitzaileari eta gizarteari laguntzen ahalegintzen dena. Eta, hortaz, egoera zaurgarrian eta gizarte-bazterketako arriskuan diren pertsonak lan-munduan txertatzeko konpromisoa daukagu. Hori dela eta, Lanerako Prestakuntza Hitzarmenak egin ditugu Enplegu Zerbitzu Publikoekin eta zenbait erakunderekin, hala nola Gurutze Gorriarekin. Hitzarmen horien bidez, prestakuntza-programak eta praktika ez profesionalak antolatzen ditugu urtero, lan-munduan sartzeko zailtasun handienak dituzten kolektiboentzat. Horri esker, pertsona horiek gaikuntza profesionala lor dezakete eta, horrenbestez, gure salmenta puntuetan lan egiten hasteko aukera dute.Supermerkatu inklusiboak
EROSKIk ezgaitasuna duten pertsonak kontratatzeko eredua zabaltzen jarraitu du, 2015ean GUREAK-ekin eta 2017an AMPANS-ekin hasi zuen bezala. Ekimen honen bidez, lan-munduan txertatzeko aukera zabaldu nahi zaie gaitasun ezberdinetako pertsonei. 2019an, bi supermerkatu inklusibo eta frankiziatu ireki ziren: EROSKI City bat Leongo Puente Villarente, SOLTRA-rekin batera, eta beste CAPRABO supermerkatu bat Ampans-ekin.Era berean, sustatu egiten dugu gizarte-inklusioa gure balio-katean. Hori dela eta, elkarlanean aritzen gara adimen ezgaitasuna, gaixotasun mentalak edo egoera zaurgarrian dauden pertsonekin lan egiten duten hornitzaileekin.
Informazio gehiago