EROSKIko Kontseilu Errektorearen gutuna

Une berezi batean egiten dut 2019ko ekitaldiak gure kooperatiba-proiekturako ekarri duenari buruzko gogoeta hau, hain zuzen ere, gutxienez gure gizartearen eta, ondorioz, EROSKIren etorkizun hurbila baldintzatuko duen COVID-19ren osasun-krisiaren unean. Egoera horrek agerian utzi du erakunde gisa ezaugarritzat dugun eta 2019an gure sorreraren 50. urteurrenean erabateko aitorpena eman diogun zerbaiten beharra: pertsonak gure lanaren erdigunean kokatzea, pertsona bakoitzaren ahalegina kolektibitatearen mesedetan bideratzea eta gizartearekiko eta, bereziki, behartsuenekiko elkartasuna elikatzea.

50 urtez lankidetzan aritu ondoren, 2019an aurrerapen handiak egin dira gure erakundea bazkide kontsumitzaileen beharretara egokitzeko, eta apustu argiak egin dira funtsezko alderdietan, hala nola osasunean eta jasangarritasunean. Alde horretatik, gure gobernantza-ereduan bazkide langileen eta bazkide kontsumitzaileen erabakimenak gure proiektuaren gidalerroak markatzen ditu, eta ingurune sozialarekin dugun konpromisoa egia bihurtzeko eraginkorra dela erakusten ari da.

Bost hamarkada hauetan, asko izan dira gure erakundearen barruan eta lankidetzatik, dedikaziotik, profesionaltasunetik eta gizarte-sentsibilitatetik EROSKI gaur egun sektorean erreferente izan dadin eta erakunde solidario eta osasunarekin eta gizarte-ongizatearekin konprometitu gisa gure nortasun-ezaugarriak erabat onartuta egon daitezen modu erabakigarrian lagundu duten pertsonak. Horiei guztiei gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiet.

Enpresa gisa izan dugun bilakaera gizartean izandako eraldaketekin batera gauzatu da. Eta antolaketa gisa ditugun berezitasunek nolabaiteko aurrerapenarekin egiteko aukera eman digute. Sortu ginenetik, kontsumitzaileekiko hurbiltasunean oinarrituta eraiki dugu gure proiektua, haiek izan baitira gure lanaren eta gure jardueren katalizatzailea haien kontsumo-premietara eta -ohituretara egokitu ahal izateko.

Oraina erronka berriz beteta dago, eta prest gaude gure indarguneekin erronka horiei aurre egiteko. Hain zuzen ere, bazkide langileen konpromisoarekin eta gure bazkide bezeroen inplikazioarekin, horien parte-hartzea erabakigarria izan baita kontsumitzaileari egiten diogun eskaintzaren abiapuntu diren osasunarekin eta jasangarritasunarekin konprometitutako ekimenetan. Konpromiso horren adierazgarri argia da 2019an NAOS Saria lortu izana. Sari hori Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak ematen du, eta herritarren artean elikadura-ohitura osasungarriak hartzeko egiten dugun ekarpena aitortzen du.

Sozietateen arloan ere erabaki garrantzitsuak hartu dira 2019an. Finantza-berregituraketarako akordio sendoa lortu dugu, eta Kooperatiben Lege berriak gure proiektua indartzea esan nahi du. Bi kasu horiek babes ona dira etorkizunari baikortasunez eta ilusio berrituarekin aurre egiteko aurrean dugun zereginean, eta gizarteari ongizate- maila handiagoa ematen jarraitzeko gure jarduera- eremuan.

Lankidetzaren formularekin eta kontsumitzaileengan jarritako begiradarekin lortutako lorpenak oso garrantzitsuak izan dira 50 urte hauetan. Gizartearen ongizateari egiten diogun ekarpenak erakusten du formulak funtzionatzen duela. Norabide horretan jarraitu behar dugu, beti argi edukiz zein diren gure proiektuaren jabeak eta protagonistak: bazkide langileak eta bazkide bezeroak. Eta horientzat da EROSKIk lan egiten duen gizartearentzat sortzen duen guztia, ekimen solidarioak eta erantzukizun sozialekoak bultzatuz, eta beti kontuan izanik gure lanaren erdigunean beti egongo dela pertsonen bizi-kalita- EROSKIko Kontseilu Errektorearen gutuna tea hobetzea, horretarako sortu baitzen kooperatiba gisa duela 50 urte. Beti kontuan izan behar dugu hori.

Leire Mugerza
EROSKIko Kontseilu Errektoreko lehendakaria