Gizarte-eraldaketa
Proiektu kolektiboa gara gizarte osoari irekia
Gizarte-eraldaketa gure DNA kooperatiboaren parte da. EROSKIren misioa, hasieratik, gizarte hobeago bat lortzen laguntzea da, bereziki gertuen duen ingurunean. Horretarako, oinarrizko lau eremutan lan egiten dugu: kontsumitzailearen informazioa, bizitza-ohitura eta elikadura osasungarriak sustatu, kontsumo iraunkorra, eta elkartasun-ekintza eta behar dutenentzako laguntza-sustapena.
Kontsumo kooperatiba garen heinean, gizarte hobeago bat sortzeko, garapen iraunkorraren eta ingurumenaren errespetuaren alde egingo duten jokabideak sustatzeko eta kontsumo-ohitura osasuntsu eta orekatuak sustatzeko lan egiten dugu. Honen bidez, gure bezeroak eragin handia duen gizarte-eraldaketa txiki baten partaide senti daitezen nahi dugu
Kontsumitzailearen informazioa konstante bat da eta offline eta online kanal anitz ditu inor kanpoan gera ez dadin eta gure mezua publiko guztietara hel dadin. Consumer aldizkaria gure erakustokirik onena da esparru ezberdinetan joera den guztia komunikatzeko, hala nola, elikadura, osasunaren zaintza, haurtzaroaren arreta, ingurumena. Halaber, gure Bazkide Bezeroak kezkatzen dituen etxeko ekonomiaren arlo nagusiei buruzko informazioa emateko tokia da. Gainera, sukaldaritza errezeta osasuntsuak eta orekatuak, kontsumo ohiturei buruzko aholkuak eta gomendioak eta osasunarekin loturiko gaiak jasotzen ditu.
Osasunaren eta bizitza osasuntsuaren sustapena EROSKIk garatzen dituen zenbait programa eta kanpainetan gauzatzen da. Honen adibide dira Ekilibria, bazkide bezeroei doako aholkulari nutrizionala eskaintzen dien programa, edo Elikadura eta Ohitura Osasungarriei buruzko Heziketa Programa, azkeneko lau urtetan lehen hezkuntzako 400.000 ikaslek egin dutena eta kooperatibak haurtzarotik hasita prestakuntza nutrizionalarekin duen konpromisoaren adierazle dena. Anbizio handiko prestakuntza programa da eta bere helburua bizitza-ohitura osasungarriak sustatzea da elikadura txarrarekin lotutako gizentasuna, diabetesa eta beste arazo kardiobaskular askoren antzeko gaixotasunak saihesteko. EROSKIk berezko Elikadura Eskola dauka. Honek elikadura-ohiturei buruzko ikerketak eta txostenak egiten ditu eta gure menuak hobetzeko tailerrak eta ikastaroak antolatzen ditu.
Elikagaien zarrastelkeriaren aurkako borroka EROSKIren eraldaketaren beste eragile nagusietako bat da. Elikagaien Bankua bezalako elkarte ezberdinekin elkarlanean, EROSKIk produktuen bizi-zikloa luzatzen, gizartearekiko arduratsuak diren jokabide berriak sustatzen eta, azken finean, kooperatibarekin nolabait lotuta dauden pertsona guztien bizi-kalitatea hobetzen laguntzen du.