Duela urtebete hasi ginen ingurumen etiketa berria ezartzen gure markako hainbat produktutan, eta Espainiako lehen banaketa enpresa izan ginen hori egiten. Hil honetatik aurrera, EROSKI dendetan elikagaien arloko eta produktu freskoen saileko 29 produktuk izango dute Planet Score zigilua. Hala, aurrerapausoak egiten ari gara kontsumo arduratsua sustatzeko eta kontsumitzaileari ematen diogun informazioa gardena izan dadin hartu ditugun konpromisoetan; izan ere, kontsumitzaileek erosketa jasangarriagoa egitea errazagoa izan dadin dugu helburu.

“2022aren amaieratik, marka propioko produktuetan ingurumen etiketa berria jarri duen Espainiako lehen banaketa enpresa gara”.

Etiketa horren bidez, elikagaiak osotara ingurumenean zer-nolako eragina duen adierazi nahi zaie kontsumitzaileei, modu errazean, informazio erabilgarria eman ahal izateko erosketak egiteko orduan erabaki kontzienteak hartu ditzaten. Horretarako, produktuaren bizi zikloa aztertzen da hainbat adierazle oinarri hartuta. Puntuazio global batekin aurkezten da emaitza (A-tik E-rainoko eskala batean, hainbat kolorez adierazita), eta hiru adierazle zerrendatzen dira: pestiziden erabilera, bionaiztasunean duen eragina eta kliman duen eragina. Gainera, animalia-jatorriko osagaiak dituzten produktuetan, animalia horiek hezteko metodoei buruzko balorazio bat ere badu, animalien ongizatea oinarri hartuta ezarria. Hala, kontsumitzaileek erraz alderatu ditzakete kategoria bereko produktuak, eta beraz, beharrezko informazioa jakinda egin dezakete erosketa.

Ingurumen etiketa produktu gehiagori ezartzearekin bat, ontzi batzuetan ere etiketa hori jartzen hasi gara. EROSKIk ingurumen etiketari buruzko inkesta bat egin zien ehunka kontsumitzaileri, eta inkesta horretan lortutako ekarpenei eman dien erantzuna da aurrerapen hori.