Balio-katea

Balio-katea

Enpresa hornitzaileekiko konpromisoa

Balio-kate eraginkor eta kolaboratiboa

Gure “zurekin” salmenta-eredua ez da soilik saltoki berrietan dugun eta bezeroekin elkarreraginean aritzeko estrategia bat; berrikuntza integralaren eta balio-katearen optimizazioaren aldeko apustua da. Gure kolaboratzaile nagusiek, enpresa hornitzaileek, estrategia eta ikuspegi komertzial honi jarraitu behar diote, modu aktiboan parte hartuta eta eraikitzen lagunduta egunez egun.



2019an zehar, 587 produktu berri kaleratu ditugu marka propioetan

EROSKIn, 10.000 merkataritza- eta zerbitzu-enpresa hornitzaile baino gehiagorekin egiten dugu lan
EROSKIk 4.200 enpresa hornitzaile inguru ditu Espainian, eta, haietatik, erdia baino gehiago tokiko ekoizle txikiak dira.

Geroz eta zabalagoa, pertsonalizatuagoa eta aurrezteko gaitasun handiagoa duen produktu-sorta bat sortzeko, fabrikatzailearen markarekiko, marka propioarekiko eta tokiko ekoizpeneko elikagai aniztasunari irekia den balio-katea dugu, gure denda bakoitzetik gertu. Gainera, harreman komertzial onenak mantendu ditugu kontsumitzaileari egiten diogun proposamena hobetzeko, prezioari dagokionez, nekazaritza elikagaien ekoizpenaren aniztasuna sendotzearen bidez, tokiko sektorea jasangarria izan dadin. Horretarako, EROSKI eta bezeroen arteko konpromisoaz baliatu gara.



Balio-katea

Gure markak

Sortu zenetik, EROSKI markako produktuak hazten joan dira, kalitate, prezio eta aurrezkiaren adierazle nagusiak izan arte. Hori dela eta, lanean jarraitzen dugu gama zabaltzeko: 2019an zehar, 587 produktu berri kaleratu ditugu marka propioan. Gaur egun, 6.500 produktu baino gehiago ditugu.

Gure hornitzaileak

EROSKIn, 10.000 merkataritza- eta zerbitzu-enpresa hornitzaile baino gehiagorekin egiten dugu lan. Eta haiekin, 2019an, 4.600 milioi eurotik gorako transakzio ekonomikoak egin ditugu. Beste era batean esanda, azken ekitaldian 143.000 produktu baino gehiago saldu ditugu. 2017-2020 Plan Estrategikoaren barruan, Elkarlanerako Plan Orokor bat garatzen ari gara hornitzaileekin, gure erakundearen arlo guztiak barne hartzen dituena eta gure Osasun eta Jasangarritasuneko 10 Konpromisoekin bat datorrena.

Merkataritza eta zerbitzu hornitzaileak herrialdeka 2019an



AGECORE, Europako negoziazioko zentral handiena

AGECORE Europako erosketen zentrala da, hauez osatua: EROSKI, ITM Taldea (Frantzia), EDEKA (Alemania), COLRUYT (Belgika), CONAD (Italia) eta COOP (Suitza). Enpresa independenteak sortzeko abiapuntutik, epe luzerako ikuspegi estrategikoa partekatzen dute. Bere helburua da kontsumitzaile europarrei produktu-sorta zabalagoa eskaintzea, aukeratzeko askatasuna izateko eta prezio onenak eskuratzeko. Era berean, gure enpresa hornitzaileei negoziorako aukerak zabaltzen dizkie eta topagune bat da sinergien bila dauden eta edukia trukatu nahi duten beste banatzaileentzat.

Gure hornitzaileen gizarte erantzukizuna

Gure balio-katearen ezinbesteko zati gisa, jasangarritasunari buruz ditugun gure konpromiso guztiak aplikatzen dizkiegu enpresa hornitzaileei, langileen kudeaketa arduratsua eskatuta eta ingurumen-kudeaketarako sistemak ezartzen dituzten enpresak sustatuta. Eskatzen ditugun lan eta giza eskubideen arloetako oinarrizko eskubideak Nazioarteko Lan Erakundeak eta Nazio Batuen Mundu Itunean ezarritako eskakizunetan oinarrituta daude, 2002az geroztik parte garenak. Hauek dira:

Logistika eraginkorra

Gure logistika-sarea berezko 20 plataformaz osatuta dago. Edonola ere, Taldeko saltoki guztiak hornitzeko, gure kamioiek beste 40 plataforma erabiltzen dituzte, tartean, kanpoko enpresa batzuenak ere. Guztira, biltegiek 360.000 m2-tik gorako azalera dute eta, haietatik, milioi bat kaxa inguru banatzen ditugu egunero.

Plataforma-mapa berregituratzen jarraitu dugu 2019an eta instalazio moderno eta eraginkorrak sortu ditugu. Haiei esker, gure bezeroen etorkizuneko eskakizunei erantzun ahal izango diegu (irekierak, gama zabaltzea, unitateko zerbitzuak, e-commerce, tokiko produktu gehiago, etab.).
Informazio gehiago

Tokiko produktu gehiago eskaintzeko konpromisoa

Lehen sektoreko ETE-en bidez askotariko eta garapen jasangarrira bideratutako produkzio sektore bat izatea da tokiko nekazaritzako elikagaien munduarekin dugun harremanaren elementu garrantzitsuenetako bat. EROSKIren merkataritza politikak garrantzi handia ematen die tokiko ekonomiei, ingurunean aberastasuna sortuz eta nekazaritzako elikagaien, ekonomiaren eta gizartearen garapena bideratuz.



Merkataritza enpresa hornitzaileen eta ekoizleen kopurua, autonomia-erkidegoka 2019an

Lankidetza tokiko nekazaritzako elikagaien ekoizleekin

EROSKIk hornitzaileekin duen elkarlana hiru ekintza-konpromiso nagusitan ardazten du, tokiko nekazaritza elikadurako ETE-ekin: 1. Ekoizpen enpresa txikien produktuak kontsumitzaileen esku jartzea. 2. Mikroenpresak, ETEak eta kooperatibak aintzat hartzen dituen merkataritza kudeaketa garatzea. 3. Tokiko ekoizleak profesionalizatzeko eta haien enpresak hazteko planetan parte hartzea. Azken urteetan, hurbileko produktuen eskaintza handitu dugu etengabe, eta, aldi berean, EROSKIn tokiko elikagai horien kontsumoa sustatzeko konpromisoa hartu dugu, gure kultura gastronomikoari, ekonomiari eta paisaiei eusteko bide bat dela uste dugulako. Zentzu horretan, tokiko kanpainak egin ditugu Espainiako zenbait eskualde eta autonomia-erkidegotan, baita eskualdeko monografikoetan ere. Gainera, tokiko produktuen azokak antolatu ditugu eta haietan parte hartu dugu.
Informazio gehiago