EROSKI

EROSKI

Enpresa eredu berezia

EROSKI, kooperatiba izanik, kontsumo handiko ondasunak eta zerbitzuak banatzen dituen txikizkako lehen banaketa taldea da Espainian, eta erreferentziazko operadorea da Galizian, Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan, Katalunian eta Balearretan. Taldearen enpresa nagusia EROSKI Koop. E. kontsumo-kooperatiba da, berez honako hiru ezaugarri hauek dituena: banaketa enpresa bat da, kontsumitzaileen antolakunde bat da eta proiektu kooperatibo bat da, eta kontsumitzaileek eta langileek protagonismoa eta subiranotasuna partekatzen dute.

Konpromisoa osasunarekin eta jasangarritasunarekin

EROSKIn, duela 50 urte sortu ginenetik, kalitatezko elikaduraren alde jardun gara, eta etengabe igo ditugu geure buruari jarritako eskakizunak produktu jasangarriago bat eskaintzeko eta gure kontsumitzaileen beharrei erantzuteko. Gure jardueraren inpaktuek tokiko dimentsioa ez ezik dimentsio globala ere hartzen duten testuinguru honetan, garrantzitsua iruditzen zaigu konpainia gisa hartutako konpromisoak Nazio Batuek 2015ean onartutako Garapen Jasangarriko 17 Helburuekin (GJH) lerrokatzea, eta gainerako eragile ekonomiko, sozial eta ingurumenekoekin batera lan egitea.

Informazio gehiago



Aurrerapen nabarmenak Osasunaren eta Jasangarritasunaren aldeko gure 10 Konpromisoetan

Aberastasuna sortzen dugu gure ingurunean

EROSKIn, gure enpresa-jarduerarekin lorturiko etekinak kooperatibako Bazkide Langileei eta taldeko gainerako sozietateei banatzeaz gain, aberastasuna sortzen dugu zuzenean gure balio kateko eragileetan.



1.2 Jarduera ekonomikoa